Noticias

Filtrar por áreas:

  • Oilasko-taldeetan Salmonellaren prebalentziaren gaineko txostena – EFSA 2007

    Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txosten bat argitaratu du Salmonellaren prebalentziaz oilasko taldeetan. Aztertutako oilaskoak Europar Batasuneko kontsumo-haragitarakoak izan dira. Emaitzen arabera, komunitate mailan, Salmonellaren prebalentzia %23,7koa da taldeen artean; dena dela, herrialdea zein den, %0tik %68,2ra bitartekoa ere izan daiteke. Artikulu osoa

  • EEBen Arrisku Geografikoa Balioztatzeko metodologiaren gaineko iritzia – EFSA – 2007

    Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) iritzi zientifikoa argitaratu du Behien Entzefalopatia Espongiformearen (EEB) Arrisku Geografikoa Balioztatzeari buruzko metodologiaz. Honako iritzi hau, alde batetik, balioztatze prozesuaren urrats bakoitza definitzean, hobekuntzak egin ditu; eta bestetik, hainbat aldaketa sartu ditu, hala nola: EEBk infektaturiko kasuetan erabiltzen diren praktikak balioztatzeako ikuspegi semi-kuantitatiboa erabiltzea…

  • Anisakis simplexa eta horrek eragiten dituen patologiak antzemateko eta inaktibatzeko metodoak – 2007

    Bioteknologiaren Berrikuntza Zirkuluak (CIBT) zaintza teknologiko arloko txosten bat egin du Anisakis simplexaren larbari buruz. Txostenaren helburua da parasito hori antzemate eta inaktibatze aldera merkatuan erabilgarri dauden edo garatzen ari diren metodoak biltzea. Agiri horretan, halaber, honako hauek aztertu dituzte: batetik, arrain kutsatuaren komertzializazioa prebenitzeko beharrezkoak diren ikuskapenei buruz indarrean dagoen araudia, eta, bestetik, parasitoak…

  • Arriskuen Analisietan oinarrituriko Mikrobio-Irizpide eta Helburuen gaineko iritzia – EFSA – 2007

    Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) hausnarketa batzuk jasotzen dituen iritzia argitaratu du, Europako elikakatean Arriskuak Analizatzeko Mikrobio-Irizpideak eta Helburuak ezartzeari buruz. Irizpide horren arabera, Elikagaien Segurtasuna hainbat faktoreren ondorioa da. Gehitzen du segurtasun faltsuko egoera sor daitekeela, mikrobio-analisiak baino ez badira erabiltzen; izan ere, analisiaren datuak lagin-planei dagozkien mugei…

  • Anisakis simplexa eta horrek eragiten dituen patologiak antzemateko eta inaktibatzeko metodoak – 2007

    Bioteknologiaren Berrikuntza Zirkuluak (CIBT) zaintza teknologiko arloko txosten bat egin du Anisakis simplexaren larbari buruz. Txostenaren helburua da parasito hori antzemate eta inaktibatze aldera merkatuan erabilgarri dauden edo garatzen ari diren metodoak biltzea. Agiri horretan, halaber, honako hauek aztertu dituzte: batetik, arrain kutsatuaren komertzializazioa prebenitzeko beharrezkoak diren ikuskapenei buruz indarrean dagoen araudia, eta, bestetik, parasitoak…

  • Praktika Egokien gaineko Gidaliburua: Fusarium espezia kultiboetan murriztea – FSA 2007

    Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziak (FSA) Praktika Egokien gaineko Gidaliburua hau argitaratu du. Gida honek kultiboetan Fusarium espezia murriztea du helburu. Artikulu osoa

  • Arriskuaren Balioztatzea: E. coli STEC hosto berdeko ortuarietan – NZFSA 2007

    Elikagaien Segurtasuneko Zeelanda Berriko Agentziak (NZFSA) arrisku baten balioztatzea argitaratu berri du. Aipatu argitalpena shigatoxina sorrarazten duten E. coliren (STEC) arriskuari buruzkoa izan da, eta hosto berdeko ortuariak hartu dira aztergai. Balioztatze prozesuko emaitzen arabera, badirudi horrelako ortuariek ez dutela infekziorik sorrarazten. Artikulu osoa

  • Praktika Egokien gaineko Gidaliburua: Fusarium espezia kultiboetan murriztea – FSA 2007

    Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziak (FSA) Praktika Egokien gaineko Gidaliburua hau argitaratu du. Gida honek kultiboetan Fusarium espezia murriztea du helburu. Artikulu osoa

  • EEB gaixotasuna eta arrain-irinen gaineko iritzia – EFSA 2007

    Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) zientzia iritzi bat argitaratu du. Behien Entzefalopatia Espongiformeen (EEB) gaixotasuna ardatz hartuta, hausnarkariak arrain-irinez elikatzean ager daitezkeen osasun arriskuen gainekoa izan da aipatutako iritzia. Horren arabera, EEBei aurre egiteko neurririk eraginkorrena ondoko hau izan da: animalia jatorriko proteina prozesatuak debekatzea kontsumo-abereen artean (hausnarkariak ez…

  • Salmonellaren prebalentzia arrautzatarako hegaztien artean – EFSA 2007

    Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) bigarren txosten bat argitaratu du Salmonellaren prebalentziaz. Horretarako, ekaineko azterlana hartu du abiapuntu, arrautzatarako oiloen ustiategietan egindako azterlana, alegia. Txostenaren arabera, S. enteritidisen eta S. typhimuriumen prebalentzia espero zena baino askoz handiagoa izan da. Horra heltzeko estatu kideetan zaintzari buruz dauden datuak hartu izan dira kontuan. Horrez gain, agintaritzak adierazi…