Noticias
Filtrar por áreas:
Organizers
-
Bazkideen bila H2020 proposamenetarako 2018/01/09
Partaidearen Atariak aukera berri bat ematen du, Horizonte 2020 deialdietako “topic”etan aurkez daitezkeen proposamenetarako bazkideak bilatzen laguntzen duena. Partaideek bazkideen bilaketen zerrenda eskura dezakete, beren intereseko “topic”ari buruzko informazioa jasotzen duen webgunearen bidez.Elkarte interesdunak eskaria zein eskaintza egin dezake. Lotura honen bidez, Elikagaien Segurtasun Iraunkorraren 2. gizarte-erronkaren deialdietako SFS-25-2018 (Integrated system innovation in valorising urban…
-
Ekoizpen ekologikorako arau berriak 17/12/27
Estatu kideen eta Europako erakundeen arteko hainbat hiletako negoziazioen ondoren, joan den azaroaren 20an Europako Kontseiluak berretsi egin zuen ekoizpen ekologikoari buruzko egungo legeria aldatzeko erabakia; legeria berria 2021eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean. Aldaketa horren bitartez, harmonizatu egingo dira EB barruko praktika ekologikoak, eta egungo kontrol-sistema modernizatuko da. Oso beharrezkotzat jotzen zen egungo…
-
Landa-hegaztien biosegurtasun-fitxak 17/12/27
Landa Hegaztien Europako Elkarteak (ERPA) biosegurtasun-fitxa batzuk egin ditu Europako landa-hegaztien hazleentzat: 1. fitxa – Ekoizpen Unitateen kudeaketa eta babesa 2. fitxa – Sarbideen kontrola eta “Osasun-hutsa” Fitxa ulerterrazak dira eta hegaztien ustiategi batean errespetatu beharreko oinarrizko printzipioak gogorarazten dituzte: Hazkuntza-eremuak babestea eta esku-hartzaile guztiak kudeatzea. Ekoizpen-unitateak independenteki kudeatzea. Palmipedoak eta galinazeoak bereiztea.…
-
Berezi@ Glifosatoa 17/12/27
Glifosatoa substantzia aktibo bat da, oso erabilia herbizida gisa nekazaritzan eta baratzezaintzan, nagusiki uztetan jaiotzen diren belar gaiztoak eragozteko. Europan eta nazioartean erreferente diren organismoek zalantzan jarri eta ebaluatu egin dute azken urteotan glifosatoak gizaki, animalia eta ingurumenarentzat duen toxikotasuna. Artikulu osoa
-
Ebaluatu da bentonitaren segurtasuna pentsuetan erabiltzeko 17/12/22
Europako Batzordeak eskaera egin zion Animalien Elikaduran erabilitako Gehigarri eta Produktu edo Substantziei buruzko EFSAren aditu taldeari (FEEDAP), bentonitak animalia-espezie guztietarako pentsu-gehigarri teknologiko gisa (elikagaietako mikotoxina-kontaminazioa murrizteko substantziak) zer-nolako segurtasuna eta eraginkortasuna duen ebalua zezan. Eskatzaileak, EUBA aisbl-k (European Bentonite Association), sei enpresa ordezkatzen ditu eta eskaera bermatzeko txosten tekniko bat aurkeztu zion EFSAri.…
-
Mahastizaintza-ustiategietarako nekazaritzako jardunbide egokien eta higiene jardunbide zuzenen gida 17/12/22
Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) mahastizaintza-ustiategietarako jardunbide egokien gidaren beste edizio bat argitaratu du. Kontsumitzaileari iristen zaizkion ardoak kalitate onekoak eta seguruak izan daitezen, jardunbide jakin batzuei jarraitu behar zaie ustiategian, kalitate oneko mahatsa lortu ahal izateko, betiere ingurunea errespetatuz eta elikaduraren arloko higiene- eta segurtasun-baldintza zorrotzenak betez. Kataluniako mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreak duen…