Noticias
Filtrar por áreas:
Aimar Mendez
-
Europa abeletxeetako untxien ongizatea nola arautu aztertzen ari da 17/02/27
Gaur egun, ez dago untxien ekoizpena (hazkuntza eta gizentzea) arautzen duen eta untxien ongizate-baldintzak bermatzen dituen legeria espezifikorik. Abeletxeetako untxiei aplikatu beharreko baldintzak abere-ustiategietako animalien babesari buruzko Europako Kontseiluaren 58/1998 Zuzentarauan jasotakoak dira. Baldintza horiek orokorrak dira abere-espezie guztientzat. Beste espezie batzuek, ordea, araudi espezifikoa dute, hala nola oilo erruleek, gizentzeko oilaskoek, txerriek eta hazkuntzarako…
-
7. Eguneratzea – H5N8 lehenengo kausa Kalatuniako ustiategi batean 17/02/24
Joan den asteazkenean, otsailak 22, Algeteko Albaritza Laborategi Zentralak, Madrilen, baieztatu zuen H5N8 motako hegazti-gripearen foku bat agertu zela gizentzeko ahateak hezteko aire zabaleko abeletxe batean, Gironako San Gregorio udalerrian. Gizentzeko ahateak hazteko ustiategi hori sei nabetan banatuta dago, aire zabaleko parkeekin, eta adin desberdinetako 17.800 ahate inguruko errolda du. Ustiategian gaitza agertu dela berretsi…
-
6 Eguneratzea – Frantzian neurriak indartzea 17/02/22
Birusaren egoera Europan 2016ko urriaren 28tik 2017ko otsailaren 20ra bitartean, Patogenotasun Handiko Hegazti Gripearen 1.791 foku jakinarazi dira ofizialki Europan: 972 hegazti basatietan. 781 etxeko hegaztietan (ekoizpenerako hegaztiak). 38 gatibu dauden hegaztietan (zooak, etab.). Foku horiek herrialde hauei eragin diete nagusiki: Hungaria, Alemania, Frantzia, Suitza, Bulgaria, Holanda, Danimarka, Polonia, Suedia, Erresuma Batua eta Errumania. Espainian,…
-
ERA-Net SusAn sareak diruz lagunduko ditu animalia-ekoizpenerako sistema iraunkorren 14 proiektu 17/02/13
ELIKAk parte hartzen duen ERA-Net SusAn sareak, animalia-ekoizpeneko sistema iraunkorren ingurukoak, diruz lagunduko ditu esparru horretako 14 ikerketa-proiektu. Guztira, Europako 23 bazkidek finantzatuko dituzte 14 proiektuak, 16 milioi eurorekin, ERA-Net sareak H2020 programaren bidez jasotzen duen EBren Top-up finantzaketa barne. Deialdia 2 fasetan egin zen: Lehen fasean, 2016ko martxoan, 74 proposamen aurkeztu ziren.Proposamenek hautatzeko…