Noticias
Filtrar por áreas:
Europa
-
Txostena: Batzordearen 420/2011 Araudiak (EB) eragindako aldaketak
2011ko apirilaren 30eko Europako Batasuneko Aldizkari Ofizialean (L 111/3) argitaratu zuten Batzordearen 420/2011 (EB) Araudia, 1881/2006 (EE) Araudia aldarazten duena. Azken araudi horrek zehaztu egiten du elikagaietako zenbait kutsatzaileren gehienezko edukia. Araudi berri horrek proposatzen dituen aldaketen helburua da, besteak beste, inkoherentziak konpontzea 1881/1006 (EE) Araudian agertzen diren elikagaien edo produktuen taldeen izenei dagokienez. Beste…
-
Mikotoxinen zaintza eta kontrola Katalunian – ACSA 2011
Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) txosten bat argitaratu berri du. Txosten horretan ezagutzera eman dira mikotoxinen inguruan Kataluniako Gobernuko hainbat sailek 2006. eta 2008. urteen artean egindako zaintzari eta kontrolei buruzko emaitzak. Zaintza eta kontrol horien barnean sartzen dira pentsuak, elikagaietako industriak eta elikagaiak. Txostenak, halaber, hainbat azterlan aipatzen ditu: batetik, Kataluniako herritarrek duten arriskuaren…
-
Elikagaietan akrilamidarekiko esposizioaren edukiaren eta balioespenaren emaitzak – EFSA 2011
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) txosten bat argitaratu berri du. Txosten horretan 10.366 elikagai-laginetako akrilamida mailen emaitzak ematen dira. Lagin horiek 23 estatu kidek eta Norvegiak eman zituzten 2007 eta 2099. urteen artean. Txosten horretan, halaber, hainbat herritar-talderen akrilamidarekiko esposizioa balioesten da. Hiru urte horietako joera aztertu dute eta antzeman dute aztertutako 22 elikagai-taldeetatik 3tan…
-
Berezi@ Erradioaktibitatea elikagaietan
Erradioaktibitatea elikagaietan: Oinarrizko kontzeptuak. Artikulu osoa
-
Irradiazioaren segurtasuna elikagaietan – EFSA 2011
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) adierazpen bat argitaratu berri du irradiazioaren segurtasunari buruz elikagaietan. Adierazpen horretan biltzen dira BIOHAZ (arrisku biologikoak) eta CEF (kontaktu-materialak, entzimak, aromatizatzaileak eta laguntzaileak) bere bi panelek, hurrenez hurren, irailean eta urrian eman zituzten iritzien ondorioak eta gomendioak. Elikagaien Irradiazioaren Segurtasunari buruzko Balioespenari dagokionez, EFSAk ondorioztatu du ez dagoela elikagai irradiatuen…
-
Oilasko haragian Campylobacter bakteria murrizteko neurriak – EFSA 2011
EFSAk argitaratu du Campylobacter bakteriaren gaineko arriskua balioztatzea oilaskoetan. Bertan bakteria hori murrizteko neurriak aurki daitezke. Uste da urtean Europan gertatzen diren kasuen % 20-30 bakteria horrek eragiten dituela (2009an 1958.252 kasu diagnostikatu ziren). Hil aurreko neurrien artean honako hauek aipa ditzakegu: Eltxo-sareak erabiltzea leihoetan. Hil behar diren animalien adina txikiagotzea. Ahal den neurrian, albait…
-
Txostena: dioxinak, furanoak eta bifenilo halogenatu mistoak – COT 2011
Txosten horretan aztertu egiten da zein eragin duten dioxinen antzeko zenbait konposatuk, hain zuzen ere dibenzoparadioxinak/dibenzofuranoak eta bifenilo misto halogenatuak izenekoek (PXDDak/PXDF eta PXBak). Kloruroak eta bromuroak parte hartzen duten errekuntzetan sortzen dira konposatu horiek, eta badirudi horien toxikotasun-maila antzeko konposatuena -dioxinak eta furano polibrominatuak (PBDD/Fak)- baino handiagoa dela. PBDD/Fak bezala, konposatu misto halogenatu horiek…
-
2009ko txostena: zoonosien joerak eta iturriak Europa – EFSA 2011
Txosten horrek 2009. urteari egiten dio erreferentzia eta aztertu egiten ditu zoonosiei eta elikagaiek transmititu ahal dituzten gaixotasunen (ETG) agerraldiei buruzko datuak Europan. Txosten horren ondorioetatik honako hauek dira aipagarrienak: Urte honetan 108.614 salmonelosi kasu jakinarazi dira. Beraz, gaixotasunak beheranzko joera izaten jarraitzen du beste urte batez. Campilobakteriosia gaixotasun zoonotikoak eragin ditu jakinarazpen gehien (198.252…
-
E. coli eta S. aureus mikrobioen aurkako erresistentzia Europan – EARS 2011
Mikrobioen aurkako Erresistentzia Zaintzeko Europako Sareak (EARS-Net) azterlan bat argitaratu berri du. Azterlan horrek deskribatu egiten ditu, batetik, zenbatekoa izan den Escherichia colik eta Staphilococcus aureusek eragindako infekzioen intzidentzia eta, bestetik, zein den mikrobioen aurkako suszeptibilitatearen joera, 2002-2009 epean Europako 22 herrialdetan. Aztertu den epe horretan, odolean E. colik eragindako infekzioen kopuruak % 71 egin…
-
Elikagaien kontsumoari buruzko datu-basea – EFSA 2011
EFSAk datu-base bat argitaratu du Europako Batasunean elikagaien kontsumoari buruz. Horren helburua da elikagaiak kontsumitzearekin lotutako arriskuak balioesteko beharrezkoa den informazioa hobetzea. Datu-base horretako informazioa lortu da 22 estatu kidetan dietari buruz egindako 32 inkestaren bidez. Informazioa bereizita dago adin-taldeen, elikagaien eta kontsumo moten arabera. Halaber, kontsulta egiteko beste irizpide batzuk ere erabil daitezke, besteak…