Noticias
Filtrar por áreas:
Borja Esnal
-
3D animazioak Anisakisari buruz 15/02/20
Europako PARASITE proiektuaren esparruan, hiru dimentsioko bi animazio sortu dira, Anisakis parasitoaren bizitza-zikloarekin, giza infekzioarekin eta Anisakisari ematen zaion erantzun immunearekin lotuta. PARASITE proiektua VII. Esparru Programan dago kokatuta, eta helburutzat du ikerketak egitea arrainen bidez transmititutako arriskua atzemateko, zaintzeko eta murrizteko, aintzat hartuta EFSAk 2010eko Arrisku Ebaluazioan atzemandako ikerketa-beharrizanak. Proiektuan 13 herrialdek dute ordezkaritza;…
-
Kromoaren eta nikelaren ondorio toxikoak esperimentuetarako animalietan eta gizakietan – EFSA 2015
EFSAk kromoaren (Cr) eta nikelaren (Ni) toxikotasunari buruzko bibliografia aztertu du, eta eskuragarri dauden ikerketetan argitaraturiko datuek honako ondorio toxiko hauek azaltzen dituzte: Kromoa: kromo tribalenteak toxikotasun txikia du, akutua nahiz epe luzekoa; kromo hexabalentea, berriz, oso toxikoa da, eta epe luzeko ondorioak sortzen ditu parametro hematologikoetan eta gibelean. Saguei hesteetako tumoreak sortzen zaizkie, etengabe…
-
Elikagaien arriskuak jakinaraztea: zuzentarau berriak – EFSA 2015
EFSAk eguneratu egin ditu arriskuak jakinarazteko zuzentarauak, arriskuen kudeatzaileei esparru erkide bat emateko, komunikazio-estrategiak diseinatze aldera, Elikagaien Segurtasunean gerta daitezkeen hainbat egoeratarako. Komunikazio-tresnak eta -bideak Jakinarazpenaren helburua eta hartzaileak nolakoak diren, hala identifikatu eta hautatu beharko dira tresna eta bide egokienak. Dokumentuak aztertu egiten ditu komunikazio-ikuspegiko aldaketak, eta berrikusi egiten ditu eskura dauden tresnak eta…
-
Arrisku-ebaluazioa: nikela elikagaietan eta uretan- EFSA 2015
EFSAko Elikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) ebaluatu egin du elikagaietan (bereziki, barazkietan) eta edateko uretan nikela (Ni) egoteak giza osasunari dakarkion arriskua. Iturria: Nikela Lurreko gainazaleko osagai bat da, eta nonahikoa da biosferan. Iturri naturaletatik igaro daiteke elikagaietara eta uretara, edo giza jardueren ondorioz. Tartean dauden elikagaiak: Oro har, hauek dira elikaduraren bidez nikelaren aurreko esposizioa…
-
Gidaliburuak:nekazaritza-ekoizpeneko higienea + produktu fitosanitarioen nahasketak soroetan
Higiene de la producción agraria gidaliburuaren helburua da erraztea 9/2015 Errege Dekretu berriko "higiene-pakete"-an ezarritako higiene-betekizunak eta -betebeharrak betetzea. Gainera, egiaztatze-zerrenda edo check list bat sortu da, nekazariari gida honen jarraipena egitenlaguntzeko. MAGRAMA eta sektorea (ASAJA, AFHSE, COAG, COEXPHAL, Cooperativas Agro-alimentarias de España, FEPEX eta PROEXPORT) lankidetzan aritu dira, eta argitalpen hau prestatu dute. Beste…
-
Komunikazio-estrategia, akainek transmititutako gaixotasunen inguruan – ECDC 2015
Presta zaitez akainen sasoirako! lemapean, ECDCk eguneratu egin ditu Europan akainen bidez transmititutako gaixotasunei buruzko komunikazio-materialak. Eguneratze horrek baliabide hobetuak eta tresna berriak ematen ditu, osasun publikoko agintariei laguntzeko, komunikazio-ekimenak egin behar dituztenean, gaixotasunen transmisioa prebenitzeko programetan. Akainek ez dute gaixotasunik eragiten, zuzenean, gizakien artean; baina, euren ziztaden bidez, patogenoak transmiti ditzakete, eta, ondorioz, gaixotasunak…
-
Komunikazio-estrategia, akainek transmititutako gaixotasunen inguruan – ECDC 2015
Presta zaitez akainen sasoirako! lemapean, ECDCk eguneratu egin ditu Europan akainen bidez transmititutako gaixotasunei buruzko komunikazio-materialak. Eguneratze horrek baliabide hobetuak eta tresna berriak ematen ditu, osasun publikoko agintariei laguntzeko, komunikazio-ekimenak egin behar dituztenean, gaixotasunen transmisioa prebenitzeko programetan. Akainek ez dute gaixotasunik eragiten, zuzenean, gizakien artean; baina, euren ziztaden bidez, patogenoak transmiti ditzakete, eta, ondorioz, gaixotasunak…
-
Katalunian osasuna babesteko kontrol ofizialaren emaitzak 15/02/12
Kataluniako Osasun Publikoko Agentziak (ASPCAT) "Osasunaren babeserako adierazleak, 2013. urtea" izeneko txostena argitaratu du. Bertan laburbiltzen dira pertsonak osasunean eragin kaltegarria izan dezaketen agente fisiko, kimiko eta biologikoetatik (ingurumenean egoten dira) babesteko jardueren emaitzak. Argitalpen horrek sustatu egiten du jardueren eta elikagai- zein ingurumen-kontrol ofizialaren emaitzen inguruko gardentasuna, eta ahalbidetu egiten du interesa duten pertsonak…
-
Berezi@ Elikagaien eta Uraren bidez Transmititutako Gaixotasunak 15/02/11
Txosten honetan aurkezten dira gaixotasun transmitigarriei buruzko zaintza epidemiologikoaren emaitzak. Zehazki, autonomia-erkidegoetako zaintza-zerbitzuek eta Epidemiologia Zentro Nazionalak (CNE) lurralde nazionalean 2012. urtean egindako zaintza-lanen emaitzak dira. Artikulu osoa
-
Berunaren bidezko intoxikazioaren prebentzioa – OME 2014
OMEk beruna sartu du osasun publikoarentzat kezkagarrienak diren hamar produktu kimikoen artean; hortaz, beharrezkotzat jo du langileen, haurren eta ugaltze-adinean dauden emakumeen osasuna babesteko hainbat ekintza abiaraztea. Honako hauek dira Berunaren aurreko esposizioa eragin dezaketen jarduera edo substantziak: industria-jarduera (meatzaritza, galdaketa, birziklapena, pinturak, gasolina, etab.), ura eta elikagaiak eta kosmetiko eta sendagai tradizional batzuk. Haur…