Noticias
Filtrar por áreas:
Europa
-
Debekatu egin dute txerriak zikiratzea 14/03/03
Duela egun batzuk jakin zen Frantziak debekatu egin duela abeltzainek txerriak zikiratzea, zehazki, 7 egun baino gehiagoko esne-txerrikumeak, 2014ko urtarrilaren 30eko Dekretuaren bidez. Orain arte, Frantzian baimenduta zegoen abeltzainek edozein adinetako animaliak zikiratzea, baina Frantziako Gobernuak legez kanpokotzat jo du; izan ere txerriak babesteari buruzko Europako 2008/120 Zuzentarauak honako hau ezartzen du: 1. Albaitari batek…
-
Zitrikoen izurriteak sartzearen aurkako prebentzio-neurriak 14/03/03
Europar Batasunean (EB) zitrikoei eraso egiten dieten 2 gaixotasun larri sartzea saihesteko neurriak eraginkorrak dira. Hori da EFSAk eginiko arrisku-ebaluazioetan ondorioztatu duena. Zehazki, Phyllosticta citricarpa (zitrikoetan orban beltzak eragiten dituen organismoa) eta Xanthomonas citri (zitrikoen minbizia eragiten duen bakterioa) aztertu dira. Bi patogenoek arriskua dakarkiote EBko zitrikoen industriari; izan ere, landare ostalariak Europan daude, eta…
-
2014ko kudeaketa-plana, nekazaritzarako eta landa-garapenerako 14/03/03
Nekazaritzaren eta Landa-garapenaren Zuzendaritza Nagusiaren (DG AGRI) misioa da Europako nekazaritzaren garapen iraunkorra sustatzea eta landa-eremuen ongizatea bermatzea. Misio hori lortzeko, DG AGRik 2014ko plan operatiboa argitaratu du, besteak beste, honako hauek jasotzen dituena: Helburu nagusiak: NPBaren helburu nagusiak Batzordearen "Hacia la PAC en el 2020" komunikazioan ezarri ziren, hurrengo programazio-aldirako (2014-2020). 1306/2013 Araudian zehazten…
-
Jardunaldia: larrialdiz hiltzeko prozedura hegazti-hazkuntzan 14/02/28
Abeltzaintza-ustiategietan hegaztiak premiaz hiltzeari buruzko prestakuntza-jardunaldia egingo da Gasteizen, 2014ko martxoaren 17an. Bertan, besteak beste, gai hauek jorratuko dira: protokoloak prestatzea, behar diren langileak, norberaren erantzukizuna edo hegaztiak hiltzeko aintzat hartu behar diren ongizatearen alderdiak. Jardunaldia bereziki interesgarria da orain, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera 1099/2009 zenbakiko Araudia (EE), animaliak hiltzean babesteari buruzkoa, aplikatu behar delako.…
-
Elikagaietako kutsatzaileen gaineko kontrolen efikazia 14/02/27
2013ko ekainean, EBko Elikadura eta Albaitaritza Bulegoak (FVO) ikuskaritza bat egin zuen Espainian, helburu hauekin: Egiaztatzea elikagaietako kutsatzaileen gaineko kontrol ofizialak honako hauetan xedatutakoaren arabera antolatzen eta gauzatzen direla: 882/2004 Araudia (EE) eta Espainiak eginiko urte anitzeko kontrol-plan nazionala; Ebaluatzea EBren elikagaietako kutsatzaileei buruzko legeriaren ezarpena; Informazioa biltzea elikagaietako kutsatzaileen gaineko ikerketen emaitzei buruz, Batzordearen…
-
Kadmioaren eta beste metal batzuen mailak Suediako zerealetan – SLV 2014
Suediako gari- eta zekale-irinetan dauden Kadmio-mailen jarraipena egiteko, Suediako Elikagaien Agentziak (SLV) ikerketa bat egin du ondoz ondoko 27 urtetan. Horren bidez, Suediako etxeetan jasotako zenbait lagin aztertu dira: bahetutako gari-irinak, gari ekologikoaren irinak, gari-birrinak eta zekale-irinak. Aztertutako 365 laginetan atzemandako kadmio-mailaren emaitzek ez dute aldaketa esanguratsurik eragin aztertutako denbora-tarte osoan. Honako hauek izan ziren…
-
Formaldehidoaren segurtasuna eta eraginkortasuna – EFSA 2014
Elikagaien kilo batean (pentsu konposatua edota pentsuetarako osagaia) 340 eta 680 gramo bitarteko kontzentrazioan formaldehidoak kontserbatzaile eraginkorra izateko ahalmena dauka, eta gehigarri gisa erabiltzen da animalia espezie guztientzako pentsuetan. Beste alde batetik, formaldehidoa inhalatuz gero, kartzinogenotzat hartzen da eta minbizi prozesuekin (besteak beste, leuzemia) lotzen da. EFSAren animalien elikaduraren arloko adituen taldeak (FEEDAP) baloratu egin…
-
Animalien ongizatea akuikulturan 14/02/25
Animalien Ongizatearen Batzorde Britainiarrak (FAWC) iritzi bat eman du akuikulturako arrainen ongizateari buruz. Horren bidez egiaztatu du azken urteotan hobetu egin direla akuikultura-ustiategi askoren diseinua eta kudeaketa, nahiz eta uste duten esparru horretan oraindik ere erronka asko dagoela. Batzordeak gaixotasunak eta parasitoak jo ditu arrainen ongizatearen arazo nagusitzat, eta operatzaileei eskatu die espezie berriak hazi…
-
Kataluniak onetsi egin du Osasun Publikoko sailen arteko plana 14/02/21
Osasun Publikoko Sailen Arteko planaren (PINSAP) helburua da Kataluniako herritarren osasuna hobetzea, oinarri gisa sailen eta sektoreen arteko jarduera hartuta. Halaber, osasuna gobernuaren politikaren ardatz bihurtu nahi da, eta horretarako, asmoa da gobernuko, Kataluniako herri-administrazio guztietako eta herritarren osasun-ongizatean eragina duten herritarren sektore guztiak mugiarazi nahi dira. Onetsi berri den PINSAP plan aitzindaria da nazioartean,…
-
Txostena: elikadura-zoonosiak Europan – ECDC/EFSA 2014
ECDC-EFSAren urteko txostenak, Europan 2012an elikagaien bidez transmititutako gaixotasunen (ETG), zoonosi eta gaixotasunen agerraldiei buruzko datuak aztertzen dituenak, honako ondorio hauek jasotzen ditu bere azken zenbakian: Campylobacter Campilobakteriosia da urte horretan jakinarazpen gehien eragin dituen gaixotasun zoonotikoa: guztira 214.268 kasu izan dira, nahiz eta jakinarazitako kasuen kopurua murriztu egin zen 2011 urtekoaren aldean. Azken bost…