Noticias
Filtrar por áreas:
Europa
-
Izurrien eta gaixotasunen kontrola fruta-arboletan- Eguneratzea – BFA 2016
Bizkaiko Foru Aldundiak duela gutxi eguneratu ditu bere katalogoko bi gidaliburu. Lehenak zerrendatu egiten ditu hainbat landare-gaixotasun (besteak beste, herdoila, oidioa, monilia, txankroa eta su-gorrina) kontrolatzeko metodoak, eta bigarrenak jardunbide egokiak aurkezten ditu, fruta-arbolak landatzean eta inaustean jarraitu beharrekoak. Hazidun fruta-arbolak. Izurriak eta gaixotasunak 2016 Fruta-arbolak landatzea eta inaustea
-
Biodieselaren fabrikaziotik eratorritako lehengai seguruak lortzeko gida 16/01/29
Biodiesel Fabrikatzaileen Europako Batzordeko (European Biodiesel Board; aurrerantzean, EBB) kideek gida bat argitaratu dute, biodiesel-operadoreei pentsu-fabrikatzaileentzako lehengai seguruak hornitzen laguntzeko. EBBk industria horrek prozesatzen dituen material nagusien lehengai-katearen arrisku-ebaluazioak egin ditu.Ebaluazio horiei esker, biodiesel-fabrikatzaileekberen kudeaketa-sistemaren autoebaluazioa egin dezaketepentsuen segurtasuna bermatzeko. EBBko kideek biodieselaz gain beste hainbat produktu ere ekoizten dituzte, eta produktuok animaliak elikatzeko eta…
-
Gipuzkoako teniasiari/zistizerkosiari buruzko azterketa 16/01/27
Teniasi-zistizerkosiari erreferentzia egiten dion konplexu parasitarioa zoonosi bat da, eta parasito beraren forma helduak (Taenia Saginata) eta forma gazte edo larbarioak (Cysticercus Bovis) sorrarazten dute. Gizakia (forma helduaren behin betiko ostalaria) infektatzeko modua behi-haragia gordinik edo gutxi eginda jatea da. Behiek (bitarteko ostalariak), aldiz, ahotik bereganatzen dute parasitosia, pentsuen, bazken, uraren eta halakoen bidez. Horretarako,…
-
Gipuzkoako teniasiari/zistizerkosiari buruzko azterketa 16/01/27
Teniasi-zistizerkosiari erreferentzia egiten dion konplexu parasitarioa zoonosi bat da, eta parasito beraren forma helduak (Taenia Saginata) eta forma gazte edo larbarioak (Cysticercus Bovis) sorrarazten dute. Gizakia (forma helduaren behin betiko ostalaria) infektatzeko modua behi-haragia gordinik edo gutxi eginda jatea da. Behiek (bitarteko ostalariak), aldiz, ahotik bereganatzen dute parasitosia, pentsuen, bazken, uraren eta halakoen bidez. Horretarako,…
-
Elikadura-krisiaren simulakroa Europan -EFSA 2015
EFSAk elikadura-krisi baten simulakro bat koordinatu du Europan, eta hainbat estatu kidek osasun publikoari ondorioak ekarriko dizkion elikadura-segurtasuneko gertakari bati aurre egin diote, komunikabideen presiopean. Ekimen honetan ikasitako ikasgaiek eta ondorioek balio handia izango dute Europan etorkizunean egon daitezkeen elikadura-krisiei aurre egiteko. Jarduera ebaluatu ondoren, honako gomendio hauek egin dira: Jakinarazpen-eredu goiztiar bat helarazteko aukera…
-
Mingain urdin gaixotasunaren 8 serotipoa Frantzian 16/02/05
2015eko irailaren 11n ANSESen Erreferentziazko Laborategi Nazionalak baieztatu egin zuen mingain urdin gaixotasunaren 8 serotipoaren lehen kasu bat agertu zela Frantziako Allier departamenduko artalde batean. Harrezkero, 158 foku jakinarazi dira guztira Frantzian. Erasandako eremuen mapa 2016eko otsailaren 4an (alim´agri). Mingain urdin gaixotasunaren 8 serotipoa ez zegoen Frantzian 2010az geroztik, eta ez da kasurik jakinarazi munduan…
-
Animalia basatien laginak hartzeko gida 16/01/25
"Ehiza larriko espezien laginak hartzeko gida" dokumentuaren helburua da azaltzea animalia basatien zer lagin hartu behar diren eta nola hartu behar diren, ondoren laborategira bidaltzeko. Gida hori NEIKER-Tecnaliak egin du, ELIKAren eta hiru foru-aldundien laguntzarekin. Gainera, informazio-bideo bat egin da prestakuntza-ekintzei laguntzeko. Gida eta bideoa Euskal Herrian, ibilgailuren batek harrapatutako edo ageriko arrazoirik gabe hildako…
-
Nekazaritza-hondamendietan arriskuen jakinarazpenak planifikatzeko gida – FAO 2016
FAOk gida praktiko bat argitaratu du arriskuen kudeatzaileentzat, eta nekazaritzako, elikadura-segurtasuneko eta nutrizioko larrialdi-egoeretan jakinarazpenetarako plangintza egiteko jarraibideak eskaintzen ditu. Gainera, jarraipena egiteko eta ondoren ebaluatzeko jarraibideak ere baditu. Gida honek ikuspegi oso bat eskaintzen du herritarrei jakinarazpenak egiteko premiak ebaluatzeko moduari buruz, jakinarazpen-jarduerak planifikatzeko eta gauzatzeko moduari buruz, krisien aurrean prestatzeko moduari buruz eta…
-
Animalien bakterioak kolistina antibiotikoarekiko erresistenteak direla hauteman da Alemanian 16/01/22
Alemaniako Arriskuak Ebaluatzeko Institutu Federalak (BfR) frogatu du 2012. eta 2015. urteen artean egindako ikerketetan isolatutako bakterioak kolistinarekiko erresistenteak zirela, "mcr-1" gene transferigarriaren presentziaren eraginez. Hainbat ikerketaren arabera, kolistinarekiko erresistentzia bereziki ohikoa da gizentzeko oilaskoetan isolatutako Salmonella eta Escherichia coli bezalako bakterietan. BfRen ikerketen arabera, "mcr-1" gene transferigarria da erresistentzia horren eragilea. Gene hori lehen…
-
Nekazaritza ekologikoa: FVOk 2012-2014an egindako ikuskapenei buruzko txostena – 2016
FVOk 14 estatu kideei (besteak beste, Espainiari) egindako ikuskapenei buruzko txosten bat argitaratu du. Ikuskapen horiek ekoizpen ekologikoari eta horien etiketei buruzkoak ziren. Ikuskapenen horien helburua ekoizpen organikorako eta produktu ekologikoen etiketentzako kontrol-sistemak ebaluatzea zen. Txosten horren arabera, ikuskatutako estatuko kide guztiek gaituta zituzten kontrol-sistemak. Gainera, kontrol-organoak eta -agintaritzak zituzten, ikuskapenak eta egiaztapen-lanak egiteaz arduratzeko.…