Noticias
Filtrar por áreas:
Europa
-
Datuak eguneratzea: Estatu Batuetako dioxinen esposizioa – CFSAN 2006
Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako Zentroak (CFSAN) dioxinen esposizioaren gaineko txostena eguneratu egin du. Ondorioz, talde guztien batez besteko esposizioa 9,6 pg WHO-TEQ/kg pisu/hilabetekoa izan da. Haurrak dira (16 urtetik beherakoak) esposiziorik altuena dutenak, eta 2 urteko umeen taldeak esposiziorik altuena jaso du. Horrek esan nahi du estimatutako batez besteko balioa 2,5 aldiz gainditu dela. Artikulu…
-
Arriskuaren Bailoztatzea: H5N1 Hegazti-gripea Erresuma Batura ailegatzeko aukeraren gainekoa – DEFRA – 2006
Elikagai eta Nekazaritza Gaietako Britainiako Sailak (DEFRA) txosten bat argitaratu du. Alde batetik, IA-APren gainean Europan gertatu berri diren gorabeherei egiten die erreferentzia txostenak; eta bestetik, H5N1 Hegazti-gripea Erresuma Batura ailegatzeko aukeraren gaineko Arriskuaren Bailoztatzea egiten du. Artikulu osoa
-
A Okratoxina elikagaietan – EFSA 2006
Batzordeak hala eskatuta, Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Elikakateko Kutsatzaileen gaineko Zientzia Panelak (CONTAM) iritzia argitaratu du elikagaietan egon litekeen A okratoxinari buruzkoa. Iritzi honen arabera, Europako helduen ingesta astean, 15etik 60ra ng/Kg gorputz pisu bitartekoa izango litzateke. Balore hori oso urrun dago mugatik (120 ng/Kg). Artikulu osoa
-
Mycobacterium avium paratuberculosis gaineko txostena, Erresuma Batuan – MSFFG 2006
Mikrobiologiako Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Taldeak (MSFFG), Erresuma Batuan Mycobacterium avium-i (paratuberculosis subsp.a) (MAP) buruzko azterlanen berrikusketa argitaratu du. Azterlanak 1990etik 2005era bitartean egin dira, eta aipatu taldea osatzen duten erakundeek burutu dituzte. Artikulu osoa
-
Oso Patogenoa den Hegazti-gripearen Arriskuaren Balioztatzea Europan – ECDC 2006
Gaixotasunak Kontrolatzeko eta Prebenitzeko Europako Zentroak (ECDC), giza osasunari dagokionezko, Oso Patogenoa den Hegazti-gripearen (HPAI) birusaren gaineko Arriskuaren Balioztatzea, eguneratu du. ECDCk azpimarratu du gobernuek prebentzio-neurriak sendotu beharko lituzketela, posible den Influenza pandemia baten aurrean (ingelesez). Artikulu osoa
-
Iritzia: Kutsatzaile kloratu eta brominatu organikoei buruz itsaskietan, hazitegiko eta itsasoko arrainetan – FSA 2006
Kutsatzaile organikoen kontzentrazioak aztertzen dituzten bi ikerketa dira. Horretarako, 47 arrain-barietate aztertu dituzte (Erresuma Batuan kontsumitutakoak). Artikulu osoa
-
Iritzia: Kutsatzaile kloratu eta brominatu organikoei buruz itsaskietan, hazitegiko eta itsasoko arrainetan – FSA 2006
Kutsatzaile organikoen kontzentrazioak aztertzen dituzten bi ikerketa dira. Horretarako, 47 arrain-barietate aztertu dituzte (Erresuma Batuan kontsumitutakoak). Artikulu osoa
-
Arrisku Balioztatze Kualitatiboa: hegazti migratzaileak eta Hegazti-gripea – EFSA 2006
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Osasuneko eta Abere Ongizateko Panelak (AHAW), hegazti migratzaileen bidez, H5N1 Asiako aldaera Europar Batasunera heltzeko probabilitatearen balioztatze kualitatiboa egin du. Artikulu osoa
-
Arrisku Kimikoei buruzko Printzipioak eta Ebaluazio Metodoak eguneratzea – FAO/OMS 2006
FAO, OMS eta RIVM-ek antolatutako tailerrera gonbidatutako adituek, gainbegiratu eta harmonizatu egin dituzte Elikagaien Gehigarrietan Aditua den Batzordeak (JECFA) nahiz Pestizida-Hondakinen Batzordeak (JMPR) erabilitako printzipio eta prozedurak, gomendatutako Hondakinetarako Baimendutako Gehienezko Mugak (LMRak) ezartzeko. Artikulu osoa
-
Arrisku kimikoarekiko giza esposizioko ereduak – IPCS/OMS/UNEP/ILO 2006
Segurtasun Kimikoari buruzko Nazioarteko Programak (IPCS), Osasunaren Munduko Erakundeko lankidetza programak (OMS), Nazio Batuetako Ingurumenerako Programak (UNEP) eta Lanaren Nazioarteko Erakundeak (ILO) txosten bat kaleratu dute produktu kimikoekiko Esposizioaren Balioztatze metodoak adosteko. Txosten horretan nazioarteko aditu talde baten iritzia jasotzen da, Esposizioaren Balioztatzeaz hain zuzen. Halaber, ondoko gaien gaineko eztabaida ere plazaratzen da: egiaztatzea, beharrezko…