Noticias

Filtrar por área:

Ikerketa

  • EFSAk lehenetsi egin ditu H2020rako ikerketa-gaiak – EFSA 2015

    EFSAk Foru Arau-emaileari, Zientzia Batzordeari eta bere panel zein unitate guztiei kontsulta egin ostean, txosten tekniko bat argitaratu du, eta bertan identifikatu egiten ditu Elikagaien Segurtasunaren eta pentsuen arloko lehentasunezko 42 ikerketa-gai. Txosten hori argitaratzearen xedea da Batzordeari laguntzen jarraitzea lehentasunezko gaiak identifikatzen eta ikerketako lehentasunezko arlo horien berri ematen.Txostenaren eranskinetan zehazten diren gai horietako…

  • Arrisku Mikrobiologikoak Ebaluatzeko Sarearen 2014ko urteko txostena – EFSA 2015

    EFSAk Arrisku Mikrobiologikoak Ebaluatzeko (MRA) Zientzia Sarea osatu zuen 2007. urtean, zientzia-lankidetzarako esparrua osatzearren. Lankidetza hori honako hauen bidez gauzatzen da: jarduerak koordinatzea, informazioa eta jakintza trukatzea, proiektu bateratuak egin eta exekutatzea, eta Arrisku Mikrobiologikoen Ebaluazioan jarduera egokiagoak definitzea. Halaber, EFSAren 2012-2016 Zientzia Estrategiak honako xede hau ezartzen du: estatu kideekin urte anitzeko lan-programak egitea,…

  • Berezi@: Zer dira ERANET sareak? 15/01/07

    ERANET sareak Europako gobernuen indar-gune gisa aitortu dira, eskualdeko zein ikerketa-programa nazional eta erregionalak batera eta modu transnazionalean koordinatu eta kudeatzeko. Berezi@ren ale honetan ERANET Cofunden berri ematen da Horizonte 2020an, baita joko arau berriak eta 2014-2015erako irekita dauden deialdiak ere, arlo horretan proposamenak aurkeztu ahal izateko informazioarekin batera. Artikulu osoa

  • ELIKAren artikulua: “Horizonte 2020ren aukerak” – Eguneratzea 15/01/01

    Azken aldian Europako H2020 finantzazio-programako erreferentziazko zenbait dokumentu argitaratu direla eta, ELIKAk eguneratu egin du “Horizonte 2020ren aukerak” artikulua, joan zen otsailean argitaratutakoa. Alde batetik, joan den uztailaren 17an Diru-laguntzaren akordioaren gida argitaratu zuen Europako Batzordeak. Bertan, zehatz azaltzen da H2020 proiektu batean parte hartzen denean sinatu beharreko akordio orokorra. Ondoren, uztailaren 22an, Horizonte 2020ri…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad