Noticias

Filtrar por áreas:

  • Pestizidek lurzoruan duten degradazioa neurtzeko gida 14/05/12

    EFSAk beste gida bat egin du, komunitate zientifikoari pestizidekiko giro-esposizioaren nondik norakoak ebaluatzen laguntzeko. Agiri horretan, metodologia ezarri dute pestizida kimiko baten % 50 eta horren eraldatze-produktuak lurzoruan benetan degradatzeko (DegT50 balioa). Pestiziden degradazioa lurzoruan – Gida

  • Mahatsondoetan filoxera sortzeko arriskua-EFSA 2014

    Mahatsondoetan filoxera sortzeko arriskua 14/05/12 Landareen Osasunerako EFSAren Panelak ebaluatu egin ditu Europar Batasunean (EB) filoxera sortzeko arriskua, EBko egungo legeria eta arriskua murrizteko aukerak. Hona hemen Panelak eginiko ebaluazioaren ondorioak: Sarbideak Landatzeko landareetan sartzeko aukera asko zegoela ikusi zen (nahiz eta 2000/29/EE Zuzentarauko III. eranskineko 15. puntuak bide hori itxi zuen hirugarren herrialdeetako landareen…

  • Yodorako erreferentzia-balioak – EFSA 2014

    EFSAko Produktu Dietetikoen, Nutrizioareneta AlergienPanelak (NDA) zientzia-irizpena argitaratu du, eta bertan iodorako erreferentzia-balio dietetikoak ezarri ditu biztanle-taldeen arabera. Iodoak zeregin garrantzitsua du hormona tiroideoak sintetizatzean, eta horrek dietaren funtsezko elementu bihurtzen du.Iodo-gabeziak tiroidearen disfuntzioa eragin dezake, baita arazoak ere garapen-faseetan. Horrenbestez, iodoaren kontsumoa egokia izatea bereziki garrantzitsua da haurtzaroan, haurdunaldian eta edoskitzaroan. Irizpen horretan iodoaren…

  • Fitosanitarioak EGUNERATU ZAITEZ!

    Informazio-material hau nekazaritzan aritzen direnentzat da, eta xedea du modu erraz eta laburrean deskribatzea honako alderdi hauek: zer diren fitosanitarioen hondakinak elikagaietan, nola ezarri eta kontrolatzen diren gehienezko mugak (LMRak), zein diren 1311/2012 EDaren berrikuntza aipagarrienak eta fitosanitarioen inguruan egunean egoten lagunduko dizuten erreferentziazko kontsulten datu-basea. Artikulu osoa

  • Mikrobioen aurkako sendagaien aurreko erresistentziaren egoera munduan 14/05/05

    Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) txosten bat argitaratu du mikrobioen aurkako sendagaien aurreko erresistentziak munduan duen egoerari buruz, bereziki antibiotikoen kasuan. Txosten horren arabera, mehatxu hori, dagoeneko, ez da etorkizunerako aurreikuspena, baizik eta benetako eta egungo arriskua da munduko bazter guztietan. Hona hemen azterlanaren ondorio nagusiak: Antibiotiko karbapenemikoekiko erresistentzia munduko toki guztietara hedatu da. Antibiotiko horiek…

  • Berrikustea arrisku kimikoak ebaluatzeko metodologiak – EFSA 2014

    EFSAk argitaratutako zientzia-txosten batean berrikusi egiten dira prozesu toxikozinetikoak, prozesu toxikodinamikoak eta horien aplikazio posiblea ordezkatzeko metodologia eta tresna berriak, produktu kimikoen arriskuak ebaluatzeko. Teknika berrien artean giza zeluletan oinarritutako in vitro metodologiak daude, baita a bioteknologian oinarritutako bestelako entsegu-estrategiak (genomikoa, proteomikoa, metabolikoa eta transkriptomikoa) ere. Berrikuspen honetan argitu egiten dira teknika berri hauei dagozkien…

  • Jarduerak, sor litezkeen arriskuen inguruan, 2012-2013 bitartean – EFSA 2014

    2012-2014an, EFSAk ikuspuntu berri bat eman zion sor litezkeen arriskuen identifikazioari: metodologia nazioarteko bazkideengana hedatu zen eta sor litezkeen arriskuei buruzko lan-taldeak ezarri ziren. Horien jarduera 2013an hasi zen, EFSAko zientzia-panelek eta zientzia-batzordeak konpromiso handiagoa har zezaten. Sor litezkeen arriskuen inguruko talde horrek ondorioztatu du ikuspegi berriak erakutsi egin duela ahalmena dagoela arriskuak eragin ditzaketen…

  • Arriskuen ebaluazioaren eta kudeaketaren arteko aldea – EFSA 2014

    EFSAk infografia erraz bat argitaratu du, arriskuen ebaluatzaileek eta kudeatzaileek dituzten zereginak eta erantzukizunak azaltzeko. Bi jarduera horiek bereiztea funtsezkoa da, elikagaien segurtasuna bermatuko bada. Arriskuen ebaluatzaileek zientzia-aholkularitza independentea ematen dute elikakatean sar daitezkeen arriskuez. Horretarako, gaiari buruz eskuragarri dauden datu eta ikerketa guztiak biltzen eta aztertzen dira. Arriskuen kudeatzaileek zientzia-aholkularitza hori darabilte oinarri gisa…

  • Eskualdeen Batzordearen aholkuak arrantzarako laguntzetarako 14/04/23

    Eskualdeen Batzordeak emandako irizpenean arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako estatuaren laguntzei buruzko arauak berrikustearen alde egiten da. Halaber, nabarmendu egiten da garrantzitsua dela berrikuste-lan hori Arrantza Politika Erkidearen (APE) berrikuspenean eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsari (EIAF) zein beste finantzazio-programa batzuei buruzko negoziazioetan kokatzea. Batzorde horrek nabarmendu egin du sektoreak bizi duen paradoxa: alde batetik, beharrezkoa…

  • Aldaketak indioilarrentzako eta oilaskoentzako enrofloxazinaren administrazioan 14/04/23

    AEMPSek (Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentzia) apirilaren 10ean argitaratu duen informazio-ohar baten arabera, aldatu egin behar dira indioilarrentzako eta oilaskoentzako enrofloxazina duten albaitaritza-sendagaiak (edateko uraren bidez ematen direnak) merkaturatzeko baimen guztiak. Aldaketa EEk otsailaren 28an hartutako Erabakiaren ondorio da. AEMPSek bere web orrian argitaratu du aldatu behar den sendagaiari buruzko informazioa eta hori ezartzeko…