Noticias
Filtrar por áreas:
Europa
-
Produktu fitosanitarioen arrisku metagarria balioesteko metodologia – EFSA 2013
EFSAk metodo berri bat osatu du, produktu fitosanitarioen hondakin anitzen aurreko esposizioak dakarren arriskua balioesteko. Metodo horren oinarria da organo edo sistema zehatz batean antzeko propietate toxikologikoak dituzten osagaiak taldekatzea. Metodo horrek lau etapa ditu: Organo edo sistema batean eragin kaltegarria duten efektu toxiko zehatzak identifikatzea. Organo edo sistema batean efektu kaltegarri horien arriskua karakterizatzea.…
-
Arriskuaren Balioespena: Pirrolizidina alkaloidea belar usaintsuetan – BfR 2013
Arrisku Balioztatzeko Alemaniako Institutoak (BfR) aztertu egin ditu pirrolizidina alkaloideen mailak landare usaintsuen eta horien infusioen 221 laginetan. Infusio horien artean daude tea, mihilua, kamamila, menda, garraiska eta asuna. Pirrolizidina alkaloideak bigarren mailako metabolitoak dira, eta askotariko landareek eragiten dituzte animalia belarjaleetatik babesteko. Euren presentzia eta kontzentrazioa aldatu egiten da honako hauen arabera: landare espeziea,…
-
Arriskuaren ebaluazioa: Haurren dietako aluminioa- COT 2013
Erresuma Batuko Elikagaietako Substantzia Kimikoen Toxikotasunaren Batzordeak (COT) haurrek aluminioa hartzeak dakartzan arriskuen zientzia-ebidentziak bildu ditu, herritar-talde horrentzako aholku dietetikoak berrikuste aldera. Batzordeak ondorioztatu du haurren aluminioaren aurreko esposizio-iturri nagusia dieta dela, aluminioa berez baitago elikagaietan eta uretan. Bada, hesteen bidez xurgatzen den aluminio kopurua txikia bada ere (oro har, % 0,5etik beherakoa), haurrek ez…
-
FVOren ebaluazioa: Espainiako Kontrol Sistema Ofizialak 13/07/16
FVOk argitaratu egin ditu iaz Espainiako kontrol-sistema ofizialak ebaluatzeko egindako ikuskaritza baten datuak, Elikagaien Segurtasunaren eta prozesuen higienearen irizpideei jarraikiz (2073/2005 Araudia -EE-). Ikuskaritzak Andaluzia eta Gaztela eta Leoneko bederatzi establezimendutan egin ziren. Bertan, kontsumitzeko prest dauden elikagaiak (haragi gorria, eskortako hegaztien haragia, esnekiak, arrantza-produktuak, arrautza-produktuak, sushia, entsaladak eta barazkiak) ekoizten ziren, eta. elikagai guztiok…
-
Arrisku kimikoen datu-basea – EFSA 2013
EFSAk datu-base bat osatu du elikagaietan eta pentsuetan aurkitzen diren arrisku kimikoei buruz. Datu-base horretan, egin diren Arrisku Balioespenetako datu guztiak biltzen dira. Xedea da zientzia-adituek edozein arrisku modu azkarrean kontsultatu ahal izatea eta datu-trukea optimizatzea kanpoko beste agentzia eta erakunde batzuekin. Horretarako, datu-eredu bat sortu behar izan da, OECDren txantiloi bateratua oinarri hartuta. Halaber,…
-
Ebaluazioa: pestiziden kontrola Espainian 13/07/16
Produktu fitosanitarioak merkaturatu eta erabiltzeko kontrol-sistema egokia eta eraginkorra da. Kontrol-plan koordinatuak, prozedurei buruzko dokumentazioa, agintarien arteko komunikazioa, langileen prestakuntza eta aplikazio-neurriak egokiak dira, 2013ko martxoaren 6tik 13ra bitartean FVOk Espainian eginiko ikuskaritzaren emaitza-txostenaren arabera. Gainera, adierazi da legez kanpoko edo faltsututako pestizidak kontrolatzeko lankidetza egokia dagoela eta Plagiziden erabilera iraunkorrari buruzko 2009/128/EB Zuzentaraua inplementatzeak…
-
Trazabilitatea erauzte arrantzaren sektorean – ELIKA 2013
Arrantza-produktuen ekoizpen-kateko etapa guztietan trazabilitate-sistemak abiarazteak handitu egiten du horien Elikagaien Segurtasuna, eta, aldi berean, bermatu egiten du harrapatze guztien jarraipen zorrotza eta ur-baliabideen ustiapen iraunkorra gauzatuko dela. Artikulu osoa
-
Arriskuaren ebaluazioa: erleentzako produktu fitosanitarioak EFSA-2013
EFSAk gida bat argitaratu du, erle, erlastar eta erle bakartientzako plagizidak erabiltzeak izan ditzakeen arriskuak ebaluatzeko. Aldez aurretik ezti-erleentzat eginiko arriskuen ebaluazio-sistemak ez zituen erabat kontuan hartu arrisku kronikoak, pestiziden aurreko esposizioaren errepikapena edo larbentzako egon daitezkeen arriskuak. Bada, gida berriak hutsune horiek betetzen ditu, eta erlastar eta erle bakartientzako eskemak ere jasotzen ditu. Halaber,…
-
Arriskuaren ebaluazioa: erleentzako produktu fitosanitarioak EFSA-2013
EFSAk gida bat argitaratu du, erle, erlastar eta erle bakartientzako plagizidak erabiltzeak izan ditzakeen arriskuak ebaluatzeko. Aldez aurretik ezti-erleentzat eginiko arriskuen ebaluazio-sistemak ez zituen erabat kontuan hartu arrisku kronikoak, pestiziden aurreko esposizioaren errepikapena edo larbentzako egon daitezkeen arriskuak. Bada, gida berriak hutsune horiek betetzen ditu, eta erlastar eta erle bakartientzako eskemak ere jasotzen ditu. Halaber,…
-
Arrain-haztegien Osasun Zaintza, arriskuetan oinarrituta – EFSA 2013
EFSAk eredu bat sortu du, akuikultura-ustiategiak animalien gaixotasunen arabera kategorizatzeko (1614/2008 Errege Dekretua, 2006/88/EE Zuzentaraua aldatzen duena. Arrisku-sailkapen hori ezartzea izango da arriskuan oinarritutako zaintza abiarazteko oinarria. Eredu horren oinarrizko printzipioa da akuikultura-ustiategi bakoitzeko arrisku kuantitatiboa ezartzea. Horretarako, lehenengo eta behin, identifikatutako arrisku-faktore bakoitzari puntuazio indibidual bat eman behar zaio, eta, ondoren, arrisku globalaren baitan…