Noticias

Filtrar por áreas:

  • Zaldien mugimenduei buruzko txartel berria 14/07/11

    Uztailaren 4an, Ministroen Kontseiluak Errege Dekretu bat onetsi zuen, zaldien mugimenduei buruzko txartela sortzeko. Txartel horrek ordeztu egingo ditu mugimenduei buruzko osasun-agiri ofizialak, baldin eta mugimenduen xedea honako hauek badira: Turismoa, olgeta, kultura edo larreen aprobetxamendua. Kirol- edo morfologia-lehiaketak. Horretarako, zaldiek 30 egun baino lehenago itzuli behar dute jatorrizko ustiategietara, eta ez da animaliaren titularra…

  • Arriskuen Ebaluazioan aintzat hartu beharreko bizitzaren etapak bateratzea – OME 2014

    Arrisku kimikoen ebaluazioan erabiltzeko bizitzako etapari kritikoenak identifikatze aldera, OMEk adituen taldea sortu zuen. Taldeak arlo horretan eskura zegoen informazioa bildu du, eta hainbat gomendio eman ditu. Talde horrek arreta berezia jarri du bizitzako hasierako etapetan (sortze aurretik nerabezarora bitartean), eta Arriskuen Ebaluazioaren arloko nazioarteko erakundeek gaur egun darabiltzaten ikuspegiak gainbegiratu eta aztertu ditu. Berrikuspen…

  • Hormonak elikagaietan: ohiko galderen erantzunak 14/07/10

    Arriskuak Ebaluatzeko Alemaniako Institutuak (BfR) informazioa aurkeztu du bere webgunean elikagaietan dauden hormonen presentziari buruz. Horrela, erantzuna eman zaie herrialde horretako kontsumitzaileek dituzten zalantza nagusiei. Egindako galderetako batzuk honako hauek dira: Haragiak berezko hormonak ditu? Bai. Izan ere, hormonak organismoak berak prozesu endogenoak erregulatzeko sortzen dituen substantzia kimikoak dira. Hori dela eta, hala haragiak (giharrak)…

  • Animalia-jatorriko irinak erabiltzea akuikulturan 14/07/09

    Argitaratu egin dute 578/2014 Errege Dekretua, uztailaren 4koa, elikagaietarako animaliak animalia-jatorriko zenbait pentsurekin elikatzeari buruzko Europar Batasuneko araua Espainian aplikatzeko xedapenak ematen dituena. Halatan, estatuko legedian sartzen dira Europako azken xedapenak. Horiek ahalbidetu egiten dute berriz erabiltzea eraldatutako animalia-proteinak (hausnarkariak ez diren animalienak) eta horrelakoak dituzten pentsuak berriz erabiltzea akuikulturan, animaliak elikatzeko. Araudi berriak ezartzen…

  • FVOren txostena: kontrolak pentsuen katean Espainian 14/07/09

    Europako Batzordeko talde batek, Elikagai eta Albaitaritza Bulegoko (FVO) 3 ikuskatzailek eta aditu batek osatutakoak, ikuskaritza bat gauzatu zuen Espainian 2013ko azaroaren 19tik 28ra bitartean. Ikuskaritzaren helburu nagusia da balioestea kontrol ofizialen sistema eraginkorra ote den, pentsuen kateko operadoreek arriskuak identifikatu eta egoki kudeatzen dituztela egiaztatzeko. FVOren taldeak, kontrol ofizialen koordinaziorako agintaritza eskudun zentralarekin elkartu…

  • Elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunak eta zoonosiak Espainian: Datu eguneratuak – ISCIII 2014

    Epidemiologiako Zentro Nazionalak argitaratu egin du du 2014an Mikrobiologia Informazio Sistemari (SIM)jakinarazitako elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunei eta zoonosiari buruzko azken eguneratzea. Honako emaitza hauek nabarmentzen ditugu EAEn: Campylobacter: 243 kasu jakinarazi dira, eta C. jejuni agentea izan da gehien jakinarazi den eragilea (214 kausa). Salmonella: 71 kasu jakinarazi dira, eta S. typhimurium jakinarazi da…

  • Elikagaien bidez transmititutako parasitoak munduan lehenestea – FAO/OME 2014

    FAO/OMEk Arrisku mikrobiologikoen ebaluazioa sortaren txosten berria argitaratu du, eta bertan laburbildu egiten da elikagaietan dauden parasitoei eta horiek osasun publikoan duten eraginari buruzko ezagutza. Txosten berri honetan aurkeztu egiten dira elikagaien bidez transmititutako parasitoei buruzko munduko ranking baten emaitzak, Elikagaien Segurtasunaren ikuspegitik. Horretarako, honako irizpide hauetan oinarritutako leheneste-metodologia sortu da: gaixotasunaren kopurua eta banaketa…

  • 2013. urtean inportatutako elikagaien mugako kontrolen emaitzak 14/07/02

    Europako Batzordeak argitaratu egin ditu 2013. urtean eginiko animalia jatorrikoak ez diren elikagai eta pentsuen mugako kontrolen emaitzak. Aztertutako 11.808 laginetatik % 4,1ek hautsi egin zuten legerian sartutako parametroren bat. Beraz, eragotzi egin zuten Europako merkatuan sartzea. Egin ohi diren kontrol arruntez gain, zenbait elikagairi eta pentsuri zaintza handiagoa egin behar zaie, 669/2009 Araudiaren I.…

  • Berrikuntzak gaixotasunei buruzko nahitaezko adierazpenetan 14/06/30

    Ministroen Kontseiluak onetsitako Errege Dekretuak aldatu egiten ditu animalien gaixotasunei buruzko nahitaezko adierazpenen inguruko arauak. Hona hemen araudi berrian agertzen den berrikuntzetako batzuk: Ardi- eta ahuntz-bruzelosiari, behi-bruzelosiari, behi-tuberkulosiari eta behien leukosi enzootikoari dagokionez, lehenengo mailako fokuak astebetean adierazi beharko dira, eta bigarren mailako fokuak hilabetean, gaixotasun horiek ofizialki libre deklaratutako probintzietan. ENBk (OIEk) endemikotzat jotzen…

  • Elikagaiek eragindako intoxikazioen kopuru berriak Erresuma Batuan 14/06/27

    Elikagaien Araudien Agentziak argitaratutako ikerketa berri batek irudi zehatzagoa eman du Erresuma Batuan urtero gertatzen diren intoxikazioen kopuruari eta intoxikazio horiekin loturiko elikagaiei buruz. Gaixotasunaren balioespenak Elikagaien intoxikazio-kasuei buruzko datu ofizialek nabarmen gutxiesten dute arazoaren garrantzia; izan ere, larrienak besterik ez dira jakinarazten. Pertsona gehienek ez dute familiako medikuarenera jotzen, eta mediku guztiek ez dituzte…