Noticias

Filtrar por áreas:

Aimar Mendez

  • Akuikulturan probiotikoak erabiltzea – AZTI 2013

    Akuikulturak metodologia eraginkorrak eta ziurrak behar ditu produktibitatea eta merkaturatzen diren produktuen kalitatea areagotzeko. Hori dela eta, oso garrantzitsua da ingurune urtarreko ingurumenaren narriadura murrizteko aukera ematen duten alternatibak garatzea eta arrainen gaixotasunak kontrolatzea. Hori guztia aplikatzea erraza eta ekonomikoki errentagarria izan beharko da. Akuikulturan probiotikoak erabiltzeak etorkizun handia dauka, baina jarduera onuragarria izango da…

  • Azterlana: artsenikoa arrozean eta arrozetik eratorritakoetan – FDA 2013

    Ameriketako Estatu Batuetako Elikagaien eta Sendagaien Administrazioak (FDA) artsenikoaren presentzia aztertu du, gutxi gorabehera, 1.300 arroz-laginetan eta arroz-produktuetan. Laginak 2012an zehar bildu ziren Ameriketako Estatu Batuetako merkatuetan. Laginetan zenbait arroz-mota (adibidez, zuria, jasmin-arroza eta basmati arroza) eta arroz-produktu jaso dira, honako hauek barne: jaioberri eta haurrentzako laboreak, arroz-pasta, laborez eginiko barrak, arroz-olatak, galletak eta pastelak,…

  • Elikagaien eta uraren bidez kutsatutako sei patogeno nagusien joerak – ECDC 2013

    ECDCk argitaratu egin du 6 patogeno nagusi horiek (Salmonella, Campylobacter, STEC/VTEC, Listeria, Yersinia eta Shigella) 2006tik 2009ra bitartean izandako joerei buruzko txostena. Hona hemen emaitzak: Dela campylobacteriosiek, dela STEC/VTECrekin loturiko infekzioek gora egin dute azterlanak iraun dituen 4 urteetan zehar. Campylobacter Campylobacteriosiaren jakinarazpenek % 13 egin dute gora, eta 2009an aitortutako 201.605 kasuetara heldu dira…

  • Fitosanitarioen hondakinak elikagaietan

    Elikagaietan aztertutako laginen % 95ek ez zuen honako substantzia hauen hondakin kuantifikaturik: benzalkonio-kloruroa (BAC) eta didezil metil amonio-kloruroa (DDAC). 16 Estatu kidek eta Norvegiak, guztira, barazki, fruta, fruitu lehor, animalia-jatorriko produktu, jaioberrientzako elikagai, labore eta bestelako landare-produktuen 5.472 lagin aztertu zituzten 2012ko azarotik 2013ko apirilera bitartean. Atzemate positibo gehien DDAC substantzietan eta BAC n =…

  • Abeletxetako ehiza-animalietatik eratorritako haragi-ikuskatzeak – EFSA 2013

    Ondoren azaltzen den iritzia EFSAk argitaratu du, eta helburua da berrikustea haragi-mota horretan (oreina, elur-oreina, ostruka, untxia eta basurdea) eginiko kontrola. Horretarako, identifikatu egin behar dira egungo ikuskaritzen gune sendoak eta hobetu beharreko alderdiak. Beste alde batetik, kontrol horietan lehenetsi beharreko arrisku kimiko eta biologikoak definitzen dira. Lehenetsi beharreko arriskuak   ARRISKUA Gutxi Ertaina Altua…

  • Arriskuak ebaluatzeko lehentasun metodologikoak – EFSA 2013

    EFSA arriskuak ebaluatzeko metodologia bateratzeari buruz egiten ari den lanarekin jarraituz, EFSAko Zientzia Batzordeak berrikusi egin ditu zeharkako orientazioari buruzko gidak eta irizpen bat argitaratu du. Bertan, berrikustea edo orientazio berriak sortzea eskatzen duten eta lehentasuna duten gaiak identifikatzen dira. Informazio horrekin, EFSAk hurrengo lan-plana egingo du arlo horretan. Zientzia Batzordeak orientazio berria behar duten…

  • Fluorraren erreferentziazko balio dietetikoen berrikuspena – EFSA 2013

    EFSAko Dietetika-produktuen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) irizpen bat argitaratu du. Bertan, berrikusi egiten dira fluorraren erreferentziazko balio dietetikoak, eta honako balio hau ezarri da, Ingesta Egoki gisa: 0,05 mg/gp kg/egun. Horretarako, iturri guztiak aintzat hartu dira, elikaduraz gaindikoak ere bai. Fluorra ez da funtsezko nutrientea; beraz, ezin dira oinarrizko funtzio fisiologikoetarako betekizunak definitu. Alabaina,…

  • Erresuma Batuaren plana, Campylobacteraren aurka borrokatzeko – FSA 2013

    Campylobacter bakterioak urtean 460.000 elikadura-intoxikazio 22.000 ospitaleratu eta 110 hildako eragiten ditu Erresuma Batuan. FSAk 2008an eginiko azterlan batean (herrialdean saltzen zen oilaskoari buruzkoa) adierazi zen dendetan saltzen ziren oilaskoen % 65 Campylobacter bakterioarekin kutsatuta zegoela. Horregatik guztiagatik, egiaztatu ondoren oilaskoen kutsadura-indizeak ez direla murriztu 2008az geroztik, FSAk jarduera-plan bat definitu du, bakterio horrek eragindako…

  • Fluorraren erreferentziazko balio dietetikoen berrikuspena – EFSA 2013

    EFSAko Dietetika-produktuen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) irizpen bat argitaratu du. Bertan, berrikusi egiten dira fluorraren erreferentziazko balio dietetikoak, eta honako balio hau ezarri da, Ingesta Egoki gisa: 0,05 mg/gp kg/egun. Horretarako, iturri guztiak aintzat hartu dira, elikaduraz gaindikoak ere bai. Fluorra ez da funtsezko nutrientea; beraz, ezin dira oinarrizko funtzio fisiologikoetarako betekizunak definitu. Alabaina,…

  • Argitaratu dute PNCOCAri buruzko 2012ko urteko txostena 13/09/04

    Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AESAN) argitaratu egin du Elikakatea Kontrolatzeko Plan Nazionala (PNCOCA) gauzatzearen emaitzei buruzko 2012ko urteko txostena. Txosten honek adierazten du, oro har, betetzen ari direla kontrol ofizialei buruzko 882/2004 Araudiko betekizunak. Horrez gain, jorratu beharreko hobekuntza-arloak identifikatzeko aukera ematen du. Txostenaren ondorio garrantzitsuenetako bat honako hau da: nabarmen hobetu dira…