• Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plan Nazionalaren 2013. urteko txostena 14/07/29

    Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AECOSAN), 882/2004 Araudiak jasotzen duen informazio-gardentasunaren betekizuna betetzeko, argitaratu egin du Elikakatearen Kontrolerako Plan Nazionalaren (PNCOCA) exekuzioaren 2013. urteko emaitzei buruzko txostena. Bada, txostenaren amaieran planaren hurrengo berrikuspenean egin beharreko aldaketen proposamenak jasotzen dira; zehazki, 2015eko urtarrilean egin beharko dira. Argitaratu berri den txostenak hiru atal ditu: Atal honetan…

  • FVOren ikuskaritza-programa, 2014ko bigarren erdirako 14/07/24

    Europar Batasuneko Albaitaritza eta Elikadura Bulegoak (FVO) jendaurrean ikusgai jarri du aurtengo uztailetik abendura bitarteko ikuskaritza-programa. Urtearen bigarren erdi horretan, 94 ikuskaritzen % 64 Elikagaien Segurtasuna kontrolatzera bideratuko dira, % 5 Animalien Osasuna kontrolatzera, % 4 Animalien Ongizatera, % 9 Landareen Osasunera, % 7 Berrikuspen Orokorretara eta % 9 Elikagaien Kalitatera. Gainerako % 2a Animalien…

  • Berezi@ Nanoteknologia elikagaien sektorean 14/07/24

    Gero eta nanoteknologia-aplikazio gehiago deskribatzen dira Elikagaien Industriarako, eta aurreikuspena da erabilerak areagotzea, material horien propietateak eskaintzen dituzten abantailei esker. Hori dela eta, ikerketak arrisku-ebaluazioaren azterlanetara lotu behar dira, Elikagaien Segurtasun maila handia mantentzeko eta kontsumitzaileen osasuna eta ingurumena babesteko. Artikulu osoa Eguneraketa data: 2025/07/18

  • Azterlana: kontsumitzaile britainiarrek Elikagaien Segurtasunaren inguruan duten pertzepzioa – FSA 2014

    Elikagaien Segurtasunerako Britainiako Agentziak (FSA) argitaratu egin ditu 2014ko lehenengo hiruhilekoan Elikagaien Segurtasunaren pertzepzioari buruz eginiko azterlanaren emaitzak. Azterlan hori bi urtean behin egiten du, 2010az geroztik. Bada, azterlan berri horretan 2.483 kontsumitzaile britainiarren iritziak jasotzen dira, honako bost gai hauen inguruan eginiko inkesta pertsonalen bidez: elikagaien inguruko kezka higiene-arauak ezagutzea errestaurazio-establezimenduetan higiene-ekimen edo -sistema…

  • Elikagai berezietan dauden mikotoxinen aurreko esposizioaren ebaluazioa – ACSA 2014

    ACSAk Mikotoxinen Dieta Osoaren Azterlanaren kapitulu berri bat argitaratu du. 2008-2009an egin zen eta elikagai berezietan (glutenik gabeko elikagaiak eta inportatutakoak, nagusiki herritar zeliakoek eta etorkinek kontsumitzen dituztenak, hurrenez hurren) aflatoxinek (AFS), deoxinibalenolak (DON), fumonisinek (FBak) eta zearalenonak (ZEA) duten presentziari dagokio. Alde batetik, glutenik gabeko elikagaiek (nagusiki, arto- edo arroz-irinez eginikoak) FBekin eta DONekin…

  • Nanoteknologiari buruzko inbentarioa elikagaien sektorean – EFSA 2014

    EFSAk inbentario bat egin du, elikagaien sektorean nanoteknologiari buruzko ikuspegi orokorra ematen duena; izan ere, gaur egungo eta etorkizuneko aplikazioak biltzen ditu, alo horretako araudia (EBkoa zein EBtik kanpokoa) aztertzen du eta gaur egun eskura dauden datu toxikologikoak (material horiei eta, arlo honetan, azken urteotan gauzatu diren arrisku zehatzen ebaluazioei buruzkoak) biltzen ditu. Inbentarioak 633…

  • Pestizidak baimentzea, almendrondoaren “har buruhandia” tratatzeko 14/07/18

    Uztailaren 1ean, Ministerioaren Nekazaritza Ekoizpenaren Osasuneko Zuzendaritza Orokorrak baimendu egin zuen, salbuespen gisa, zenbait produktu fitosanitario merkaturatzea (besteak beste, klorpirifoz eta tiaklopridaz egindako intsektizidak), almendrondoaren "har buruhandiari" aurre egiteko. Intsektizida horiek merkaturatzeko eta erabiltzeko baimenak honako epe hauetara arte egongo dira indarrean: Klorpirifozegindakoak: 2014ko uztailaren 15etik azaroaren 11ra bitartean. Tiaklopridaz egindakoak: 2014ko uztailaren 1etik irailaren…

  • Arraina kontsumitzearen arriskuak/onurak – EFSA 2014

    EFSAren Nutrizio, Produktu Dietetiko eta Alergien gaineko Panelak (NDA) zientzia-irizpen bat argitaratu du, arrainek eta itsaskiek Europako elikaduran duten eginkizuna zehazteko. Halaber, balioetsi egin ditu arraina kontsumitzeak giza osasunean izan ditzakeen ondorio onuragarriak, arriskuekin alderatuta. Panelak honako hauek aztertu dit: batetik, haurdunen kontsumoa eta eragina fetuen garapen neurologikoan, eta, bestalde, oro har, helduen artean gaixotasun…

  • Zoonosiaren inguruko informazioa eguneratzea – EFSA 2014

    EFSAk eguneratu egin du Salmonellari, Campylobacterri, Escherichia coliri eta antimikrobianoen aurreko erresistentziari buruzko informazio-orrietan biltzen duen informazioa. Informazio-orriotan, gaixotasun horien alderdi hauei buruzko informazioa biltzen da: infekzio-iturriak, Europan urtean jakinarazten diren kasuen kopurua, gaixotasunaren sintoma nagusiak, eta Osasun Publikoaren sistemetarako kostuaren zenbatespena eta EBn produktibitatea galtzeagatiko kostua. Halaber, laburpen bat egiten da Europan gaixotasun horiei…

  • Nazioarteko zientzia-kooperazioko programa 2014-2016 14/07/15

    Zer egiten du EFSAk nazioarteko zientzia-kooperazioan? 2014/07/15 EFSAk argitaratu egin du Nazioarteko Zientzia Kooperazioko Programa 2014-2016, eta horretan lehentasuna eman die elikagaiekin lan egiten duten munduko agentzia eta erakundeekin egiten den elkarrizketari eta elkarlanari. Programak zehaztu egiten ditu EFSAk nazioarteko zientzia-kooperazioa babesteko eskura dituen jarduerak, mekanismoak eta tresnak. Batez ere zientzia- eta teknika-aholkularitza ematen die…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad