Noticias
Filtrar por área:
Abeltzaintza
-
Hegazti-gripea Europan zein egoeratan dagoen aztertu dute 17/10/31
EFSAk, Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako Europako Zentroak (ECDC), hegazti-gripeari buruzko EBko erreferentziazko laborategiek eta hegazti-gripearen eraginpean dauden estatu kideetako agintariek txosten bat argitaratu dute hegazti-gripea EBn eta mundu osoan nola dagoen azaltzeko, eta hiru hilean behin eguneratu eta kaleratuko dute. Txostenean, EBn 2016tik 2017ra izandako “azken” agerraldiak zehaztu dituzte. Bildutako datuen arabera, H5N8 anduiak…
-
Europako herrietan abere-ongizate etiketatzea 17/10/30
Alemaniak, Danimarkak eta Holandak bere haragiak identifikatzen dituzte abere-ongizate gradua erakusten duen elikadura-etiketatzearekin. Europako herri guztiak daude ongizatearen gaineko erkidego-araudia betetzera behartuta. Baina herri batzuk harago doaz eta etiketatze espezifikoa garatutzen ari dira. Holandak estrategia hau 2007an hasi zuen eta zentzu honetan garatuena da. Etiketatzeari “Beter Leven”izena ematen dio , “Bizitza Hobea” esan nahi duena.…
-
Animalien garraioan ongizatea bermatzeko gidak 17/09/28
Europako Batzordeak animalien garraioan ongizatea bermatzeko gidak kaleratu ditu (oraingoz, ingelesez bakarrik), honako espezie hauentzat: Behiak Ardiak Txerriak Zaldiak Hegaztiak Europako Batzordearen Osasunerako eta Elikagai Segurtasunerako Zuzendaritza Nagusiak (DG SANTE) abiatu duen proiektu pilotu baten harira sortu eta argitaratu dira gidak, eta EBko 10 estatu kidek esku hartu dute prozesuan. Europan eta beste herrialde…
-
BEEren kasuak pentsuak erabat debekatu ostean jaiotako animalietan 17/07/20
2005etik 2015era bitartean, EBko 73.000.000 behi ingururi probak egin zizkieten behien entzefalopatia espongiformea (BEE) zeukaten aztertzeko; behi horietatik, debekuaren ostean jaiotako 60 animaliak emaitza positiboa izan zuten BEE klasikoaren kasuan. BEEren kasuan emaitza positiboa izan zuten animalien kopurua 1.259ra areagotzen da, debekuaren aurretik jaiotako abereak kontuan hartzen badira. Bestalde, BEEren kasu klasikoak nabarmen gutxiago dira…
-
Espainian animalietan mikrobioen aurkako produktuak erabiltzeari buruzko Europako ikuskaritza 17/07/20
Animalietan mikrobioen aurkako produktuak zentzuz erabiltzeari buruzko ikerlan hau 2016ko urriaren 20tik 28ra egin zen, Espainian, Osasunaren eta Elikadura Segurtasunaren Zuzendaritza Orokorrak estatu kideetan egiten dituen ikerlanen artean. Ikerlan honen helburua zen, alde batetik, albaitaritza-medikamenduen erabilerarekin lotuta mikrobioen aurkako produktuekiko erresistentzia dela-eta sortzen diren arazoei aurre egiteko neurriak praktikoki ezartzeari buruzko informazioa biltzea eta, bestetik,…
-
EBko abeltzaintza iraunkorraren aldeko bide-orria – EU40
EU40k, Europako Parlamentuko kideen sareak, bide-orri bat osatu du Europar Batasunean abeltzaintza iraunkorra sustatzeko. Dokumentu horren xedea da EBn abeltzaintza-sektore iraunkorra izaten lagun dezaketen ekintzak zehaztea, berrikuntza, teknologia eta zientzia oinarri duten konponbideak erabiliz. Gainera, bat dator EU40 taldearen filosofiarekin, hau da, EBn abeltzaintza iraunkorragoa izateko xedearekin. ERRONKAKGaur egungo erronkarik handienetako bat elikagaiak modu iraunkorragoan…
-
Hegazti-gripea Frantzian 17/07/07
Ekainaren 30ean patogenotasun handiko H5N8 hegazti-gripearen (H5N8 PHHG) kasu bat baieztatu zen Frantzian; zehazki, Brillon hirian izan zen, herrialdeko Nord departamenduan. Frantziako azken agerraldia martxoaren 17an jakinarazi zen, eta hau da gaur egungo kasuen kopurua: 485 agerraldi abeltegi komertzial eta ez-komertzialetan. 55 kasu hegazti basatietan. Fokuaren jatorri izan diren instalazioak Tournai-en (Belgika) dauden beste instalazio…
-
Bektoreek transmititutako gaixotasunei buruzko informazio-mapak 17/05/26
Europako Batasunak eskatuta, EFSAren Animalien Osasun eta Ongizate Taldeak 36 mapa interaktibo egin zituen, bektore bidez transmititzen diren gaixotasunen (VBD –ingelesezko siglak–) ezaugarri nagusiak laburbilduz. Mapa horiek webgunean ikus daitezke. Adituen taldeak 36 VDBetako bakoitzak Europan sartzeko zuen arriskua neurtu zuen, banaka; zehazki, ganaduaren edo etxeko animalien mugimenduaren ondorioz sar daitezke. Horretarako, metodo erdikuantitatibo bat…
-
Kontrol ofizialei buruzko europar araudia argitaratu dute 17/04/19
Apirilaren 7an argitaratu dute DOUE L 94n Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017/625 Araudia (EB), 2017ko martxoaren 15ekoa, elikagaien eta pentsuen legedia eta animalien osasunari eta ongizateari, landareen osasunari eta produktu fitosanitarioei buruzko arauak aplikatzen direla bermatzeko egiten diren kontrolei eta jarduera ofizialei buruzkoa. Horren bidez, hainbat araudi eta zuzentarau aldaratzen dira. Halaber, araudi berri horrek…
-
H5N5 eta H5N8 motako PHHGaren egoera Europan 17/04/19
2016ko urriaren 28tik 2017ko apirilaren 3ra, honako hauek jakinarazi dira Europan: PHHGaren 1.095 foku etxeko hegaztietan 49 gatibu dauden hegaztietan 1.499 hegazti basatietan Ikusi txostena: “Hegazti-gripearen egoera Eurpan, 2017ko apirilaren 3an” – MAPAMA OIEk martxoaren 13ko txostenean adierazi bezala, Ipar Hemisferioan gero eta handiagoa da neguan hegazti-gripea agertzeko arriskua. 2016 eta 2017an, arrisku horren eraginez,…