Noticias

Filtrar por áreas:

Organizers

  • Osasun Publikoari eta Adikzioei buruzko 2023ko Txostena: Elikagaiekin lotutako Osasuna

    Osasun publikoaren 2023ko txostenak Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzako talde teknikoek lortutako emaitzak eta egindako jarduketak laburtzen ditu. ELIKAGAIEN SEGURTASUN MIKROBIOLOGIKOA Segurtasun Mikrobiologikorako Programak zaintza- eta kontrol-jarduketak garatzen ditu, nagusiki hiru jarduketa-ildoren bidez: EGIAZTAPEN ANALITIKOAREN PLANA Plan horren baitan, aztertutako laginen % 99 egokia izan da aztertutako segurtasun-parametroen arabera (709tik 702).…

  • PRAN 2022-2023: Antibiotikoekiko Erresistentziari aurre egiteko Estatu Planaren Analisia

    “…PRANa 2014an hasi zenetik, Espainiko antibiotikoen kontsumoak behera egiten jarraitzen du”. Hori da Medikamentuen eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) koordinatutako azken PRAN txostenean aurki ditzakegun ondorioetako bat. 2014an, PRANa abian jarri zenean, gertatu zen kontsumoaren mailarik altuena; bada, ordutik 2022ra arte gizakien osasunaren arloan % 17ko beherakada erregistratu da, eta animalien osasunaren arloan %…

  • Hegazti-gripeari buruzko txosten berria Europan

    EFSAk 2023 urteko txostena argitaratu du, Europako hegazti-gripearen egoeraepidemiologikoa ebaluatzeko. Urtero, EFSAk Europar Batasuneko estatu kide guztietan egindako zaintza-lanetatik eskuratutako datuak bildu eta aztertzen ditu. 2023an zehar, txostenean honako jarduera hauek nabarmendu ziren: Eskortako hegaztiak: 2023an 31 herrialdek 21.183 hegazti-ustiategi bisitatu zituzten. Horietatik, 18.557 ustiategitan ikerketa serologikoak egin zituzten, 2460 ustiategitan ikerketa birologikoak eta 166…

  • Elikagaien xahuketan elikagaien segurtasuna mantentzeko lehentasuna

    FAOk “Ekonomia zirkularrean elikagaien segurtasuna bermatzeari” lotuta esku-orri batzuk sortu ditu. Horietako bat elikagaien xahuketaren balorizazioan elikagaien segurtasuna bermatzea gaia jorratzen du. Elikagai-hondakinek eta -azpiproduktuek kutsatzaileak izan ditzaketenez, funtsezkoa da elikagaien segurtasuna kudeatzeko neurriak ezartzea beste erabilera batzuetarako banatu edo berrerabiltzen direnean, kontsumitzaileen osasuna bermatzeko. Elikagaien segurtasuna – elikagaien xahuketa binomioa Hazkuntzek eta animalia-produktuek elikagaien…

  • Hegazti-gripea arrisku handi deklaratzea

    MAPAk duela gutxi informazio-oharra argitaratu du, zeinean jakinarazi den patogenotasun handiko hegazti-gripearen (HGOP) arrisku handia deklaratu dela Espainian, eta prebentzio-neurriak hartuko direla. Azken hilabeteetan, HGOP agerraldiak aurkitu dira etxeko hegaztietan (341) eta hegazti harrapatuetan, baita hegazti basatietan ere (684), batez ere Europako erdialdean eta iparraldean. Gainera, azken asteetan gorakada egon da hautemandako kasuen kopuruan; horrek…

  • RASFF alerta-sarearen laburpena (pentsuak), 2024ko 3. lauhilekoa

    2024ko hirugarren lauhilekoan animalien elikagaiei buruzko 126 jakinarazpen egon dira. Horietatik 20 alertak izan dira, 74 informazio-jakinarazpenak eta 32 mugan egin diren ukapenak. Egindako kontrol motari dagokionez, 24 jakinarazpen kontrol ofizialek egin dituzte; 45 enpresako autokontroletan detektatu dira; 43 mugako ikuskapen-postuetan; 6 kontsumitzaileen kexen ondorioz hauteman dira eta 8 zaintza-programen ondorioz. Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie…

  • Esne- behien hegazti-gripea kontrolatzeko gomendioak

    Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) txosten bat argitaratu berri du, esne-abereetan PHHGa prebenitzeko eta kontrolatzeko gomendioak biltzen dituena. Aziendan A gripea (H5N1) zaintzeko gomendio integralak, baserriko beste ugaztun batzuei modu zabalagoan aplikatuta dokumentua une kritikoan iritsi da; izan ere patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHG) H5N1 birusak, bereziki 2.3.4.4b kladoraren anduiak, mundu mailan hedatzen jarraitzen…

  • Arriskuak komunikatzeko AESANen prozedura

    AESANek arriskuak komunikatzeko prozedura bat argitaratu du elikakatean inplikatutako alderdi guztientzat, hala nola arriskuak ebaluatu eta kudeatzen dituztenentzat, elikagai-industriarentzat,kontsumitzaileentzat, komunikabideentzat eta inplikatutako beste administrazio eskudun batzuentzat. Dokumentu horren xedea da lan-esparru bat izatea arriskuak komunikatzeko zereginak koordinatzen laguntzeko. Arriskuen komunikazioaren azken helburua da arriskuaren menpe dagoen edozein pertsona informazioan oinarritutako erabakiak hartzeko gai izatea, mehatxuaren…

  • Elikagaietan Listeriaren arriskua ebaluatzea

    FAO/OMEren Arrisku Mikrobiologikoen Ebaluazioari buruzko Adituen Batzordeak (JEMRA) patogeno horrek kutsatzeko arrisku handiena izateagatik hautatutako lau elikagai-taldeetan Listeria monocytogenes bakteriorako Arriskua Ebaluatzeko lau eredu garatu ditu: hosto berdeko barazkiak (moztuak eta ontziratuak, eta osoak), izoztutako barazkiak, kontsumitzeko prest dauden frutak eta kontsumitzeko prest dauden itsaskiak. Emaitzak Gomendioak Garatutako ereduak programatu, probatu eta berrikusi behar dira,…

  • Zezenketetarako abelburuen haragia merkaturatzeko baldintzak

    LAESANek interpretazio-ohar bat argitaratu du odoletan dauden abelburuekin batera hiltegira eraman beharreko dokumentazioari eta abelburuak hiltegira eramateko epeei buruz. Ohar hori argitaratu du 1086/2020 Errege Dekretua (besteak beste, zezenketetarako abelburuen haragia merkaturatzeko baldintzak ezartzen dituena) aplikatzean sortu diren zalantzak argitzeko. Lekuz aldatzeko dokumentazioa Honako hau da odoletan dauden abelburuekin batera hiltegira eraman beharreko dokumentazioa: Lekuz…