Elikagaien higienea “higiene-paketea” delakoak araupetzen du, eta, horren bidez, elikagai orori ezar dakiokeen elikadura-higieneko politika eratzen da.
Elikagaien higienea da elikagai batek giza kontsumorako izan ditzakeen arriskuak kontrolatzeko eta egokitasuna bermatzeko behar diren neurri eta baldintzak, produktu horretarako aurreikusitako erabilera aintzat hartuta, elikagaien higieneari buruzko 852/2004 Araudian (EB) definitzen den moduan.
Gainera, arau zehatzak daude animalia-jatorriko elikagaietarako: 853/2004 Araudia (EB), animalia-jatorriko elikagaien higienerako arau zehatzak ezartzen dituena.
- Documento de orientación sobre la aplicación de determinadas disposiciones del Reglamento (CE) 852/2004
- Documento de orientación sobre la aplicación de determinadas disposiciones del Reglamento (CE) 853/2004
- Key questions related to import requirements and the new rules on food hygiene and official food controls
Elikagaien higieneari buruzko prestakuntza
Elikagaien higieneari eta segurtasunari buruzko prestakuntza ezinbestekoa da elikakateko sektore guztietan.
852/2004 (EB) Araudiak ezartzen du elikagaien enpresetako operadoreek bermatu behar dutela elikagaien manipulatzaileek beren lanari dagokion prestakuntza dutela elikagaien higienearen inguruan.
Elikagaien manipulatzaileei buruzko arauak ezartzen zituen 202/2000 Errege Dekretua indargabetzen duen 109/2010 Errege Dekretua argitaratu ondoren, desagertu egin zen manipulatzaileen txartela, eta orain operadoreak arduratu behar du bere langileek manipulatzailearen lanpostu espezifikoaren beharretara egokitzen den prestakuntza izan dezaten.
Eguneraketa data: 2026/05/07
