Noticias
Filtrar por área:
Animalien elikadura
-
Jarraibideak: Jada giza kontsumorako erabiltzen ez diren elikagaiak pentsu gisa erabiltzea 18/04/19
Batzordeak “Jada giza kontsumorako erabiltzen ez diren elikagaiak pentsu gisa erabiltzeko jarraibideak” argitaratu ditu, ekonomia zirkularrari buruzko komunikazioaren parte gisa. Arrazoi komertzialak edo fabrikazio-arazoak direla-eta jada giza kontsumorako erabiltzen ez diren elikagaien nutrienteei balioa ematen bazaie animalien elikaduraren bidez, ez da beharrezkoa izango material horiek konpostatzea, biogas bihurtzea edota erreketaren edo isurpenaren bidez ezabatzea.…
-
Elikagai-industriako azpiproduktuak pentsuetan noiz erabili erregulatzeko araudia 18/03/02
Ofizialki argitaratu da APM/189/2018 Agindua, hau da, animaliak elikatzeko bigarren mailako lehengai gisa ekoizten diren elikagaietatik datozen ekoizpen-hondakinen azpiproduktuei buruzko lehenengo deklarazioa. MAPAMAren arabera, araudi berri honi esker, nekazaritzako elikagaien industriatik sobera gelditzen diren produktuekin hornitu ahal izango da animalia-elikaduraren merkatua, elikagai-azpiproduktuen deklarazioa sustatuz. Ministerioaren agindua animaliak elikatzeko erabiltzen diren nekazaritzako elikagaien industriako…
-
Ebaluatu da bentonitaren segurtasuna pentsuetan erabiltzeko 17/12/22
Europako Batzordeak eskaera egin zion Animalien Elikaduran erabilitako Gehigarri eta Produktu edo Substantziei buruzko EFSAren aditu taldeari (FEEDAP), bentonitak animalia-espezie guztietarako pentsu-gehigarri teknologiko gisa (elikagaietako mikotoxina-kontaminazioa murrizteko substantziak) zer-nolako segurtasuna eta eraginkortasuna duen ebalua zezan. Eskatzaileak, EUBA aisbl-k (European Bentonite Association), sei enpresa ordezkatzen ditu eta eskaera bermatzeko txosten tekniko bat aurkeztu zion EFSAri.…