Noticias

Filtrar por áreas:

  • Esku-hartzeko muga berriak dioxina, furano eta PCBentzat – CE 2011

    Europako Batzordeak esku-hartzeko muga berriak ezarri ditu dioxina, furano eta PCBentzat pentsuetan eta elikagaietan. Gizakien konposatu horiekiko esposizioa batez ere elikagaien bidez gertatzen da, eta muga berri horien helburua da esposizio hori murriztea. Muga horien bidez, agintariek eta eragileek erabakitzen dute kutsadura iturria zein kasutan aztertu behar den, eta esposizioa murriztu edo ezabatzeko neurriak hartzen…

  • 2010eko txostena: Gipuzkoan Elikagaien bidez transmiti daitezkeen gaixotasunak – Eusko Jaurlaritza 2011

    Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetzak txosten bat argitaratu berri du. Txostena Zaintza Epidemiologikoari buruzkoa da. 2010. urtean elikagai jatorriko 8 broteren berri eman da; 89 pertsona kaltetu dituzte brote horiek. Orohar, 2010. urtean, 487 Salmonellosi kasu jakinarazi dira. Kopuru hori aurreko bi urteetako isolamenduen kopuruaren antzekoa da. Isolatutako serotiporik ohikoenak S. enteritidis (jakinarazpenen % 64) eta…

  • Triptikoa: Higiene baldintzak itsasontzietan 11/06/23

    Nekazaritzako Elikagaien Segurtasuneko Euskal Fundazioaren (ELIKA) laguntzarekin batera, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura Sailak triptiko bat argitaratu du Higienearen Kontrol Ofizialerako Programa Euskal Herriko Erauzte Arrantzaren Lehen Mailako Ekoizpenei buruz (PHPE). Triptikoak itsasontziek bete behar duten higiene baldintzak eta arrantza-jardueran gauzatu behar diren higiene praktika egokiak batzen ditu. Triptikoa

  • Triptikoa: Higiene baldintzak itsasontzietan 11/06/23

    Nekazaritzako Elikagaien Segurtasuneko Euskal Fundazioaren (ELIKA) laguntzarekin batera, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura Sailak triptiko bat argitaratu du Higienearen Kontrol Ofizialerako Programa Euskal Herriko Erauzte Arrantzaren Lehen Mailako Ekoizpenei buruz (PHPE). Triptikoak itsasontziek bete behar duten higiene baldintzak eta arrantza-jardueran gauzatu behar diren higiene praktika egokiak batzen ditu. Triptikoa

  • Zientzia-iritzia: ardi- eta orein-aziendaren gibel-haragiko dioxinek osasunean izan dezaketen arriskua -EFSA-2011

    EFSAk zientzia-iritzi bat argitaratu berri du, ardi- eta orein-aziendaren gibel-haragiko dioxinen eta dioxinen antzeko PCBen kopuru altuak osasunean izan dezakeen arriskuari buruz. Europar Batasuneko 8 herrialdetan hartu zituzten azterlan hau egiteko laginak. Hala ere, laginen % 60 Alemaniakoak ziren. Azterketan honako aurkikuntza hauek egin dituzte: Ardien haragiaren laginetan antzemandako kopurua askoz ere txikoagoa zen gibelean…

  • EFSAren berrikuspena: birus enterikoak -EFSA 2011

    EFSAk berrikuspen bat egin berri du. Berrikuspen horretan aztertu egin dute elikagaien bidez transmiti daitezkeen birusen biologiari, epidemiologiari, diagnosiari eta osasun publikoan duen eraginari buruz bildutako informazio guztia. EFSAren adituen panelaren arabera, ez dago garbi zenbat gaixotasun biral eragiten dituen EBn elikagaien kontsumoak. Halaber, adierazi behar da oraindik ez dagoela zehazterik zein diren elikagai jatorriko…

  • Txostena: Mikrobioen aurkako erresistentzia EBn – EFSA/ECDC 2011

    EFSAk eta ECDC txosten bat argitaratu berri dute. Txosten horretan jaso dira gizakiei, animaliei eta elikagaiei eragiten dieten bakterio zoonotikoen artean egindako analisien gaineko datuak. Azterlana mikrobioen kontrako erresistentziari buruzkoa izan da. Txostenaren arabera, bakterioen kontrako erresistentzia antzeman da agente zoonotikoen (Salmonella, Campylobacter…) eta adierazle gisa erabiltzen diren agente ez patogenoen (E.Coli., Enterococci…) artean. Campylobacterri…

  • MSPSIk jakinarazpena egin du E. coli-ri buruzko agerraldiari buruz 11/07/01

    Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioak jakinarazi du Egiptotik zetozen fenogreko alhoba haziak, E.Coliren agerraldiaren sorburu izan litezkeenak, Europako herri batzuetan banatu zirela eta herri horietako bat Espaina izan daitekeela. Honako hau gaineratu du: Haziak Espainiara 2010 urtean helduko ziren eta dagoeneko euren trazabilitatea zein den jakiteko behar diren jarduerak egiten ari dira. Espainian gaurdaino…

  • Buletina: Ekoizpen primarioan Higiene eta Sanitatea kontrolatzeko Porgrama EAEan 2011/06/31

    Nekazaritzako Elikagaien Segurtasuneko Euskal Fundazioaren (ELIKA) laguntzarekin batera, Eusko Jaurlaritzako Abeltzaintza eta Nekazaritza Sailak, Foru Aldundietako Abeltzaintza Serbitzuekin buletin bat argitaratu dute Higienearen Kontrol Ofizialerako Programa Euskal Herriko Abeltzaintza Ustiategietan Lehen Mailako Ekoizpenei buruz. Artikulu osoa

  • EFSA/ECDCk elkarrekin emaniko gomendioa erneriko agerraldiei buruz – 2011

    Frantzian Sindrome Hemolitiko-Uremiko (SHU) zenbait kasu agertu ondoren, ECDCrekin batera EFSAk arren eskatzen du EZ kultibatzeko erneriko agerraldirik, ez eta produktu hauek kontsumitzeko baldin eta aurretik kozinaturik ez badago. Fenogreko agerraldien kontsumoak Alemaniako eta Frantziako kasuekin zerikusirik duelako ustea dago, bi herri horietan identifikatu den E. coli O104: H4 agente patogenoaren jatorria izan baitaiteke. EFSA/ECDCren…