Noticias

Filtrar por áreas:

  • Erresuma Batuko Elikakatearen Kontrol Ofizialen Plana eguneratzea 14/06/19

    Elikagaien Segurtasunerako Britainiako Agentziak (FSA) eguneratu egin du Erresuma Batuko Kontrol Ofizialaren Urte Anitzeko Plana, 2015era bitarteko epea hartzen duena. Plan hori kontrol ofizialei buruzko Europako 882/2004 Araudiaren betekizunetako bat da, eta bere xedea da ziurtatzea kontrol-sistemak eraginkorrak direla honako hauek bete eta aplikatu egiten dela ikuskatzeko: elikagaien eta pentsuen inguruko legeria, animalien osasun- eta…

  • Biodibertsitatea babestea Ingurumen Arriskuen Ebaluazioan – EFSA 2014

    EFSAren Zientzia Batzordeak ezarri du nekazaritza ekosistemen biodibertsitate biologikoaren babesa dela ingurumen-arriskuen ebaluazioen gaur egungo eskemen lehentasunezko alderdia. Ildo horretan, EFSAk aintzat hartu beharreko bi alderdi nagusia identifikatu: galzorian dauden espezieen kontserbazioa eta eraginaren ondoren populazioen lehengoratze ekologikoa. Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) ebaluatu egiten du izurrite inbaditzaileetako espezieen eta nekazaritza ekosistemetan erabiltzen diren produktu…

  • Arrozean dagoen artsenikoaren ingesta – EVIRA 2014

    Elikagaien Segurtasunerako Finlandiako Agentziak (EVIRA) zenbatetsi egin du arrozetik eratorritako artseniko inorganikoaren ingesta, eta ondorioztatu du gainditu egin dezakeela, hala helduen nola haurren artean, EFSAk giza osasunerako segurutzat jotako eguneko muga. EVIRAk aztertu egin ditu haurrentzat arrozarekin eginiko hamar elikagaitako eta garau luzeko zortzi arroz-motatako artseniko inorganikoaren kontzentrazioak. Jaioberrientzako elikagaiei dagokienez, artseniko osoaren eta inorganikoaren…

  • 36. artikuluan zerrendatutako Elikagaien Segurtasunaren arloko adituen erakundeak: 2013ko txostena 14/06/12

    EFSAk argitaratu duen urteko txostenean, jaso egin dira 36. artikuluan zerrendatutako adituen erakundeek 2013. urtean eginiko jarduera nagusiak. Halaber, azken 5 urteotan Elikagaien Segurtasunaren arloko proiektuetan parte hartu duten erakundeen berri eman da, EFSAri zientzia-aholkularitza bikaina emate aldera, denbora errealean. 2013ko jarduera azpimarragarrienen artean honako hauek daude: Zehatz berrikustea 36. artikuluan zerrendatutako erakundeak, legez erakunde…

  • Albaitaritza-botiken hondakinek eztian eta esnean eragiten duten Arriskuaren Balioztatzea – ACSA 2014

    Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak ebaluatu egin du zer-nolako arriskua dakarkion osasun publikoari sulfatiazolaren hondakinak dituen eztia kontsumitzeak eta doxiziklinaren hondakinak dituen esnea kontsumitzeak. Sulfatiazola sulfonamiden taldeko botika da eta baimenduta dago xede terapeutikoetarako erabiltzea haragia eta esnea ekoizten duten animalien artean, hondakinen gehienezko muga (HGM) honekin: 100 μg/kg haragian, erraietan eta esnean. Eztirako ez da…

  • Arriskuen komunikazioari buruzko mintegiaren ondorioak – EFSA 2014

    EFSAk Arriskuen komunikazioari buruzko mintegia antolatu zuen Herrialde izangaiek eta izangai izan daitezkeenek aldez aurretik bat egiteko egitarauaren baitan, eta orain argitaratu ditu mintegi horren ondorioak. Egitarau horren xedea da parte hartzaileek Europar Batasuneko politikak eta lan-metodoak ezagutzea. Mintegia Belgraden egin zen maiatzaren 6an eta 7an, eta parte hartzaileek plataforma sendoa izan zuten iritziak eta…

  • Laguntzaileen parte-hartzea hiltegietako kontrol ofizialetan 14/06/05

    340/2014 Errege Dekretua argitaratzearekin batera, ahalmena eman zaie autonomia erkidegoetako agintaritza eskudunei, hiltegietako langileei kontrol ofizialetan laguntzeko baimena emateko. Laguntzaileek hainbat zeregin zehatz izango dituzte eskortako hegaztien eta lagomorfoen haragiaren ekoizpenari dagokionez, betiere albaitari ofizialaren kontrolpean egiten bada. Dekretu honek, halaber, zehaztu egiten ditu hiltegietako langileek zeregin zehatzetan, eskortako hegaztien eta lagomorfoen haragiaren ekoizpenaren kontrolari…

  • Dieta zaintzeko tresnak, arriskuen ebaluazioa egiteko – EFSA 2014

    EFSAk argitaratutako txosten batean jaso dira MENU EFSA UE proiektuaren emaitzak. Helburua izan da elikagaien kontsumoari buruzko datuak biltzeko tresnak ebaluatzea, Europan datuak biltzeko protokoloak harmonizatzeko. Kontsumoari buruzko datu horiek ezinbestekoak dira, elikagaien kontsumoaren ondorioz sortutako arriskuei buruzko ebaluazioak egiteko. Proiektua lau fasetan gauzatu da: Elikagaien kontsumoari buruzko datuak biltzeko erabiltzen diren metodoei eta dieta…

  • Betekizun berriak oilasko eta untxien hiltegietan 14/05/29

    Maiatzaren 10etik aurrera, eskortako hegaztien eta lagomorfoen (erbiak eta untxiak) hiltegietako langileek laguntza eman dezakete kontrol ofizialetan. 340/2014 Errege Dekretua argitaratzearekin batera sartu dira indarrean Espainian aipatutako espezieen hiltegietan egiten diren kontrol ofizialetan laguntzeko araudi berriak. Arauak Europako legegintzaren aukera bat garatzen du, higiene-kontuetan; zehazki, estatu kideei eskumena ematen die, hiltegietako langileek kontrol ofizialetan laguntza…

  • Aldaketak BEEari buruzko legerian 14/05/29

    Argitaratu egin da 338/2014 Errege Dekretua. Joan den maiatzaren 10ean indarrean sartu zen eta 2000. urteko legeria aldarazten du. Azken horrek araupetu egiten zuen EETekin lotutako arrisku-material espezifikoak (MER) suntsitzea. Zehazki, honako aldaketa hauek sartzen ditu: Indargabetu egiten da 1911/000 Errege Dekretuaren IV. eranskina. Bertan zerrendatzen ziren arrisku-material espezifikotzat jotzen diren ehun eta organoak. Bada,…