Noticias
Filtrar por área:
Elikadura osasungarria
-
Nutrizio-beharrak haurtxo eta ume txikientzat – EFSA 2013
EFSAk zientzia-iritzia argitaratu du, eta bertan hainbat gomendio eman ditu Europako haurtxo eta ume txikientzat egokiak diren nutriente-mailei buruz. Sei hilabetetik beherako haurtxoentzat, amaren esnearen nutriente-edukia hartu zen erreferentziatzat, eta egokitzat jotzen den ingesta-maila izan zen oinarria Sei hilabetetik gorako haurtxo eta umeentzat gaur egunera arte dagoen bibliografia hartu zen erreferentziatzat, eta, nutrienteen ingesta-mailari dagokionez.…
-
Fluorraren erreferentziazko balio dietetikoen berrikuspena – EFSA 2013
EFSAko Dietetika-produktuen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) irizpen bat argitaratu du. Bertan, berrikusi egiten dira fluorraren erreferentziazko balio dietetikoak, eta honako balio hau ezarri da, Ingesta Egoki gisa: 0,05 mg/gp kg/egun. Horretarako, iturri guztiak aintzat hartu dira, elikaduraz gaindikoak ere bai. Fluorra ez da funtsezko nutrientea; beraz, ezin dira oinarrizko funtzio fisiologikoetarako betekizunak definitu. Alabaina,…
-
Sinefrina eta kafeina kirolarientzako eta argaltzeko osagarrietan – BfR 2013
BfRk argitaratutako iritzi berri baten arabera, jarduera fisiko handia duten pertsonentzako osagarri horiek arterietako presioa nabarmen handitzea ekar dezakete, are gehiago gehiegizko pisua duten pertsonak badira. Gauzak horrela, BfRk konposatu horietako batzuk “ez seguru” gisa sailkatu ditu, aintzat hartuta iritzi horretan proposatutako gehienezko kopuruak betetzen diren edo ez. Sinefrina substantzia naturala da. Esate baterako, laranja…
-
Europarren eguneko energi-beharrak – EFSA 2013
EFSAk gainbegiratu egin du pertsona batek egunean behar duen energiaren batez besteko balioa, eta honako kaloria-kopuru hauek balioetsi ditu adinaren arabera: Generoa Adina Kcal/egun Mutilak/neskak 6 1500-1600 12 2000-2200 17 2300-2900 Emakumeak/gizonak 30-39 2000-2600 50-59 2000-2500 70-79 1800-2300 Oharra: balio horiek nahiko bizitza aktiboa duten pertsonentzat dira. 22 kg/m2-tik gorako edo beherako gorputzaren masa-indizea duten…
-
Ebaluazioa: nutrienteen ingesta eta elikagaien kontsumoa umeen artean (ikerketa pilotua) – EFSA 2012
EFSAk PANCAKE proiektuaren emaitzak argitaratu berri ditu. Emaitza horiek lanabesak eta protokoloak ezartzen dituzte, bularreko umeen eta 10 urte bitartekoen elikagaien kontsumoari buruzko inkestaren etorkizuneko bateratze paneuroparrerako. Proiektuan zehar bi tresna garatu, probatu eta ebaluatu dira, eta biek elikagaiei buruzko datuak biltzea ahalbidetzen dute: hiru egunean kontsumitutako elikagaien egunerokoa, adingabearen familiarekin edo zaintzailearekin erkatuta. ondoz…
-
Erabilitako referentziak nutrizio arriskuen ebaluazioan – ELIKA 2012
Artikulu honetan nutrizio-arriskuak ebaluatzean erreferentzia gisa erabiltzen diren balio guztien esanahia eta erabilera argitzen dira. Artikulu osoa
-
Metal astunen eta dioxinen ingesta Alemanian – BfR 2011
LExUKon proiektuaren azken txostena argitaratu dute. Txostenak erreferentzia egiten dio Alemaniako herritarrek duten ingurumen-kutsatzaileekiko esposizio mailari, elikagaien bitartez. Txosten horretan, Arriskuak Balioztatzeko Institutu Federaleko (BfR), Substantzia Arriskutsuen Ikerketarako eta Aholkularitzarako Institutuko (FoBIG) eta Bremengo Unibertsitateko zenbait ikertzailek hartu dute parte. Proiektu horretan kalkulatu egin dute zenbat kadmio, berun, merkurio, dioxina eta PCB hartzen duten kontsumitzaileek…
-
ELIKA El Escorialeko uda ikastaroetan – 2009
Artikulu osoa