Noticias
Filtrar por áreas:
Aimar Mendez
-
H2020ren ondorengo Europako Esparru Programa lantzen
Europako Batzordea Horizon 2020ri jarraituko dion Ikerkuntza eta Berrikuntzako (I+b) hurrengo Esparru Programaren proposamena prestatzen ari da. Oinarrizko estrategiak eta erreferentziazko dokumentuak: EBko misioari begirako ikerkuntza eta berrikuntza: Mariana Mazzucato adituak, Europako Batzordeko barneko eta kanpoko interes-taldeen ekarpenetan oinarrituta, zenbait gogoeta akademiko egin ditu berrikuntzak sustaturiko hazkundearen arazoei irtenbidea emateko, eta txosten hau gogoeta…
-
Dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertaketaren eraginkortasuna 18/02/27
2007an Europako hego-ekialdeko herrialdeetan dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) agerraldien kopuruak behera egin izanak adierazten du ezarritako txertaketaren estrategia (txerto bizi ahuldua) eraginkorra dela. Europako Batzordeak EFSAri eskatu zion Europako hego-ekialdeko herrialdeetan DNKren izurrien azterketa epidemiologikoa egin zezala, Europako hego-ekialdeko herrialde kaltetuetan (EBkoak izan ala ez) jasotako datuetan oinarrituta. Txostenaren ondorioak Turkia…
-
Animalien ongizatea eta nazioarteko jardueretako lehiakortasuna 18/02/27
Nazioarteko merkataritzaren arloan, animalia-ongizatearekin lotutako arauak betetzeak lehia-desberdintasunak sortzen ditu Europako operadoreen artean. Bada, Europako Batzordeak, desberdintasun horiek murriztu diren aztertzeko asmoz, “Animalia-ongizatearen arloko nazioarteko jarduerek mundu globalizatu batean europar nekazarien lehiakortasunean duten eragina” izeneko txostena osatu du. Txosteneko ondorioen artean hauek aipa daitezke: Animalien ongizateari buruzko nazioarteko jarduerak luzerako inbertsioa dira, eta…
-
Inbertsio handiagoa Europako Elikadura Segurtasunari buruzko ikerketan- EFSA 2018
EBko 28 estatu kideetako, Islandiako eta Norvegiako elikadura-segurtasuneko agentzia nazionalek inbertsio publiko handiagoa eskatu dute Elikadura Segurtasunari buruzko ikerketarako, eta konpromisoa hartu dute Europako ikerketa babesteko, elikadura-segurtasunean aliantza estrategikoak osatuz, besteak beste, Europako programa bateratuak (EJP), ikerketarako azpiegituren Europako partzuergoak (ERIC) eta beste egitasmo batzuk. EFSAko Kontsulta Foroa (EFSAko ordezkariek eta estatu kideetako, Islandiako, Suediako…
-
Tretzaontzi eta lantegi-ontzientzako Higiene Jardunbide Egokien Gidaliburua 18/02/15
Legatzen, Zefalopodoen eta Askotariko Espezieen Ontzi Izoztaileen Ekoizleen Elkarteak (OPPC-3) Higiene Jardunbide Egokien Gidaliburu bat argitaratu du lantegi-ontzi izoztaileentzat eta tretzaontzi izoztaile eta mistoentzat. Gidaliburu hori erabili ahal izango dute Arriskuen Analisiaren eta Kontrol Puntu Kritikoen eskuliburuak egiteko oinarri gisa. Gidaliburuaren helburua da armadoreei eta tripulatzaileei zenbait jarraibide ematea arrantzatutako produktuak manipulatzeko jardunbideak hobetzeko…