Noticias
Filtrar por área:
Ikerketa
-
SusAn Lehenengo Newsletter argitalpena
ILVOk eta ELIKAk, Animalien Ekoizpen Iraunkorraren ERA-Net SusAn-en “Jakintzaren eta Komunikazioaren Trukeko” arduradunek, ERA-Net horren lehenengo informazio-buletina egin dute. Lehenengo edizio honetan, ERA-Net-i buruzko sarrera motz bat egin dute eta informazio liburuxka argitaratu dute. Halaber, laburki azaltzen dira sareak kofinantzatzen dituen eta hasi berri diren 14 ikerketa-proiektuak, eta bakoitzari buruzko diptikoak argitaratu dira. Bestalde, ELIKAk…
-
Bazkideen bila H2020 proposamenetarako 2018/01/09
Partaidearen Atariak aukera berri bat ematen du, Horizonte 2020 deialdietako “topic”etan aurkez daitezkeen proposamenetarako bazkideak bilatzen laguntzen duena. Partaideek bazkideen bilaketen zerrenda eskura dezakete, beren intereseko “topic”ari buruzko informazioa jasotzen duen webgunearen bidez.Elkarte interesdunak eskaria zein eskaintza egin dezake. Lotura honen bidez, Elikagaien Segurtasun Iraunkorraren 2. gizarte-erronkaren deialdietako SFS-25-2018 (Integrated system innovation in valorising urban…
-
ELIKAk ERA-Net-SusAn sarea hartu du Euskal Herrian
Elikak ekitaldi batzuk antolatu ditu Bilbon, “Animalia Ekoizpenerako Sistema Iraunkorrak” ERA-Net SusAn sarearen harira: Azaroaren 22an SusAn partzuergoaren urteko bilera egin zuten, eta Europako 22 herrialdetako 38 erakunde bertaratu ziren. Azaroaren 23an eta 24an, SusAnen lehen deialdian diruz lagundutako 14 proiektuak ezagutarazteko hasierako mintegia egin zen, eta 58 lagunek parte hartu zuten, tartean 14 proiektuen…
-
Euskadiren H2020ko Partaidetzari buruzko 2014-2016ko Tarteko Txostena
Innobasquek “Euskadiren H2020ko Partaidetzari buruzko 2014-2016ko Tarteko Txostena” argitaratu du, Euskadiko erakundeek Horizon 2020 programa indarrean egon den lehen hiru urteetan lortu dituzten emaitzekin. Txostenak azaltzen du zenbateraino bete diren Euskadiko I+b Europan zabaltzeko estrategia zehazten duen “Koaderno Estrategikoa: Euskadiko I+G+b Europan” azterlanean ezarritako helburuak. Besteak beste, H2020ren lehen hiru urteetan honako emaitza hauek lortu…
-
Europako Batzordeak 30.000 milioi euro inbertituko ditu gizarteko erronkei aurre egiteko irtenbide berrietan
Europako Batzordeak (EB) iragarri du 30.000 milioi euro inbertituko dituela EBko ikerketa eta berrikuntza finantzatzeko Horizon 2020 programan. Datozen hiru urteetan, Batzordeak, H2020 programaren bitartez, gai gutxiago landuko ditu aurrekontu handiagoekin, Batzordearen lehentasun politikoak zuzenean babesteko: Karbono-igorpen gutxiko etorkizuna, klima-aldaketaren kontra babestua: 3.300 M € Ekonomia zirkularra: 1.000 M € Europako industriaren eta zerbitzuen…
-
H2020ren 2018-2020ko Lan Programen zirriborroak argitaratu dituzte
Europako Batzordea (EB) Horizon 2020ren 2018-2020ko Lan Programen zirriborroak argitaratzen hasi da. Txosten guztiak, denak ere askotariko gaiei buruzkoak, formalki onartu aurretik argitaratuko dira, parte-hartzaileei 2018-2020ko proiektu-proposamenen hurrengo deialdietan finantzatuko diren lerroen eta gaien berri emateko. Nabarmendu behar da agiriok behin-behinekoak direla, eta, beraz, balitekeela nola edo hala aldatzea hil honen bukaeran behin betiko argitaratu…
-
I+G+b laguntzak Euskadiko nekazaritzaren, elikaduraren eta arrantzaren sektoreetan – EGAS 2017
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak (EGAS) gaur argitaratu du 2017rako EAEko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzen deialdiaren oinarriak onartzen dituen Agindua. Laguntza hauek dira I+G+b garatzeko tresna garrantzitsuenetakoak, ez soilik epe laburrera erantzuteko, baizik, nagusiki, enpresa arloko egitasmoak bultzatzeko eta zentro teknologikoekin elkarlanean jardun dezaten bultzatzeko, ikerketa-lanak azpi-sektoreen…
-
EBko abeltzaintza iraunkorraren aldeko bide-orria – EU40
EU40k, Europako Parlamentuko kideen sareak, bide-orri bat osatu du Europar Batasunean abeltzaintza iraunkorra sustatzeko. Dokumentu horren xedea da EBn abeltzaintza-sektore iraunkorra izaten lagun dezaketen ekintzak zehaztea, berrikuntza, teknologia eta zientzia oinarri duten konponbideak erabiliz. Gainera, bat dator EU40 taldearen filosofiarekin, hau da, EBn abeltzaintza iraunkorragoa izateko xedearekin. ERRONKAKGaur egungo erronkarik handienetako bat elikagaiak modu iraunkorragoan…
-
H2020n bazkideak bilatzeko zerbitzu berria- EC 2017
Uztailaren 14az geroztik, erabilgarri dago Parte Hartzailearen Ataria: bazkideak bilatzeko zerbitzu berria, Horizonte 2020ko deialdietara proposamenak aurkezteko. Zerbitzu horri esker, H2020n funtsak jaso dituzten erakunde guztietako profilak bilatu eta ikus daitezke Parte Hartzailearen Atarian. Profilak honako hauek erakusten ditu: erakundearen datu nagusiak, EBko zein proiektutan parte hartzen duen edo parte hartu duen, beste erakunde batzuekin…
-
Ireki da Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektoreko lankidetzarako 2017ko diru-laguntzak eskatzeko epea- EJ 2017
Eusko Jaurlaritzak 3,4 milioi euro jarriko ditu nekazaritzako elikagaien arloan lankidetza-proiektu berritzaileak sustatzeko. Gaur, 2017ko uztailaren 12an, 2017ko lankidetzarako diru-laguntzen deialdia argitaratu da, funtsen FEADER Europako Araudian eta Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako 2015-2020 Programan (OSOA) aurreikusitako moduan. Diru-laguntza horien helburua da berrikuntza, lankidetza eta ezagutzaren garapena sustatzea landa-eremuetan; horretarako, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta…