Noticias

Filtrar por área:

Ikerketa

  • Informazio-liburuxka: EAEko Elikagaien Segurtasuneko Ikerketarako Planaren emaitzak –ELIKA, 2017

    Elikagaien Segurtasuneko Ikerketarako Plan Eragilea 2011tik 2016ra bitartean ezarri da Euskadin, “nekazaritzako elikagaien euskal katean sar daitezkeen eta giza osasunean arazoak eragin ditzaketen arriskuak edo/eta kalteak detektatzeko, kontrolatzeko eta prebenitzeko ikerketa-proiektuak babestu eta laguntzeko asmoz”.   Ikerkuntza bultzatu eta elikagaien segurtasun gorena lortzeko, urte hauetan hainbat neurri jarri dira martxan. Informazio-liburuxka horretan labur azaltzen dira…

  • Eman ezazu izena “ Mikrobio Genomen Sekuentziazio Osoa”-ri buruzko mintegietan!- Martxoak 16-17 – UPV/EHU

    UPV/EHUk Europako INNUENDO proiektuan parte hartzen du. EFSAk finantzatu du proiektua, eta helburu du genomika integratzea elikagaien bitartez transmititutako patogenoen zaintza epidemiologikoan.   Proiektu horren testuinguruan, “Mikrobio Genomen Sekuentziazio Osoa”-ri buruzko bi mintegi emango dira martxoaren 16an eta 17an. Bata Helsinkiko Unibertsitateko Mirko Rossik emango du (bera da proiektuaren koordinatzailea) eta bestea, Lisboako Unibertsitateko bazkide…

  • EFSAk Europako lankidetza zientifikorako hurrengo deialdiak argitaratu ditu 17/03/07

    178/2002 Araudiaren 36. artikuluari jarraikiz (araudi horrek elikagaien legeriari buruzko printzipioak eta baldintza orokorrak ezartzen ditu, EFSA sortzen du eta elikagaien segurtasunari buruzko prozedurak finkatzen ditu), EFSAk Europako erakunde eskudunen zerrenda bat du eskura, laguntza teknikoa eta zientifikoa eman diezaioten zientzia-iritziak osatzeko datuak bildu eta aurretiko lanak egin behar dituenerako. 2008az geroztik, ELIKA sartu zenetik,…

  • ERA-Net SusAn sareak diruz lagunduko ditu animalia-ekoizpenerako sistema iraunkorren 14 proiektu 17/02/13

    ELIKAk parte hartzen duen ERA-Net SusAn sareak, animalia-ekoizpeneko sistema iraunkorren ingurukoak, diruz lagunduko ditu esparru horretako 14 ikerketa-proiektu. Guztira, Europako 23 bazkidek finantzatuko dituzte 14 proiektuak, 16 milioi eurorekin, ERA-Net sareak H2020 programaren bidez jasotzen duen EBren Top-up finantzaketa barne.   Deialdia 2 fasetan egin zen: Lehen fasean, 2016ko martxoan, 74 proposamen aurkeztu ziren.Proposamenek hautatzeko…

  • Ikerketaren arloko lehentasunak, H2020 programarako- EFSA 2017

    EFSAren Estrategia Zientifikoari dagokionez, jarduerarik garrantzitsuenetariko bat ikerketaren arloko lehentasunak zehaztea eta lehentasun horiek Europako Batzordeari helaraztea da, hark H2020 programaren “gizarte-erronketan” txerta ditzan. EFSAk Zientzia Batzordeko Kontsulta Foroari eta EFSAren zientzialarien taldeei galdetu die, batzordeari jarduera horretan laguntzeko. Argitaratu berri den txosten teknikoak jarduera horren emaitzak laburbiltzen ditu, eta honako bost ikerketa gai hauei…

  • Elikagaien Segurtasunaren arloan ikertzeko 2018-2020rako lehentasunak – Horizon 2020

    Europako Batzordeak (EB) Horizon 2020 programaren 2018-2020ko azken epeari aurre egiteko programazio estrategikoa argitaratu berri du. Joan den urtetik, EBren Programa Batzordeak lanean ari dira 2018-2020rako lan-programak (WP) definitzeko. Programa horiek ikertu beharreko arloak biltzen dituzte hainbat gairi buruzko deialdien bitartez, eta gizarteko erronkak ere bai. Behin betiko lan-programak datorren urrian argitaratzea espero da. Arlo…

  • EIT-Food Europako partzuergoak elikagaien sektorea eraldatuko du- AZTI 2016

    EIT-Food Europako partzuergoak elikagaien sektorea eraldatuko du- AZTI 2016 Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuak (EIT) EIT Food Europako partzuergoa hautatu du Europako elikadura-sistema eraldatzeko eta, horren bitartez, kontsumitzaileen konfiantza indartzeko eta munduko biztanleen osasuna hobetzeko. Elikagaien etorkizuna da Europako Batzordearen lehentasunetako bat; hori dela eta EIT Foodek xede izango du “Europan elikadura-sistema osasungarria eta iraunkorra…

  • Zientzialariak eta erakundeak arrisku-ebaluazioa egiteko gaitzeko programa – EFSA 2016

    EFSAk abian jarri du Elikagai Arriskuak Ebaluatzeko Beken Europako Programa (EU-FORA), hau da, EBn zientzia-ebaluaziorako gaitasuna eta ezagutzaren komunitatea eraikitzeko funtsezko egitasmoa. EU-FORA programak aukera paregabea ematen die oraindik ere karrera profesionalaren lehen aldietan (15 urte baino gutxiago) dauden zientzialariei, hala EBko elikagai-segurtasunaren arloko estatu-agintaritzetatik datozenei nola 36. artikuluak jasotzen dituen beste erakunde batzuetatik datozenei,…

  • Elikagaiek transmititutako birusen inguruko lehentasunezko ikerketa-beharrak – EFSA/FSA

    EFSAk zientzia-txosten bat argitaratu du elikagaiek transmititutako birusei buruzko zientzia-tailerraren emaitzei buruz. Tailerra EFSAK eta FSAk antolatu zuten elkarrekin, 2015. urtean. Azkenaldian gora egin dute elikagaiek transmititutako birusek eragindako agerraldiek; hori dela eta, tailerrean bildu ziren, besteak beste, hainbat akademiko, mediku, albaitari, elikagaien industriako espezialista eta honako arlo hauetako legegile aditu: giza osasunarentzat kezkagarrienak diren…

  • Zabalik dago Horizonte 2020rako sarrerari buruzko on-line ikastaroan izena emateko epea 16/10/17

    Horizonte 2020 prestakuntza-plataformaren bidez eta adituen eskutik, H2020 programaren oinarrizko atal hauei buruzko prestakuntza jaso ahal izango duzu: programaren xedeak, egitura eta proiektuen aurkezpena. Sar zaitez Horizonte 2020 prestakuntza-plataformara!