Noticias

Filtrar por áreas:

  • Hegazti-Gripearen elikagai bidezko kutsaketa arriskuari buruzko iritzia – EFSA 2006

    Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) txosten bat argitaratu du. Bertan, Oso Patogenoa den Hegazti-gripearekin kutsaturiko elikagaiak aztertu dituzte jakiteko ea ugaztunak kutsatu ahal diren (elikagaiak kontsumituz gero). Birusa, giza hesteetan hazi ahal delaren ebidentzia epidemiologikorik ezean, oraingoz, arnas eta bide orofaringeoak onartzen dira kutsa bidetzat. Ondorioz, beharrezkoa izango da ikerketa…

  • Arriskuaren Balioztatzea: elikagaietako nutrienteak – FAO/OMS – 2006

    Nazioarteko eredua elikagaietako Arriskuak Egiaztatzeko, esate baterako: elikagai indartu, elikagai-gehigarri eta elikagai funtzionalen kasuan. Artikulu osoa

  • Arriskuaren Balioztatzea: elikagaietako nutrienteak – FAO/OMS – 2006

    Nazioarteko eredua elikagaietako Arriskuak Egiaztatzeko, esate baterako: elikagai indartu, elikagai-gehigarri eta elikagai funtzionalen kasuan. Artikulu osoa

  • Elikagaien arriskuei buruzko Eurobarometroa – EFSA 2006

    Elikagaiek sorturiko arriskuei buruzko inkesta burutu eta kontsumitzaileen iritzia argitaratu du Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA). Osasuneko eta Kontsumitzaileen Babeserako Zuzendaritza Orokorrak ere hartu du parte aipatu inkestan. EBko 25 herrialdeetan egindako inkestaren emaitzen arabera, Europako kontsumitzaileek baiezko iritzia dute Elikagaien Segurtasunari buruz. Medikuek (%32), kontsumitzaileen elkarteek (%32) eta zientzialariek (%30) eskaintzen dituzte informazio-iturri fidagarrienak,…

  • Hegazti-gripearen aurrean prebentzio neurriak- DEFRA 2006

    Ingurumen, Elikagai eta Nekazaritza Gaietako Britainiako Sailak (DEFRA) kontrol eta biosegurtasun neurri batzuk argitaratu ditu Hegazti-griperen arriskua hegazti-ustiategietan murrizteko. Era berean, hainbat gomendio argitaratu ditu langileak babesteko. Horrekin batera, Erresuma Batuan gaixotasuna sartzeko arriskua kontuan hartuta, Arriskuaren Ebaluazioa ere argitaratu du. Informazio gehiago

  • Gida Oso Patogenoa den Hegazti-gripearen arriskua murrizteari buruz – ECDC 2006

    Gaixotasunak Kontrolatzeko eta Prebenitzeko Europako Zentroak (ECDC) gida eguneratu ditu. Gida hori Oso Patogenoa den Hegazti-gripeari buruzko arriskua murrizteari buruzkoa da, bai gizakietan, bai hegazti kutsatuetan. Gida horretan, hegazti kutsatuekin lan egiten duten langileen arriskua azaldu dute, bai eta kutsatzeko bideak zein infekzioaren kontra nola babestu ere. Artikulu osoa

  • Dioxinak ez bezalako PCBei buruzko txostena – EFSA 2005

    Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) iritzia jakinarazi du dioxinak ez bezalako bifenol polikloratuen (PCB) presentziari buruz. 209 substantziak osatzen dituzte PCBak. Horiek, propietate toxikologikoen arabera, talde bitan banatzen dira. EFSAk gomendatu du dioxinak ez bezalako PCBak murriztea; izan ere, populazio talde asko dago batez besteko ingesta handiak egiten dituenak. Halaber, EFSAk ezin izan du maila…

  • Hegazti-gripearen arriskuaren Balioztatzea Kualitatiboa – DEFRA 2005

    Ingurumen, Elikagaien eta Landa Gaietako Sail britainiarrak (DEFRA) burutu du ekialdeko Europan Oso Patogenoa den Hegazti gripearen (HPAI) gainekoa. Horretarako, Asia, Turkia, Errumania, Kroazia eta Errusiako alde europarrean agerturiko kasuak direla eta, kontuan hartu dute H5N1 birusak eragindako HPAI Erresuma Batuan sartu ahal dela. Ebaluazioaren arabera, gaixotasunak probabilitate handiak ditu Erresuma batuan sakabanatzeko. Era berean,…

  • Garietako okratoxina A mailari buruzko ikerketa – FSA 2005

    Elikagaien Segurtasuneko Agintaritza britainiarrak (FSA) ikerketa bat burutu du gari britainiarrekin. Ikerketaren zergatia 2004. urteko hezetasun-baldintzak izan dira: uzta batu baino lehen eta uzta batu ondoko hezetasun-baldintzak hain zuzen. Biltegiratzean baldintza horiek izanez gero, onddoak hazi litezke oso erraz. Ikerketaren arabera, 2004. urteko uztan izandako baldintzek ez dutela okratoxina A maila areagotzen lagundu ondorioztatu dute.…

  • Hausnarkari txikien arteko EET atipikoen gaineko iritzi zientifikoa – EFSA 2005

    Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoei buruzko Panelak (BIOHAZ) iritzia argitaratu du hausnarkari txikien artean azaldutako Entzefalopatia Espongiforme Kutsakor atipikoen sailkapena jakinarazteko. Ondorioz, “ikara atipikoaren” (scrapie atipico) gaineko definizio operazionala posible izan da, eta kategorizazio-irizpideak ere ezarri egin dituzte. Hala ere, datu ugaririk ez dagoenez, zaila da kuantifikatzea nolakoa den inpaktua animalien osasunean. Den…