Noticias
Filtrar por área:
Elikagaien segurtasuna
-
Arrainaren sukaldaritzako tratamenduen ebaluazioa, Anisakis simplex bidezko infeztazioa arriskua ekiditen duten badaezpadako neurriak hartzeko – ELIKA 2005
Herritar guztientzat sukaldaritzako jarraibide errazak eta ulergarriak ezartzeko projektuen emaitzak, Anisakis simplex-en eraginez, arrain gordina edo gutxi kozinatutakoa jateari lotutako patologiak saihesteko Artikulu osoa
-
Elikagaien aflatoxinak kontrolatzeko gida – CE 2005
Europako Batzordeak eskudun agintarientzako gida bat publikatu du, Europako Batasunak aflatoxinez duen legediarekiko adostasunaren kontrolaz diharduena. Dokumentu horretan, zenbait fruitu lehorren erakusgarrien hautaketa prozedura aipatu dute: kakahueteak, pistatxoak, urrak, Brasilgo intxaurrak eta pikuak. Artikulu osoa
-
Crohn eta Johne gaitzen arteko erlaziori buruzko txostena – FSANZ 2005
Elikagaien Segurtasunerako Australiako eta Zeelanda Berriko Agentziak (FSANZ) txosten bat plazaratu du Johne eta Crohn gaitzen arteko erlazioa aztertzen duena. Lehena hausnarkariek izaten dute Mycobacterium avium paratuberculosis (MAP) bakterioak eraginda, eta, bigarrenak gizakiei erasaten die. Horren eraginak gora egin du mundu osoan. Teoria baten arabera, MAP patogenoa da Crohn gaitza eragiten duena, eta FSNAZ agentziak…
-
Arrisku Balioztatzearen ezarpena Arrain Industrian – FAO – 2004
Lehenengo atalean, Arrisku Balioztatze (AB) baten fasea eta subfase guztien eta baita AB moten laburpena dago (Kualitatiboa, kuantitaiboa, erdikuantitaiboa eta Risk Rangerra). Hauen adibideak, bostgarren atalean daude eskuragarri. Artikulu osoa
-
Animalien elikaduran kadmioari buruzko iritzi zientifikoa – EFSA 2004
EFSAren Elikakatearen Kutsatzaileen Batzorde Zientifikoak (CONTAM) irizpide bat hartu du kadmioari buruz, animalien elikaduran osagai kutsatzailea delarik. Batzordeak jakinarazi du lehengaietan kutsadura agertzea ezin dela guztiz saihestu, lehengai horiek ingurumenean dagoen kadmioa jasotzeko arriskua dutelako. Egungo nekazal jardueren baldintzetan, zaila da ehun finak duen kadmio kopurua animalia-jatorriko elikagaientzako ezarritako gehienezko kopuruen gainetik egotea. Artikulu osoa
-
Arriskuen Analisia Elikagaien Bidez Igaroarazitako Infekzio eta Intoxikazioei Buruzko 5. Nazioarteko Biltzarrean – ELIKA – 2004
Artikulu hau hirugarren atalako (Arrisku Mikrobiologikoen Analisia) Elikagaien Bidez Igaroarazitako Infekzio eta Intoxikazioei buruzko 5. Nazioarteko Biltzarraren laburpena da Artikulu osoa
-
Elikagai alergenikoen buruz iritzi zientifikoa, etiketatua helburu duelarik – EFSA – 2004
Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzako (EFSA) Dietako Produktu, Nutrizio eta Alergien batzorde zientifikoak (NDA) elikagai alergenikoei buruzko iritzia argitaratu du, berorien etiketatua helburu. Ondorioztatu dutenez, produktu baten osagaien artean, osagai alergenikoak eta horien ohiko eratorrien derrigorrezko aipamena oinarritzeko froga nabarmenak daude. Artikulu osoa
-
B1 aflatoxinari buruzko Zientifikoa iritzia – EFSA 2004
Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzako (EFSA) Elikakatearen Kontaminatzaileen Batzorde Zientifikoak (CONTAM), animalien elikaduran B1 Aflatoxinari buruzko irizpen zientifikoa eman du. Esne-zentraletako esnetan M1 aflatoxinaren datuek erakutsi dutenez, oso lagin gutxitan gainditzen da ezarritako muga, banakako abeletxeetako esnearen parekoa, alegia Artikulu osoa
-
Arrainetan merkurioa egoteko arriskuari buruzko iritzi zientifikoa – EFSA 2004
Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzako (EFSA) Elikakatearen Kontaminatzaileen Batzorde Zientifikoak (CONTAM) bere iritzia argitaratu du, merkurioak kutsatutako elikagaien kontsumoak (arrain eta itsaskiak, batik bat) giza osasunean eduki litzakeen arriskuei buruz. EFSAk gomendatzen du Elikagaien Segurtasunerako Agentziek arraina jateko emandako aholkuei jaramon egitea (gutxienez, astean bi aldiz jatea). Halaber, azpimarratzen du arrisku taldeek jango dituzten arrain espezieak…
-
Mikotoxinak kontrolatzea xedea duen HACCP sistema ezartzeko eskuliburua – FAO 2003
Nekazaritzarako eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) Gida bat argitaratu du. Bertan Arriskuei eta Kontrolgune kritikoei buruzko azterketaren oinarriak berrikusten dira eta mikotoxina (aflatoxinak, trikotezenoak, zearalenona, fumonisinak, A okratoxina eta patulina) kontrolarentzako aplikazio plana garatzen da. Artikulu osoa