Noticias

Filtrar por área:

Nekazaritza

  • FVOk Xylella fastidiosaren Espainiako egoera eta kontrola ebaluatu ditu 18/02/02

    EBko Elikadura eta Albaitaritza Bulegoak (FVO) Espainian 2017ko ekainaren 12tik 23ra egindako ikuskapen baten emaitza azaltzen duen txostena argitaratu du. Ikuskapen horren helburua izan zen Xylella fastidiosa (Xf) bakterioaren egoera ebaluatzea eta, zehazki, Batzordearen 2015eko maiatzaren 18ko 2015/789/UE Exekuzio Erabakia (aurrerantzean, “Erabakia”) nola aplikatzen den aztertzea (erabaki horrek bakterioa kontrolatzeko babes-neurriak ezartzen ditu). FVOren arabera,…

  • Berezi@ Glifosatoa 17/12/27

    Glifosatoa substantzia aktibo bat da, oso erabilia herbizida gisa nekazaritzan eta baratzezaintzan, nagusiki uztetan jaiotzen diren belar gaiztoak eragozteko. Europan eta nazioartean erreferente diren organismoek zalantzan jarri eta ebaluatu egin dute azken urteotan glifosatoak gizaki, animalia eta ingurumenarentzat duen toxikotasuna. Artikulu osoa

  • Mahastizaintza-ustiategietarako nekazaritzako jardunbide egokien eta higiene jardunbide zuzenen gida 17/12/22

    Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) mahastizaintza-ustiategietarako jardunbide egokien gidaren beste edizio bat argitaratu du.   Kontsumitzaileari iristen zaizkion ardoak kalitate onekoak eta seguruak izan daitezen, jardunbide jakin batzuei jarraitu behar zaie ustiategian, kalitate oneko mahatsa lortu ahal izateko, betiere ingurunea errespetatuz eta elikaduraren arloko higiene- eta segurtasun-baldintza zorrotzenak betez.   Kataluniako mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreak duen…

  • EBn glifosatoa 5 urteko epean erabiltzea onetsi dute 17/12/20

    Europako Batzordearen prentsa-oharraren arabera, glifosatoari buruzko datu guztien zientzia-ebaluazio zehatza egin da, eta ondorioztatu da ez dagoela loturarik substantzia horren eta gizakien minbiziaren artean. Hala, Estatu kideetako ordezkariek 2017ko azaroaren 27an emandako aldeko botoaren bidez, Batzordeak erabaki du glifosatoa beste bost urtez erabiltzea onestea.   Onespen-irizpide guztiak betetzen diren kasuetarako, Batzordeak 15 urteko epea ezartzen…

  • Euskadin tokiko Merkatu eta Azokak antolatzeko Gida 17/05/10

    Eusko Jaurlaritzak Euskadin Tokiko Azokak eta Feriak Antolatzeko Gida argitaratu du.                                GIDA IKUSTEKO Hauek dira, besteak beste, gida horren helburuak:   Udalei nekazaritzako elikagaien azokak eta feriak antolatzen laguntzeko tresna praktiko bat ematea. Postuen eta elikagaien baldintza higieniko eta sanitarioak betetzen direla bermatzea. Tokiko produktuei eta Euskadiko nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien…

  • ECHAk ez du kartzinogenotzat sailkatu glifosatoa 17/04/05

    Substantzia eta Nahaste Kimikoen Europako Agentziaren (ECHA) Arriskuak Ebaluatzeko Batzordeak (RAC) erabaki du glifosatoaren egungo sailkapen bateratuari eustea, hau da, begietan kalte larriak eragiten dituen eta uretarako bizitzarako toxikoa den substantziatzat jotzea. RACek glifosatoa zenbateraino den arriskutsua ebaluatu zuen, sailkapenari, etiketei eta ontziei (CLP) buruzko araudiaren irizpideei jarraituz. Batzordeak ondorioztatu zuen gaur egungo froga zientifikoak…

  • Ekoizpen ekologikoari eta pestiziden hondakinen mugei buruzko txostena – DGSANCO 2016

    Txosten honetan jasota daude Espainian DGSANCOren (Europako Batzordearen Osasun eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia) ikuskaritza-programaren baitan egindako ikuskaritzaren emaitzak. Hain zuzen ere, ikuskaritza horren helburua da ekoizpen ekologikoan erabiltzen diren plagiziden hondakinen kontrolak ebaluatzea. 2014an, AECOSANek (Kontsumoaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentzia), hondakinak kontrolatzeko programen plangintza koordinatzearen arduradun gisa, produktu ekologikoen 14 lagin aztertu zituen…

  • Urteko txostena: plagiziden hondakinak elikagaietan – EFSA 2016

    Urteko txostena: plagiziden hondakinak elikagaietan – EFSA 2016 EFSAren elikagaietako plagiziden hondakinei buruzko urteko txostenak ia 82.649 laginen emaitzak biltzen ditu, eta bertan 2014ko datu hauek aurki daitezke: Laginen % 54,6k ez zuen produktu horien aztarna detektagarririk. Laginen % 42,8k hondakinak zituen, baina legezko mugen azpitik. % 2,6k gainditu egiten zuten legezko mugak. Laginen %…

  • FAOren txostena: klima-aldaketa, nekazaritza eta elikagaien segurtasuna

    Aurreikusten da 2050ean elikagaien eskariak gutxienez % 60 egingo duela gora munduan. Eskari horri eta klima-aldaketaren mehatxuari aurre egiteko, elikagaiak ekoizteko sistemak erabat aldatu behar dira mundu osoan. Horixe da, hain zuzen ere, FAOren “El estado mundial de la agricultura y la alimentación 2016” txostenaren ondorio nagusia. Txostenean, klima-aldaketak etorkizunean 5 kontinenteetan izango dituen eraginak…

  • Erabilera ez-profesionalerako produktu fitosanitarioen gidaliburua – Xunta 2016

    Galiziako Xuntaren Landa Inguruneko Sailak informazio-materiala argitaratu du, familia-baratze txikiak dituzten eta profesionalak ez diren pertsonei laguntzeko. Gidaliburuan, erabilera-ez profesionaletarako berariaz baimenduriko produktuen zerrenda eta ingurune urtarra zein gune espezifikoak babesteko gomendioak bildu dituzte. Bestalde, honako labore hauetan erabil daitezkeen produktuen liburuxka monografikoak ere kaleratu ditu: Patata eta mahatsa Letxuga eta piperra Tipula eta tomatea…