Noticias
Filtrar por área:
Ikerketa
-
Estatu kideekiko lankidetza zientifikoari buruzko 2015eko txostena – EFSA 2016
EFSAk urteko txostena argitaratu berri du. Bertan, zehatz-mehatz azalduta dago 2015. urtean estatu kideekikolankidetza zientifikoan zer jarduera egin diren, Europan arriskuen ebaluazio zientifikoa sustatu eta kontsumitzaileen osasuna babeste aldera. Iaz, EBko estatu kideen arteko lankidetzaren eraginkortasuna nabarmen hobetzea lortu zen, EFSAren Kontsulta Foroak lan oso garrantzitsua egin baitzuen Arriskuen Ebaluazioen Europako Programa sortzeko. 2015ean programa…
-
EHUk elikagai-patogenoei buruzko EFSAren proiektu batean parte hartzen du 16/04/08
2015ean, EFSAk arlo tematikoen (thematic grants) lehen deialdia egin zuen arrisku kimikoak eta biologikoak identifikatzeko eta horien ezaugarriak zehazteko ikuspuntu eta metodologia berriei buruz. Sei proposamen aurkeztu ziren, eta horietako bi onetsi ziren: INNUENDO eta ENGAGE. Bi proposamenak elikagaiek transmititutako mikrobio-patogenoak identifikatzeko eta bereizteko ikuspegi molekularren erabilera ikertzera daude bideratuta. Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia, Medikuntza…
-
2015eko ekintzei buruzko memoria eta 2016-2019rako estrategia – EFSA 2016
EFSAk bi dokumentu korporatibo argitaratu ditu: batetik, 2015eko ekintzen memoria, azken urtean lortutako xedeak zehazten dituena, eta, bestetik, 2016-2019rako programazioaren bertsio berrikusia, 2020ra begirako ikuspegi estrategiko berria azaltzen duena. 2015eko ekintzen memoria 2015. urtean EFSAk izugarrizko zientzia-lana egin du: 600 zientzia-txosten baino gehiago argitaratu ditu,elikakate osoko Elikagaien Segurtasunaren arloko hainbat alderdi jorratzen dituztenak.Horiekin, EFSAk zientzia-ebidentzian…
-
Espainiak H2020 programan izandako partaidetzaren emaitzak – CDTI 2016
CDTIk argitaratu berri du Espainiak Horizonte 2020 programaren lehen bi urteetan (2014an eta 2015ean) izan duen partaidetzaren behin-behineko emaitzen laburpena. H2020ren lehen bi urteotan, Espainiak laugarren lekua lortu du herrialdeen behin-behineko sailkapenean, EB-28ko % 9,7ko itzulkinarekin, Alemaniaren, Britainia Handiaren eta Frantziaren atzetik. Horrenbestez, esan daiteke emaitzak bikainak direla, gainditu egin baitira hala VII. Esparru Programa…
-
Batzordeak 7. Esparru Programari buruz eginiko ebaluazioa 16/02/08
Batzordeak adierazpen bat eta zenbait txosten argitaratu ditu, tartean infografia bat, goi mailako kanpoko adituen talde batek lan-agiri batean bildu dituen aholkuei erantzuteko. Batzordearen zerbitzuek, hain zuzen ere, 7. Esparru Programa ebaluatu dute, bost ebaluazio-irizpideak oinarri hartuta (eraginkortasuna, efikazia, koherentzia, garrantzia eta Europako Batasunari ematen dion balio erantsia). 29.000 erakundek parte hartu dute 7. Esparru…
-
ERANET SusAn-en deialdiaren iragarpena 16/01/11
Urtarrilaren 4an, ERANET SusAn sareak (ELIKAk Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politika Sailburuordetza ordezkatzen du han) proiektu-proposamenak aurkezteko deialdia iragarri zuen; zabalik egongo da 2016ko martxoaren 29ra arte. Eusko Jaurlaritzak, ELIKAren bitartez, euskal ikerketa- eta teknologia-zentroek, unibertsitateek eta enpresek Europako proiektuetan duten parte-hartzea finantzatuko du. Horretarako, 100.000 euro jarriko ditu, gehienez ere. H2020 programan…
-
Ikerketa eta berrikuntza: Europan Euskadiko nekazaritzako elikagaien industria eta lehenengo sektorea lehiakorrago bihurtzeko faktoreak 15/12/10
Euskadiko nekazaritzako elikagaien balio-kateko 50 eragilek baino gehiagok parte hartu dute Horizon 2020 programak datozen bi urteetarako ekarriko dituen aukerei buruzko jardunaldi batean. Programa horrek 637 milioi euro ditu elikagaien segurtasunaren, nekazaritzaren, abeltzaintzaren, arrantzaren eta bioekonomiaren alorretarako. Jardunaldi horren xedea da zehatz-mehatz azaltzea Horizon 2020 Europako programak zer-nolako aukerak ematen dituen ikerkuntzaren eta berrikuntzaren esparruan…
-
Animalia-ekoizpenari buruzko deialdiaren aurre-iragarpena – ERANET SusAn
ELIKAk, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arratza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren ordezkari gisa, animalia-ekoizpenaren sistema iraunkorrei buruzko ERANET SusAn-enparte hartzen du eta iragarri berri du 2016. urtearenhasieran iragarriko duela bere deialdia. Eskatzaileei eskatuko zaie euren proiektu-proposamenean H2020n definitutako diziplina arteko eta eragile anitzeko ikuspegia izatea, eta honako hiru ikerketa-arlo hauetan zentratzea: Ekonomia: Europako animalia-ekoizpenaren produktibitatea, suspertzeko gaitasuna…
-
ELIKAk parte hartuko du abeltzaintza iraunkorrari buruzko ERANET berri batean 15/11/26
ELIKAk, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren izenean, Horizonte 2020ko ERANET berri batean hartuko du parte: European Research Area on Sustainable Animal Production Systems” (SusAn). SusAnen xedea da estatu kideen artean eta parte hartzen duten elkarteen artean abeltzaitzaren etorkizuneko garapena ikertzeko jarduerak koordinatzea eta babestea, iraunkortasunaren hiru zutabeei (ekonomia, gizartea eta ingurumena) dagokienez. SusAnek…
-
Euskadik Elikagaien Segurtasunerako Ikerketa eta Berrikuntza sustatuko ditu 15/11/23
Elikagaien Segurtasunaren Arloko adituak parte hartu dute Elikagaien Segurtasunari buruzko Ikerketa Planaren emaitzak aditzera emateko III. Jardunaldian. Joan den azaroaren 20an egin zen Basque Culinary Center-en, eta adituak nekazaritzako elikagaien kateko, ikerketa-zentroetako eta Euskadiko administrazioetako kideak izan dira. Dibulgazio-jardunaldi horrek bete egin du 2014an eta 2015an gauzatutako ikerketa-proiektuen emaitzak zuzen-zuzenean ezagutarazteko helburua. Zehazki, proiektu horien…