Noticias

Filtrar por áreas:

Arriskuen Analisia

  • “H2020ren Elikagaien Segurtasunaren gizarte-erronkari buruzko informazio-astea”-ren emaitzak – CE2016

    Europako Batzordearen Europako Ikerketa Agentziak (REA) hainbat aurkezpen eta bideo argitaratu ditu “H2020ren elikagaien segurtasuna, nekazaritza eta basogintza iraunkorra, itsas ikerketa, eta barruko uren ikerketa eta bioekonomiari buruzko 2. gizarte-erronkaren informazio-astea”-ren harira. Ekimena ekainaren 27, 28 eta 29an egin zen, Bruselan. Hauek izan dira egin diren ekitaldien helburuak: 2017. urterako eskuragarri dauden finantzaketa-aukeren ikuspegi orokorra…

  • Lehentasunak Arriskuak Ebaluatzeko metodologian – EFSA 2016

    EFSAk bere Batzorde Zientifikoari eskatu zion Arriskuak Ebaluatzeko metodologia berrikus zezala, gabeziak zehazteko eta gaur egun dauden arauak eguneratzeko. Batzorde Zientifikoak lehentasunezko hiru gai hauteman zituen, eta bere 2016-2018 Lan Programan sartuko dituzte: Sentikortasun indibiduala: Populazio mota ezberdinen (gizakiak, animaliak eta ingurumenean dauden organismoak) sentikortasuna ebaluatzea proposatzen da, arrisku-ebaluazioetan kontuan hartutako zalantza-faktoreen egokitasuna egiaztatzeko. Epidemiologia-azterlanen…

  • Elikagaiak izozteari eta alferrik galtzeari buruzko azterlana – FSA 2016

    FSAk elikagaiak izozteari buruzko inkesta bat egin die Britainia Handiko 1.500 kontsumitzaileri, eta ondorio hauxe atera du: jaki gehienak alferrik galtzea saihestu dezakegu, baldin eta izozte-prozesua hobeto erabiltzen badugu. Hauek dira azterlanaren emaitza aipagarrienak: Inkesta egin duten kontsumitzaileen % 43k uste dute elikagaiak erositako egunean baino ezin direla izoztu haien segurtasuna guztiz bermatzeko, eta %…

  • Elikagaietako mikroplastikoak 16/07/06

    Arriskuak Ebaluatzeko Alemaniako Institutu Federalak (BfR) eskari bat egin zion EFSAren Elikakateko Kutsatzaileen Adituen Panelari, elikagaietako mikroplastiko eta nanoplastikoen presentziari buruzko balorazio bat egin zezan, bereziki arrainei eta itsaskiei erreparatuta. Mikroplastiko primarioak neurri jakin batekin fabrikaturiko plastikoak dira, eta mikroplastiko sekundarioak, berriz, zatiketaren bidez sortutakoak. Nanoplastikoak, bestalde, ingeniaritzako materiala erabilita sor daitezke, edo hondakin mikroplastikoen…

  • Elikagaietako mikroplastikoak 16/07/06

    Arriskuak Ebaluatzeko Alemaniako Institutu Federalak (BfR) eskari bat egin zion EFSAren Elikakateko Kutsatzaileen Adituen Panelari, elikagaietako mikroplastiko eta nanoplastikoen presentziari buruzko balorazio bat egin zezan, bereziki arrainei eta itsaskiei erreparatuta. Mikroplastiko primarioak neurri jakin batekin fabrikaturiko plastikoak dira, eta mikroplastiko sekundarioak, berriz, zatiketaren bidez sortutakoak. Nanoplastikoak, bestalde, ingeniaritzako materiala erabilita sor daitezke, edo hondakin mikroplastikoen…

  • Elikagai-alergenoei buruzko lehen inkesta orokorraren emaitzak 16/07/06

    Amerikako eta Kanadako janari-alergien elkarteek (Food allergy Research & Education – FARE eta Food Allergy Canada, hurrenez hurren) elikagai-alergenoen gutxieneko atalaseei buruzko lehen inkesta orokorraren emaitzak kaleratu dituzte Allergy aldizkarian. Inkesta 16 herrialdetako janari-alergiek eragindako 10.000 pertsonari egin zitzaien, 2013ko otsailetik 2014ko apirilera bitartean. 16 herrialde horien artean daude, Espainiaz gain, honako hauek: AEB, Kanada,…

  • Elikakatean sor daitezkeen arrisku kimikoak identifikatzeko metodoa –EFSA 2016

    EFSAk txosten bat argitaratu du, giza osasunarentzat arriskutsuak izan daitezkeen eta elikakatean sar daitezkeen substantzia kimikoak identifikatzeko sailkapen- eta lehentasun-prozedura bat garatzen duena. Substantzia kimiko horiek (REACH araudiak araututako substantziak) arrisku kimikoak sor ditzakete. Horretarako, 104 substantzia kimiko 6 bloketan sailkatu dira; hiru bloke esposizioari dagozkio (A-C), eta beste hirurak toxikotasunari (D-F): A blokea: igorpena…

  • Nekazaritzaren, elikagaien eta basogintzaren sektorean lankidetzan jarduteko laguntzak – EJ 2016

    Eusko Jaurlaritzak,ekainaren 7an, FEADER Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez landa garatzeko lankidetzarako laguntzen 2016ko deialdiaren oinarriak onesten dituen AGINDUA argitaratu zuen. Laguntza horien bidez, Eusko Jaurlaritzak nekazaritzaren, elikagaien eta basogintzaren sektoreetan lankidetzan jarduteko moduak sustatu nahi ditu. Euskadiri dagokionez, Euskadiko 2015-2020ko Landa Garapenerako Programa sortu da, EBk eta EAEk elkarrekin finantzaturiko neurriak martxan jartzeko…

  • Erabilera ez-profesionalerako produktu fitosanitarioen gidaliburua – Xunta 2016

    Galiziako Xuntaren Landa Inguruneko Sailak informazio-materiala argitaratu du, familia-baratze txikiak dituzten eta profesionalak ez diren pertsonei laguntzeko. Gidaliburuan, erabilera-ez profesionaletarako berariaz baimenduriko produktuen zerrenda eta ingurune urtarra zein gune espezifikoak babesteko gomendioak bildu dituzte. Bestalde, honako labore hauetan erabil daitezkeen produktuen liburuxka monografikoak ere kaleratu ditu: Patata eta mahatsa Letxuga eta piperra Tipula eta tomatea…

  • Jakin ezazu zein diren 2015ean Euskadin Elikagaien Segurtasunaren inguruan jendeak gehien irakurri dituen gaiak – ELIKA/EHU 2016

    2015ean, komunikabideek aurreko urteetan baino informazio gehiago argitaratu dute elikadurari buruz, kaleratu berri den “Elikagaien Segurtasuna Euskadiko2015eko Prentsan” azterlanak egiaztatu duenez. Azterlan horretan, egiaztatu da azken urteotan bikoiztu egin dela euskal prentsan gai horri buruz argitaratu den informazioa. ELIKAk, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Ikerketa Talde Finkoaren laguntzarekin, laugarren aldiz egin du azterlana, jakiteko euskal…