Noticias
Filtrar por área:
Elikadura jasangarria
-
Kontsumo jasangarri eta osasungarriago batera bideratutako Europako elikadura-politikak
Agora Agricultureren eta IDDRIren azterlan batek egiaztatu du aukera jasangarri eta osasungarriagoak lehenesten dituzten elikadura-politikak aplika daitezkeela, eta egiaztatzen dute elikagaien segurtasuna, neutraltasun klimatikoa, biodibertsitatea eta gizakion osasuna bermatu ahal izateko oinarrizkoa dela elikadura-kontsumo jasangarriago baterako trantsizioa egitea. Azterlanak Europako 11 herrialde (Danimarka, Finlandia, Frantzia, Alemania, Polonia, Portugal, Espainia, Suedia, Herbehereak, Suitza eta Erresuma Batua)…
-
Elikagaien galerari eta xahuketari buruzko estatuko Legea onetsi dute
Atzo, 2025eko maiatzaren 20a, Diputatuen Kongresuak elikagaien galera eta xahuketa murriztea helburu duen Legea onetsi zuen. Murrizketa hori lortzeko, “ekonomia zirkularra sustatu behar da” eta ekoizpen-, eraldaketa- eta banaketa-eragileak, ostalaritza, jatetxeak, kontsumitzaileak eta, oro har, herritarrak sentsibilizatu eta informatu behar dira. Besteak beste, kuantitatiboki, arauak 2030erako txikizkako salmentaren eta kontsumoaren arloan biztanleko elikagai-hondakinak ehuneko 50…
-
Klima-aldaketa: elikadura-nahikotasunean eta nutrizioan duen inpaktua
AESANen batzorde zientifikoak txosten bat argitaratu du, zeinean klima-aldaketakelikadura-nahikotasunean (Food Security) nahiz elikagaien eskuragarritasunean eta populazioaren nutrizio-egoeran duen inpaktua aztertzen duen. AESANek identifikatutako arrisku nagusiak hauek dira: biodibertsitatearen galera landa-eremuetan, itsasoko eta kostaldeetako ekosistemaren galera, ekosistema lehortarren eta ur kontinentalen galera, eta ondoriozko elikadura-sistemen narriadura. Azken urteetan geroz eta muturreko klima-gertaera gehiago bizitzen ari gara,…
-
Elikagaien segurtasuna ekonomia zirkularrean
2024ko azaroaren 29an, Genovan egin zen Codex Alimentarius 47. bilkuraren esparruan (CAC47), FAOren “Food safety un a circular economy” ekitaldia egin zen, nekazaritzako-elikagaien ekoizpenean zirkulartasun-praktikak ezartzerakoan kontutan hartu beharreko elikadura-segurtasun alderdiei buruzko eztabaida pizteko. FAOk jardunaldiaren edukia laburbiltzen duen dokumentu bat argitaratu du, eta zirkulartasun-praktiken aplikazioan elikadura-segurtasunerako arrisku hauek antzeman ditugu: Jardunaldia amaitzeko, FAOk gogoeta…
-
Elikagaiekin kontaktuan dauden plastiko birziklatuak
AESANek galdera-erantzunen dokumentu bat argitaratu du, elikagaiekin kontaktuan dauden ontzietarako erabiltzen diren jatorri birziklatuko materialei buruzko galdera ohikoenetako batzuei erantzuteko. Europako araudi berriek, 2022/1616 (EB) Erregelamenduak eta 10/2011 (EB) Erregelamenduak, eta 1055/2022 Errege Dekretuak plastikoaren erabilera mugatzen dute hainbat esparrutan, eta berrikuntzak ekarri dituzte elikagaiak merkaturatzeko erabiltzen diren materialei dagokienez. Estatuko araudiak honako helburu hauek…