Noticias
Filtrar por área:
Ikerketa
-
Eman ezazu izena azaroaren 16an egingo den EBren Esparru Programaren 9. Konferentzian!
Europar Batasuneko Ikerketari eta Berrikuntzari buruzko Esparru Programaren 9. Konferentzia azaroaren 16an egingo da Valladolideko Miguel Delibes kultur zentroan. Konferentziaren helburua da 2020 Horizontearen lehen urteetan gertatutakoa aztertzea, espainiar parte-hartzaileek H2020ren lehen bi urteetan aurkitutako zailtasun nagusiei buruzko ondorioak ateratzea eta programa nola hobetu identifikatzea. Konferentzia honetan ateratako ondorioak Espainiak 2020 Horizontearen tarteko ebaluazioarekiko zein…
-
Estatu kideekin zientzia-lankidetzan aritzeko hurrengo deialdiak – EFSA 2016
178/2002 Araudiak 36. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, EFSAk laguntza zientifikoa eta teknikoa eskainiko dioten erakunde eskudunen zerrenda bat egin du. Erakunde horiek, batik bat, zientzia-iritziak emateko datuak bildu eta aurreko lanak egiten dituzte. Hiru euskal erakunde daude zerrenda horretan: ELIKA, NEIKER eta UPV/EHU. EFSAk hemendik urte amaierara aurreikusitako lau deialdiak argitaratu ditu. Horietako bi 36.…
-
Euskal parte-hartzea H2020 programan – Innobasque 2016
Innobasquek txosten bat idatzi du euskal erakundeek 2014an eta 2015ean, hau da, programaren lehen bi urteetan, H2020 programan izan duten parte-hartzeari buruz. Txosten horretan biltzen dira, xehetasun osoz, Euskadik 2014 eta 2015eko deialdietan onetsi diren proiektuetan izan duen parte-hartzeari buruzko behin-behineko emaitzak, EAEk Europako I+G+b proiektuetan izandako parte-hartzea aztertzeko behatokian eskuragarri dagoen informazioa oinarri hartuta.…
-
“H2020ren Elikagaien Segurtasunaren gizarte-erronkari buruzko informazio-astea”-ren emaitzak – CE2016
Europako Batzordearen Europako Ikerketa Agentziak (REA) hainbat aurkezpen eta bideo argitaratu ditu “H2020ren elikagaien segurtasuna, nekazaritza eta basogintza iraunkorra, itsas ikerketa, eta barruko uren ikerketa eta bioekonomiari buruzko 2. gizarte-erronkaren informazio-astea”-ren harira. Ekimena ekainaren 27, 28 eta 29an egin zen, Bruselan. Hauek izan dira egin diren ekitaldien helburuak: 2017. urterako eskuragarri dauden finantzaketa-aukeren ikuspegi orokorra…
-
Nekazaritzaren, elikagaien eta basogintzaren sektorean lankidetzan jarduteko laguntzak – EJ 2016
Eusko Jaurlaritzak,ekainaren 7an, FEADER Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez landa garatzeko lankidetzarako laguntzen 2016ko deialdiaren oinarriak onesten dituen AGINDUA argitaratu zuen. Laguntza horien bidez, Eusko Jaurlaritzak nekazaritzaren, elikagaien eta basogintzaren sektoreetan lankidetzan jarduteko moduak sustatu nahi ditu. Euskadiri dagokionez, Euskadiko 2015-2020ko Landa Garapenerako Programa sortu da, EBk eta EAEk elkarrekin finantzaturiko neurriak martxan jartzeko…
-
Jakin ezazu zein diren 2015ean Euskadin Elikagaien Segurtasunaren inguruan jendeak gehien irakurri dituen gaiak – ELIKA/EHU 2016
2015ean, komunikabideek aurreko urteetan baino informazio gehiago argitaratu dute elikadurari buruz, kaleratu berri den “Elikagaien Segurtasuna Euskadiko2015eko Prentsan” azterlanak egiaztatu duenez. Azterlan horretan, egiaztatu da azken urteotan bikoiztu egin dela euskal prentsan gai horri buruz argitaratu den informazioa. ELIKAk, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Ikerketa Talde Finkoaren laguntzarekin, laugarren aldiz egin du azterlana, jakiteko euskal…
-
EAEk H2020 proiektuan izan duen partaidetza, gaien arabera sailkatua – CDTI 2016
Joan den martxoan Espainiak Horizonte 2020 proiektuaren lehen bi urteetan izan duen partaidetzaren behin-behineko emaitzei buruz argitaraturiko informazioa zabaltzeko asmoz, CDTIk bi txosten osagarri kaleratu berri ditu, bata autonomia-erkidego bakoitzaren emaitzen laburpenarekin eta bestea gaien araberako laburpenarekin: Autonomia-erkidegoak EAE hirugarren autonomia-erkidegoa da itzulkinari dagokionez: % 17,5ekoa du, Kataluniaren (% 28,1) eta Madrilen (% 24,2) ondotik.…
-
Eman izena “2017 RS2 H2020ren deialdiei buruzko informazio-astea”-n – EE 2016
Ekainaren 27an, 28an eta 29an, H2020ren 2. gizarte-erronkarako 2017ko deialdiei buruzko informazio-astea egingo da Bruselan, “Elikagaien segurtasuna, nekazaritza eta basogintza iraunkorra, itsas ikerketa eta barruko uren ikerketa, eta bioekonomia”-ri buruz. Hiru egun horietan honako lau jardunaldi hauek antolatuko dira: 2016-06-27: FP7n eta H2020n onetsitako proiektuak aurkeztea. Horiek inspirazio-iturri izan litezke 2017ko deialdietarako. 2016-06-28: 2017an zabalduko…
-
Zenbat janari alferrik galtzen dugu europarrok? – EB 2016
FUSIONS ikerketa-proiektuak Europar Batasunean alferrik galtzen diren elikagai-hondakinei buruzko azterlan bat argitaratu du. Proiektu horren helburua da elikagai gutxiago alferrik galtzea eta galera hori prebenitzea, eta, aldi berean, gizakion eta animalien elikakatearen segurtasuna bermatzea. Azterlanaren arabera, urtero elikagai-hondakinen 88 milioi tona inguru sortzen dira EB-28an. Horien zenbatekoa, dirutan, 143 milioi eurokoa da. Beste era batera…
-
Berezi@: ERANET SusAn 16/04/25
SusAn “European Research Area on Sustainable Animal Production Systems” arloa H2020ko ERANET Cofund bat da. ERANET hori duela gutxi onetsi da, eta Europan animalien ekoizpen-sistema iraunkorragoa lortzea du xede. Horretarako, Ikerketa eta berrikuntza (I+b) arloko deialdi eta ekintza bateratuak koordinatu eta ezarri behar dira, eta, ondorioz, animalien ekoizpen-sistema iraunkorren Agenda Estrategiko Bateratua osatu behar da.…