Noticias
Filtrar por áreas:
Borja Esnal
-
Elikadura-osagarrietan dauden PROBIOTIKOei buruzko segurtasun-irizpideak
Elikagaien Segurtasunerako Irlandako Agentziaren (FSAI) txostenak, EFSAk argitaratuak, xede du aholkularitza ematea osagarri horietan erabil daitezkeen mikroorganismo “probiotiko”-en segurtasun-irizpideei buruz. Osagarri horiek Europar Batasunaren (EB) elikagaien legediaren bidez daude araututa (2002/46/EE, 2007ko 506. zenbakiko SI); bertan ezartzen dira izan ditzaketen bitaminen eta mineralen gehieneko maila seguruak. Beste substantzia batzuk, mikroorganismo biziak (“probiotikoak”) eta horien produktuak…
-
Hegazti-gripearen egoera epidemiologikoaren eguneratzea
Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC) zientzia-irizpena argitaratu du, non hegazti-gripe zoonotikoaren Europako egoera epidemiologikoa ebaluatu duen Duela gutxi AEBn A hegazti-gripearen (H5N1) gizakien kasu bat hauteman da; hortaz, agerian geratu da gizakietan gripearen birusa tipifikatzeak eta azpitifikatzeak duen garrantzia. Hori dela eta, ECDCk gomendioak eskaini ditu HG zoonotikoaren birusak gizakietan eragindako infekzioak identifikatzeko…
-
EFSAren ebaluazio berria arrainetan parasitoak egoteko arriskuari buruz
EFSAk arrantza-produktuetan parasitoak egoteko arriskuaren ebaluazio berria amaitu du ebidentzia zientifiko berrietan oinarrituta. Txostenean ondorioztatzen da egoera basatian harrapatutako arrain-espezie guztiak egon daitezkeela parasito zoonotikoen eraginpean; eta, beraz, horiekin infektatuta egon daitezke. Eta ondorio hori bera aplikatzen da ur gezako arrantzaguneei dagokienez. Ebaluazio berriaren lehen zatian (EFSA, 2024ko apirila), arrain-haztegietako arrainetan aurki daitezkeen parasito…
-
Mundu-mailako nekazaritzako elikagaien sistemen joerak – FAOren 2024ko urtekari estatistikoa
Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) urtekari estatistikoa (2024) argitaratu du. Bertan zehazten dira mundu-mailako nekazaritzako elikagaien sistemen joera garrantzitsuenak. Erronka nagusien artean nabarmentzen dira Lurreko tenperaturen areagotzea, elikagaien segurtasun-ezaren aurkako borroka, obesitate-tasen gorakada eta nekazaritza-ekoizpenak aurre egin beharreko ingurumen-presioak. Urtekariak sarbide azkarra eta erraza ematen du elikaduraren eta nekazaritzaren askotariko dimentsioei buruzko maila…
-
Etiketen labirintoa:Europako Kontuen Auzitegiaren txostena
Europar Batasuneko Kontuen Auzitegiak txosten bat argitaratu du EBko elikagaien etiketei buruz. Txosten horretan nabarmentzen da etiketek kontsumitzaileak nahasten dituztela, sinbolo, borondatezko aipamen edo harmonizatu gabeko aurrealdeko sistemen bidez, zeinekin salmentak areagotu besterik ez den nahi. Aipamen horiek nahasgarriak izateaz gain, engainagarriak ere izan daitezke. Zein da elikagaien etiketen xedea? Etiketek informazioa ematen diete kontsumitzaileei…
-
Elikagaiekin kontaktuan dauden plastiko birziklatuak
AESANek galdera-erantzunen dokumentu bat argitaratu du, elikagaiekin kontaktuan dauden ontzietarako erabiltzen diren jatorri birziklatuko materialei buruzko galdera ohikoenetako batzuei erantzuteko. Europako araudi berriek, 2022/1616 (EB) Erregelamenduak eta 10/2011 (EB) Erregelamenduak, eta 1055/2022 Errege Dekretuak plastikoaren erabilera mugatzen dute hainbat esparrutan, eta berrikuntzak ekarri dituzte elikagaiak merkaturatzeko erabiltzen diren materialei dagokienez. Estatuko araudiak honako helburu hauek…
-
Histaminaren kontrola arrainetan eta arrantza-produktuetan: FDAren gida berria
Estatu Batuetako Elikagai eta Sendagaien Administrazioak (FDA) Betetze Politikaren Gida (BPG) bat argitaratu du, eta bertan eskonbrotoxina (histamina) duten arrain eta arrantza-produktuentzat egun ezarrita daukan irizpidea zehaztu du. Arrainen muskulu-ehunak deskonponsatzean histamina eta beste narriadura-konposatu batzuk sor daitezke, bakterioek sortutako jarduera entzimatikoa dela eta. Ondorioz, substantzia hori metatu egin daiteke eta eskonbrotoxinarekin (histaminosia) intoxikatzeko arriskua…
-
Listeria monocytogenes bakterioaren elikadura-segurtasuneko irizpideak aldatzea
Azaroaren 20an, Batzordearen 2024/2895 (EB) Erregelamendua argitaratu zen, eta aldaketa esanguratsuak jasotzen ditu 2073/2005 (EE) Erregelamenduan Listeria monocytogenes bakterioari aplika dakizkiokeen elikagaien segurtasun-irizpideei dagokienez. Egungo erregelamenduak baimendutako balioak mantentzen ditu (100 ufc/g edo ez detektagarria 25 g-tan) bakterio patogeno horren hazkundea erraztu dezaketen elikagaietan, eta balio horien aplikazioa produktuaren bizitza baliagarri osoan zabaltzen du. Osasun publikorako arriskua…