Mingain urdinaren 8 serotipoaren agerraldia baieztatu da Nafarroan

2020/10/20an, Nafarroako Gobernuak jakinarazi du mingain urdinaren (MU) 8 serotipoaren (8S) kasu bat detektatu dutela Nafarroan, Baztango (Elizondo eskualdea) ustiategi bateko behi batean.

2020/07/20tik aurrera, eta bereziki irailean, 8S-aren 43 foku detektatu dira Frantziaren hegoaldeko mugako departamenduetan (Pirinio Garaiak, Landak, Ariège, Garona Garaia eta Pirinio Atlantikoak), behi eta ardietan egin den zaintza pasiboari esker.

Kaltetutako ustiategia Frantziatik gertu dago (mugatik 12 km ingurura), eta horrek adierazten du Nafarroan sortutako infekzioaren jatorria izan daitekeela gaixotasuna transmititzen duen bektorea, Culicoides eltxoa, bertatik sartu izana.

Kaltetutako behiak MUrekin bateragarria den sintomatologia klinikoa zuen, eta positibo eman zuen Nafarroako Gobernuaren laborategian eginiko PCRan eta serologia-probetan, eta, ondoren, baita Algeteko Erreferentziako Laborategi Nazionalean ere.

Orain arte, Nafarroa MUtik libre zegoen, baina Frantziarekiko duen gertutasuna dela eta, arrisku-eremutzat hartzen da Gaixotasuna Zaintzeko Programa Nazionalean. Hori horrela, gaixotasunaren zaintza sendotu egin da.

Nafarroako Gobernuak hartutako neurriak direla eta, murrizketa-eremu bat ezarri da kaltetutako ustiategiaren inguruan, eta eremu horretan neurri hauek ezarri dira:

  1. Urriaren 9an argitaratutako ebazpen baten arabera, derrigorrezkoa izango da 3 hilabete baino gehiago dituzten behi eta ardi guztiei 8S-aren aurkako txertoa jartzea 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen, batez ere Frantziarekin muga egiten duten eskualdeetan.
  2. Prebentzio-, zaintza- eta kontrol-neurriak sendotu egingo dira, batez ere zaintza pasiboa; edozein kasuren susmoa izanez gero, agintaritza eskudunari jakinaraztea gomendatzen da.
  3. Kutsa daitekeen ganaduaren lekualdaketak kontrolatuko dira.
  4. Hausnarkarien ustiategietako intsektuak hil egin beharko dira.

Eguneraketa data: 2025/08/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…