Noticias
Filtrar por áreas:
Europa
-
EFSAren Europako adituen datu basearen jarduerak 2011n 12/09/03
EFSAren adituen datu basea (EDB) 2008an osatu zen. Helburu nagusia zen EFSAri eta estatu kideei elikagaien segurtasunaren eta pentsuen arloan (nutrizioa, toxikologia, kimika, animalien osasuna eta ongizatea, eta landareen osasuna zein babesa barne) aholkuak eman ahal dizkieten zientzialari adituen datu-basea osatzea. Aditu horiek EFSAri laguntzen diote zientzia-aholkularitza bikaina ematen, denbora errealean, Europako arriskuen kudeatzaileei (Europako…
-
E.coli-ren 2011ko agerraldiarekin ikasitakoak – EFSA 2012
E. coli berotoxigenikoaren agerraldiak (nagusiki Alemanian gertatu zen 2011n) eragindako elikadura-krisiaren kudeaketa aztertu ondoren, Europako Batzordeak balizko zenbat neurri jasotzen dituen dokumentua argitaratu du, antzeko agerraldiak ekiditeko edo agerraldien tamaina mugatzeko, baita oro har jatorria elikaduran duten agerraldiei aurre egitean prestakuntza hobea izateko ere. Dokumentuak, halaber, osasunaren eta elikagaien segurtasunaren agintarien arteko zein arriskuaren ebaluatzaile,…
-
Arraina izozteko betekizunak lasaitu egin dira Erresuma Batuan – FSA 2012
Elikagaien Segurtasunerako Agentzia Britainiarrak (FSA) iragarri du Erresuma Batuan gordinik jateko hazten diren arrain-espezieak ez direla zertan izoztu erabili aurretik. Izozteko neurriak lasaitu egin dira Eskoziako Elikagaien Segurtasunerako Agentziak egiaztatu egin duelako parasitoek ez dutela arriskurik eragiten arrain-haztegietako izokinetan. EFSAk 2010ean arrainetako parasitoei buruz argitaratutako zientzia-iritziaren ondoren, Europako Batzordeak arrainaren higieneari buruzko legeria berrikusi zuen…
-
Arraina izozteko betekizunak lasaitu egin dira Erresuma Batuan – FSA 2012
Elikagaien Segurtasunerako Agentzia Britainiarrak (FSA) iragarri du Erresuma Batuan gordinik jateko hazten diren arrain-espezieak ez direla zertan izoztu erabili aurretik. Izozteko neurriak lasaitu egin dira Eskoziako Elikagaien Segurtasunerako Agentziak egiaztatu egin duelako parasitoek ez dutela arriskurik eragiten arrain-haztegietako izokinetan. EFSAk 2010ean arrainetako parasitoei buruz argitaratutako zientzia-iritziaren ondoren, Europako Batzordeak arrainaren higieneari buruzko legeria berrikusi zuen…
-
Berezi@ Kutsazaile Organiko Iraunkorrak – ELIKA 2012
Kutsatzaile Organiko Iraunkorrak (KOI), nazioartean ingelesezko POP (Persistent Organic Pollutants) akronimoarekin ezagutzen direnak, ezaugarri berezi jakin batzuk (iraunkortasuna, biometaketa eta toxikotasuna) dituzten substantzia kimikoak dira. Hain zuzen, ezaugarri horien ondorioz dira giza osasunerako eta ingurumenerako mehatxu garrantzitsuak mundu-mailan. Hori dela eta, Nazioarteko Komunitateak aurrerapauso garrantzitsuak eman ditu azken hamarkadetan, horiek erregulatu eta kontrolatzeko. Artikulu honetan,…
-
Datu-basea: nutrizio osaera – ANSES 2012
Elikagaien Segurtasuneko eta Ingurumeneko Frantziako Agentziak (ANSES) duela gutxi argitaratu du elikagaien nutrizio-osaerari buruzko datu-basearen eguneratzea. Datu-base horrek 1440 elikagai baino gehiagoren honako kopuru hauek eskaintzen ditu: kalorien, karbohidratoen, lipidoen, proteinen, bitaminen eta mineralen kopuruak. Datu-basearen bertsio berri honetan 140 elikagai gehiago daude, bai eta elikagai askoren gantz-profilaren xehetasunak ere. Halaber, Frantziako herritarren elikagai ingestaren…
-
Artikulua: elikagai-alergiak eta intolerantziak – ELIKA 2012
BBVA fundazioak duela gutxi argitaratu zuen Gaixotasun Alergikoei buruzko liburua, eta artikulu tekniko honek liburu horretan jasotako elikagai-alergien inguruko informazioa laburbiltzen du. Liburua, funtsean, Alergia eta Immunologia Klinikoaren Espainiako Elkarteak (SEAIC) 2007an argitaratu zuen Alergologiari buruzko tratatuan oinarrituta dago. Horrez gain, artikulu honek elikagai-intolerantziei buruzko informazioa ere jasotzen du. Artikulu osoa
-
Plagiziden hondakinak elikagaietan – JMPR 2011
FAOk eta OMEk 2011ko irailaren 20tik 29ra bitartean Genevan Plagiziden Hondakinak (JMPR) aztertzeko elkarrekin egin zuten batzarretik eratorritako txostena argitaratu berri dute. Batzar horretan parte hartu zuten OMEko Plagizida Hondakinak Ebaluatzeko Taldeak eta FAOko Elikagaietan eta Ingurumenean dauden Plagizida Hondakinen Adituen Panelak. Dokumentuak honako hauek jasotzen ditu lehenengoz: zortzi substantziaren ebaluazioa (azetamiprida, bentzoatoa, emamektina, flutriafola,…
-
E. coli bidez Kutsadura Gurutzatua gertatzeko Arriskuaren kontrola – FSA 2012
Elikagaien Segurtasunerako Agentzia Britainiarrak (FSA) orientazio-dokumentu bat argitaratu du, eta Escherichia coli bidezko kutsadura gurutzatua gertatzeko arriskua kontrolatzeko argibideak ematen ditu. Dokumentuko berrikuntzen artean daude etxeko sukaldean ezarri beharreko neurri zuzentzaileen irismenari buruzko informazio berria, sukaldeko tratamendurik ez duten elikagaiak prestatzeko argibideak, harraska erabiltzeari buruzkoak, sukalde-gainak eta elikagaiek ukitzen dituzten azalerak garbitzeari buruzkoak, sukaldean termometroak…
-
Elikagaien Segurtasunaren arloan jakinarazpenak egiteko arauak. EFSA-2012
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) hainbat arau argitaratu ditu. Arau horien helburua da komunikazioaren arloko profesionalei aurre egiten laguntzea elikagaiekin zerikusia duten arriskuen balioespenen eta komunikazioen egoera anitzei. Dokumentu hori EFSAren Kontsulta Foroko Komunikazio Lan Taldearen baitan egin da. Talde hori arriskuen komunikazioaren arloko adituek osatzen dute. Halaber, arriskuen balioespenaren arloko zientzialari adituen laguntza jaso…