Noticias
Filtrar por áreas:
Borja Esnal
-
Listeria bakterioengatiko infekzioen gorakada nabarmena egon zen Europan 2023an
Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC) argitaratutako azken urteko txosten epidemiologikoen arabera, Shiga toxina sortzen duen Escherichia coli (STEC) eta Listeria monocytogenes bakterioen ondoriozko infekzioak gorengo mailetara iritsi ziren 2023an, 2007an Europar Batasun osoan bakterio horien zaintza abian jarri zenetik honako aldia kontuan hartuta. STECen ondoriozko infekzioak 2023an, STEC bakterioaren ondoriozko 10.901 infekzio-kasu jakinarazi…
-
Hegazti-gripe zoonotikoaren prebentzio eta kudeaketarako gida berria
Europako Batzordeak patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHG) prebentzio neurriei eta gaixotasunari aurre egiteari buruzko orientazio-gida bat argitaratu berri du, hegaztiak ez diren animaliengan izan ditzakeen ondorio zoonotikoak ere jasota. AEBn esne-behietan eta beste espezie batzuetan inpaktu zoonotikoa izateko potentziala duen H5N1 – B3.13 PHHGaren detekzio-testuingurua kontuan hartuta, bai eta esnearen eta esnekien kontsumoaren bidez zirkulatzeko gaitasuna…
-
Kontsumitzeko prest dauden entsaladetan Toxoplasma gondii parasitoa egoteko arriskua
Eurosurveillance aldizkariak kontsumitzeko prest dauden entsaladetan Toxoplasma gondii parasitoaren kisteen prebalentziari buruzko azterlan bat argitaratu du, Europako ikerketa-zentro eta unibertsitate entzutetsuen eskutik. Azterlanean, laginen % 4,1 kutsatuta zeuden, eta hori arriskutsua izan daiteke arrisku talde espezifikoen kasuan, hala nola haurdun dauden emakumeen edo pertsona immunodeprimituen kasuan. Aurrekariak Toxoplasma gondii parasitoaren eraginez sortutako giza infekzio gehienak elikagaien…
-
Elikagai-osagarrien etiketatzearen eta osaeraren kontrolerako gida: interpretazio‑oharrak
AESANek Elikagai-osagarrien etiketatzearen eta osaeraren kontrolerako gidako interpretazio-oharren hirugarren bertsio bat argitaratu du. 2016an eta 2023an beste bi bertsio argitaratu zituen. Interpretazio-oharrek Elikagai-osagarrien lantaldean adostutako araudia interpretatzeko irizpideak ezartzen dituzte. Dokumentuan zailtasun bereziak dituzten alderdiak, legezko hutsuneak edo agintaritza eskudunen arteko irizpide-aldeak jasotzen dira; eta helburua da kontrol ofizialerako tresna azkarra eta dinamikoa eratzea. Gida…
-
Europako eta estatuko zoonosiei buruzko 2023ko txostena
MAPAk duela gutxi argitaratu duen txostenak laburbildu egiten du estatu- eta Europa mailako zoonosi-jatorriko gaixotasunen egoera epidemiologikoari buruzko informazio nabarmenena. “One Health” edo “osasun bakarra” ikuspegiak diziplinarteko lankidetza sustatzen du, aitortzen baitu harreman estua dagoela giza osasunaren, animalien osasunaren eta ingurumenaren artean. Hala, gaixotasun horiei erantzun koordinatua ematen zaie. Ondorio nagusiak, agente patogenoen arabera: Elikagaien…
-
Munduko itsasoko arrantza-baliabideen egoerari buruzko FAOren analisia
La FAO ha publicado una evaluación mundial de las poblaciones de peces marinos que ofrece unaperspectiva de la situación que atraviesa la pesca marítima mundial. En este informe se confirman los problemas de sostenibilidad, a la vez que se evidencia que una ordenación eficaz es el instrumento más poderoso para la conservación de los recursos…
-
Antimikrobianoei buruzko Europako auditoretzaren txosten berria
Europako Batzordeak 2025eko martxoan albaitaritzako antimikrobianoen kontrolak ebaluatzeko eginiko auditoretzaren azken txostena argitaratu du. EBren Osasunaren eta Elikagaien Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiak (DG SANTE) duela gutxi azken dokumentua argitaratu du, 2025eko martxoan Espainiari eginiko auditoretzaren ondoren. Auditoretza hori DG SANTEren auditoretza-programaren parte da; horren xede nagusia da egiaztatzea agintaritza eskudunek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/6 (EB)…
-
Hegazti-gripeari buruzko txosten berria
Duela gutxi, MAPAk patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHG) egoera epidemiologikoaeguneratzeko txostena argitaratu du. Mundu-mailan: 2023an, Antartidan eta Groenlandian H5N1en lehenengo kasuak baieztatu ziren hegaztietan; birusa dagoeneko ez dago ohiko lurraldeetara mugatuta. 2024/2025 aldiaren hasieran, agerraldiak murriztu ziren, hurrengo irudian ikus daitekeen moduan: Europa mailan Etxeko hegaztietan 564 foku jakinarazi dira, 1.090 hegazti basatietan eta 170 harrapatutako…
-
Kontsumo jasangarri eta osasungarriago batera bideratutako Europako elikadura-politikak
Agora Agricultureren eta IDDRIren azterlan batek egiaztatu du aukera jasangarri eta osasungarriagoak lehenesten dituzten elikadura-politikak aplika daitezkeela, eta egiaztatzen dute elikagaien segurtasuna, neutraltasun klimatikoa, biodibertsitatea eta gizakion osasuna bermatu ahal izateko oinarrizkoa dela elikadura-kontsumo jasangarriago baterako trantsizioa egitea. Azterlanak Europako 11 herrialde (Danimarka, Finlandia, Frantzia, Alemania, Polonia, Portugal, Espainia, Suedia, Herbehereak, Suitza eta Erresuma Batua)…
-
Espainiako elikagaien kontsumoaren joerak – 2024. urtea
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 2024. urtean elikagaien kontsumoaren bilakaera aztertzen duen urteko txostena argitaratu du, eta ondorioztatu du Espainiako kontsumitzaileek kontsumo-eredu kontziente, osasungarri eta efizienteagoa hartu dutela, eta dieta mediterraneorako eta jasangarritasunerako joera argia dagoela. Txostenak azken urteko elikagai-talde nagusien eta horien kategorien kontsumoaren joeraren analisia biltzen du, baita erosketa-kanalen edo estratu soziodemografikoen berezitasunena…