Noticias

Filtrar por área:

Abeltzaintza

  • Etxeko hegaztiak modu osasungarrian haztea 18/03/28

      Nola prebeni ditzakegu Salmonella edo Hegazti gripearen ondoriozko infekzioak hegaztiak haztean? Galdera horren eta beste hainbaten erantzuna CDC Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako AEBetako Zentroak egindako material interesgarrian aurkituko dugu. Oro har erraz aurki dezakegu arrautzak manipulatu eta kontsumitu ondoren Salmonella infekzioa prebenitzeko moduei buruzko informazioa; alabaina, nahiko zaila gertatzen da hegaztiak haztean eta haiekin…

  • Hegazti-gripearen egoera Europan (2017ko aza. – 2018ko ots.) 18/03/27

    Europan, 2017ko azaroaren 16tik 2018ko otsailaren 15era bitartean, oso patogenoa den hegazti-gripearen (IAAP, H5N6) agerraldi bat eta IAAPren (H5N8) bost agerraldi detektatu dira eskortako hegaztietan, IAAPren (H5N6) beste bi agerraldi gatibu dauden hegaztietan, eta IAAPren (H5N6) 22 kasu hegazti basatietan.   Azterturiko kasuen arabera, IAAPren  birusak (H5N6) ez die hainbeste erasan eskortako hegaztiei, IAAPren birusarekin…

  • Animalien Ongizaterako Batzorde Nazionala sortu da 18/03/12

    Espainiako Albaitarien Elkargoen Kontseilu Nagusiak (CGCVE) Animalien Ongizaterako Batzorde Nazionala sortu du. Batzorde horren helburua izango da, besteak beste, oinarri zientifikoa duten arlo horretako dokumentuak egitea. Organo hori Kontseiluko Zuzendaritza Batzarreko hiru kidek eta animalien ongizateko hainbat esparrutako lau adituk osatzen dute. Otsailaren 20an egin zuten lehen bilera, eta bertan epe labur eta ertainerako jarduketa-gai…

  • Dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertaketaren eraginkortasuna 18/02/27

      2007an Europako hego-ekialdeko herrialdeetan dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) agerraldien kopuruak behera egin izanak adierazten du ezarritako txertaketaren estrategia (txerto bizi ahuldua) eraginkorra dela.   Europako Batzordeak EFSAri eskatu zion Europako hego-ekialdeko herrialdeetan DNKren izurrien azterketa epidemiologikoa egin zezala, Europako hego-ekialdeko herrialde kaltetuetan (EBkoak izan ala ez) jasotako datuetan oinarrituta.   Txostenaren ondorioak   Turkia…

  • Animalien ongizatea eta nazioarteko jardueretako lehiakortasuna 18/02/27

      Nazioarteko merkataritzaren arloan, animalia-ongizatearekin lotutako arauak betetzeak lehia-desberdintasunak sortzen ditu Europako operadoreen artean. Bada, Europako Batzordeak, desberdintasun horiek murriztu diren aztertzeko asmoz, “Animalia-ongizatearen arloko nazioarteko jarduerek mundu globalizatu batean europar nekazarien lehiakortasunean duten eragina” izeneko txostena osatu du. Txosteneko ondorioen artean hauek aipa daitezke:   Animalien ongizateari buruzko nazioarteko jarduerak luzerako inbertsioa dira, eta…

  • Ekoizpen ekologikorako arau berriak 17/12/27

    Estatu kideen eta Europako erakundeen arteko hainbat hiletako negoziazioen ondoren, joan den azaroaren 20an Europako Kontseiluak berretsi egin zuen ekoizpen ekologikoari buruzko egungo legeria aldatzeko erabakia; legeria berria 2021eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.   Aldaketa horren bitartez, harmonizatu egingo dira EB barruko praktika ekologikoak, eta egungo kontrol-sistema modernizatuko da. Oso beharrezkotzat jotzen zen egungo…

  • Landa-hegaztien biosegurtasun-fitxak 17/12/27

    Landa Hegaztien Europako Elkarteak (ERPA) biosegurtasun-fitxa batzuk egin ditu Europako landa-hegaztien hazleentzat:   1. fitxa – Ekoizpen Unitateen kudeaketa eta babesa 2. fitxa – Sarbideen kontrola eta “Osasun-hutsa” Fitxa ulerterrazak dira eta hegaztien ustiategi batean errespetatu beharreko oinarrizko printzipioak gogorarazten dituzte:   Hazkuntza-eremuak babestea eta esku-hartzaile guztiak kudeatzea. Ekoizpen-unitateak independenteki kudeatzea. Palmipedoak eta galinazeoak bereiztea.…

  • Hegazti-gripea dagoen eremuetako arrautzak etiketatzeko irizpide berriak 17/11/27

    Orain arte, 2008. urteaz geroztik, arrautzen ekoizleek produktuak landako produktu edo produktu ekologiko gisa merkaturatzen jarraitu ahal zuten, baita oiloak gehienez ere 12 astean aire zabalera ateratzen ez baziren ere. Arrautzak etiketatzeko irizpidearen azken aldaketarekin, 2017ko azaroaren 25etik aurrera, 16 astera luzatuko da epe hori.   Horrela, Europako Batzordeak zuzenean erantzungo die EBko abeltzainek “aire…

  • Elikagaiak ekoizteko animalietan antimikrobianoak erabiltzeari buruzko gida 17/11/10

    OMEk jarraibide batzuk atera berri ditu elikagaiak ekoizteko animalietan medikuntzarako garrantzitsuak diren antimikrobianoak nola erabili azaltzeko. Hain zuzen ere, gomendatu dute abeltzainek eta elikagaien industriak utzi egin behar diotela antibiotikoak eguneroko jardunean erabiltzeari, eta animalia osasuntsuen hazkuntza sustatu eta gaixotasunak prebenitu behar dituztela. Jarraibide horiekin, giza medikuntzarako garrantzitsuak diren antibiotikoen eraginkortasunari eutsi nahi diote, animalietan…

  • Simaur kutsatuaren bidezko infekzioak 17/11/06

    Herbehereetako Osasun Publikoaren eta Ingurumenaren Institutu Nazionalak (RIVM) egindako literatur azterketa batek erakusten duenez, simaurraren infekzio-arriskuei buruz ez da ia edo batere ikerketarik egin. Aurkikuntza nagusietako bat izan zen ikertutako bakterio patogenoak sarritan simaurrean egoten direla eta uraren eta haizearen bidez barreia daitezkeela. RIVMren arabera, gehiago ikertu behar da simaurrak gaixotasun baten kargan zenbateraino eragiten…