Noticias
Filtrar por áreas:
Europa
-
Haragia ikuskatzeko irizpideak: behiak, ardi-ahuntzak, ehizakiak eta ekidoak – EFSA 2013
EFSAk identifikatu eta ezaugarritu egin ditu haragiaren kontsumoak osasunean eragin ditzakeen arazoak, ezagutza hori egungo haragi-ikuskaritzetan ezartzeko, eraginkorragoak izan daitezen. Horretarako, 4 iritzi zientifiko argitaratu ditu 4 haragi-mota ikuskatzeko prozeduren inguruan: behiak, ardi-ahuntzak, hazitako ehizakiak eta ekidoak. Gaur egungo prozedurak askotan ez dira eraginkorrenak osasunerako arrisku nagusiak atzemateko. Horien artean daude Campylobacter eta Salmonella bakterioak,COPak…
-
Dietan dauden dioxinei buruzko azterlana 13/06/26
Dietan dauden dioxinei buruzko azterlana 2013/06/25 Britainia Handiko Elikagaien Segurtasun Agentziak (FSA) azterlan bat argitaratu du, dioxinek izaki bizidunetan duten jokamoldeari buruz eta animalien artean eginiko azterlanetako datuak gizakietara estrapolatzeari buruz. Dioxinak ingurumen-kutsatzaile biometagarriak dira (batik bat elikagai koipetsuetan daude) eta hartzaile aril-hidrokarbonoak (AhRs dira ingelesezko siglak) aktibatzen dituzte animalia eta gizakietan. Dioxinen antzeko zenbait…
-
Ebaluazioa: aluminioaren eta manganesoaren bioerabilgarritasuna elikagaietan FSA – 2013
Konposatu kimiko baten toxikotasuna, neurri handi batean, bere bioerabilgarritasunaren bidez definitzen da. FSAk aluminioaren eta manganesoaren bioerabilgarritasuna ikertu du, konposatu horiek dituzten elikagaien arabera. Izan ere, elikagai jakin baten ezaugarriek eragina dute elikagaia hesteetan deskonposatzeko moduan eta askatzen diren substantzia kimikoen motan. Hori dela eta, eguneko aluminio- eta manganeso-ingestak zehazte aldera, funtsezkoa da xurgatzeko ehuneko…
-
Zoonosiari buruzko datuak Gipuzkoan 2012an – EJ 2013
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Zaintza Epidemiologikoaren Memoriak laburbildu egiten ditu Gipuzkoan jakinarazitako gaixotasun nagusiei buruzko datuak. Horien artean, besteak beste, jarraian adierazitakoekin lotura duten zoonosi hauek daude: Salmonella 2012. urtean bakterio horren isolamendu kopurua 1995-2012 epean izandakoen artetik txikiena da. Kasuen % 46 ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean izan dira. Serotipo isolatu ohikoenak honako hauek…
-
Arriskuaren Balioespena: Nivalenola pentsuetan eta elikagaietan – EFSA 2013
EFSAk duela gutxi egin du balioespen bat Europako elikagai, pentsu eta prozesatu gabeko hazien 13.164 laginen inguruan, eta honako hauek dira balioespen horren ondorioak: Nibalenolaren batez besteko kontzentrazio handienak honako hauetan atzeman ziren: oloa, artoa, garagarra, garia, eta produktu eratorriak. Laboreek eta laborez egindako elikagaiek areagotzen dute mikotoxina horiekiko esposizioa gizakien artean; Bereziki, opilgintzako produktuek,…
-
Europan klima-aldaketara egokitzeko etorkizuneko estrategiak 13/06/14
Beste eremu batzuetan bezala, Ekialdeko Europa eta Asia Erdialdea minberak dira klima-aldaketaren eta horrek eragin ditzakeen ondorio sozioekonomikoen aurrean. Herrialde guztiek bizi dituzte tenperatura beroagoak, hidrologia aldakorrak, muturreragoko fenomenoak (esate baterako, uholdeak eta lehorteak) eta negutegi-efektua eragiten duten gasak atmosferan; baina, herrialdeon erantzun-ahalmen finantzario eta instituzionala ez da berbera. Nolanahi ere den, orain urte batzuetara…
-
Ebaluazioa: esterigmatozistina mikotoxina elikagai eta pentsuetan – EFSA 2013
EFSAk ebaluatu egin du esterigmatozistinak gizakien eta animalien osasunerako dakarren arriskua. Mikotoxina horren patroia aflatoxinen patroiaren antzekoa da, batez ere Aspergillus flavus, A. parasiticus, A. versicolor eta A. nidulans bakterioek eragiten dute eta aleak zein uzta bildu ondoren alez eginiko produktuak kaltetzen ditu. Guztira 247 elikagai-lagin eta 334 pentsu-lagin aztertu dira, eta ikusi da lagin…
-
H7N9 birusari buruzko informazioaren laburpena -FAO 2013
2013ko martxoaren 31n Txinako agintariek jakinarazi zuten hegazti-gripearen andui berri (H7N9) bat identifikatu zutela. Zehazki, gripearen antzeko sintomak zituzten hiru pertsonetan aurkitu zen, Shangain eta Anhui probintzian. Hirurak hil ziren. Orain arte, Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) ez du gizakien arteko inolako transmisioren berri eman. Andui hori, zehazki, identifikatu gabe zegoen gizaki edo hegaztien artean. Birusaren…
-
Artikulua: Disruptore Endokrinoak – ELIKA 2013
Disruptore endokrinoak gure organismoak ekoizten ez dituen substantziak dira, naturalak edo gizakiaren jardueraren ondorioz sortutakoa (esate baterako, industria-prozesuak). Substantziok sistema endokrinoaren funtzioa eraldatzen dute; beraz, ondorio kaltegarriak dituzte pertsona osasuntsuen eta horien ondorengoen artean. Artikulu osoa
-
Uraren erabilera ahal beste murriztea patata hazteko 13/06/11
Uraren hornikuntza eta erabilera funtsezko faktorea da laboreen ekoizpenean. Gero eta eskasagoak diren baliabide hidrikoen gaineko muturreko presioaren aurrean, hurrengo hamarkadetan mundu-mailan ur-eskaera bikoiztea aurreikusi da. Mundu osoan uztak ureztatzeko 2,7 milioi gigalitro ur erabiltzen dira, elikagaien % 40 inguru ekoizteko. Klima-ereduek adierazten dute ur gez ugari egongo dela Kanada, Errusia eta Brasil bezalako lekuetan;…