Noticias
Filtrar por área:
Elikagaien segurtasuna
-
Elikagaietan organoartsenikoek duten arriskuaren ebaluazioa
EFSAk konposatu organoartsenikoko espezieen arriskua ebaluatu du, eta, identifikatutako ziurgabetasun guztiak aintzat hartuta, ondorioztatu da ez dela oso gertagarria artsenobetainarekiko (AsB) eta glizerolaren artsenoazukrearekiko (AsSugOH) elikagaien bidezko esposizioak kalteak eragitea gizakien osasunari. Bestalde, ezin izan da artsenolipidoen arriskua zehaztu, datuak eskasak baitira. Zein dira konposatu organoartsenikoko espezieak? Espezie horiek artsenikoari lotutako metilo taldeak dituzte, baina,…
-
Elikagaiek transmititutako birusen arriskuaren ebaluazioa
Arrisku Mikrobiologikoen Ebaluazioko (JEMRA) Adituen FAO/OME Batzordeak Elikagaien birusen arriskuaren ebaluazioaren lehenengo zatia argitaratu zuen 2023. urtean, aurrerapen zientifiko berrienetan eta elikagaien bidez transmititutako birusei lotutako datuetan oinarrituta. Helburuak Txosten hau honako xede hauekin egin da: Ondorioak Norobirusa AHB EHB Prestatutako eta kontsumitzeko prest dauden elikagaiak Itsaskiak Txerrikia Baia izoztuak Baia izoztuak Basa-ehiza Itsaskiak Prestatutako…
-
Europako zoonosiari buruzko 2023ko «One Health» txostenaren analisia
Txostenaren arabera, 2023an, Listeriosi kasuak maila altuenera heldu dira 2007tik. Kasu-kopuruak gorako joera izan du 2019 eta 2023 urteen artean, eta azken urte honetan gizakietan 2.952 listeriosia kasu jakinarazi dira. EFSA eta ECDCren EBko zoonosiari buruzko urteko «One Health» txostenak, gainera, ondorioztatu du orokorrean gizakietan gaixotasun zoonotikoen jakinarazitako kasuek gora egin zutela, nahiz eta elikagaiek…
-
EFSAren ebaluazio berria arrainetan parasitoak egoteko arriskuari buruz
EFSAk arrantza-produktuetan parasitoak egoteko arriskuaren ebaluazio berria amaitu du ebidentzia zientifiko berrietan oinarrituta. Txostenean ondorioztatzen da egoera basatian harrapatutako arrain-espezie guztiak egon daitezkeela parasito zoonotikoen eraginpean; eta, beraz, horiekin infektatuta egon daitezke. Eta ondorio hori bera aplikatzen da ur gezako arrantzaguneei dagokienez. Ebaluazio berriaren lehen zatian (EFSA, 2024ko apirila), arrain-haztegietako arrainetan aurki daitezkeen parasito…
-
Mundu-mailako nekazaritzako elikagaien sistemen joerak – FAOren 2024ko urtekari estatistikoa
Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) urtekari estatistikoa (2024) argitaratu du. Bertan zehazten dira mundu-mailako nekazaritzako elikagaien sistemen joera garrantzitsuenak. Erronka nagusien artean nabarmentzen dira Lurreko tenperaturen areagotzea, elikagaien segurtasun-ezaren aurkako borroka, obesitate-tasen gorakada eta nekazaritza-ekoizpenak aurre egin beharreko ingurumen-presioak. Urtekariak sarbide azkarra eta erraza ematen du elikaduraren eta nekazaritzaren askotariko dimentsioei buruzko maila…
-
Histaminaren kontrola arrainetan eta arrantza-produktuetan: FDAren gida berria
Estatu Batuetako Elikagai eta Sendagaien Administrazioak (FDA) Betetze Politikaren Gida (BPG) bat argitaratu du, eta bertan eskonbrotoxina (histamina) duten arrain eta arrantza-produktuentzat egun ezarrita daukan irizpidea zehaztu du. Arrainen muskulu-ehunak deskonponsatzean histamina eta beste narriadura-konposatu batzuk sor daitezke, bakterioek sortutako jarduera entzimatikoa dela eta. Ondorioz, substantzia hori metatu egin daiteke eta eskonbrotoxinarekin (histaminosia) intoxikatzeko arriskua…
-
Listeria monocytogenes bakterioaren elikadura-segurtasuneko irizpideak aldatzea
Azaroaren 20an, Batzordearen 2024/2895 (EB) Erregelamendua argitaratu zen, eta aldaketa esanguratsuak jasotzen ditu 2073/2005 (EE) Erregelamenduan Listeria monocytogenes bakterioari aplika dakizkiokeen elikagaien segurtasun-irizpideei dagokienez. Egungo erregelamenduak baimendutako balioak mantentzen ditu (100 ufc/g edo ez detektagarria 25 g-tan) bakterio patogeno horren hazkundea erraztu dezaketen elikagaietan, eta balio horien aplikazioa produktuaren bizitza baliagarri osoan zabaltzen du. Osasun publikorako arriskua…