Noticias
Filtrar por áreas:
Borja Esnal
-
Animalien garraioan ongizatea bermatzeko gidak 17/09/28
Europako Batzordeak animalien garraioan ongizatea bermatzeko gidak kaleratu ditu (oraingoz, ingelesez bakarrik), honako espezie hauentzat: Behiak Ardiak Txerriak Zaldiak Hegaztiak Europako Batzordearen Osasunerako eta Elikagai Segurtasunerako Zuzendaritza Nagusiak (DG SANTE) abiatu duen proiektu pilotu baten harira sortu eta argitaratu dira gidak, eta EBko 10 estatu kidek esku hartu dute prozesuan. Europan eta beste herrialde…
-
I+G+b laguntzak Euskadiko nekazaritzaren, elikaduraren eta arrantzaren sektoreetan – EGAS 2017
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak (EGAS) gaur argitaratu du 2017rako EAEko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzen deialdiaren oinarriak onartzen dituen Agindua. Laguntza hauek dira I+G+b garatzeko tresna garrantzitsuenetakoak, ez soilik epe laburrera erantzuteko, baizik, nagusiki, enpresa arloko egitasmoak bultzatzeko eta zentro teknologikoekin elkarlanean jardun dezaten bultzatzeko, ikerketa-lanak azpi-sektoreen…
-
Gizakien eta animalien osasunerako arriskuak elikagai eta pentsuetako deoxinibalenolaren ondorioz 17/09/21
Europako Batzordeak egindako eskaeraren harira, EFSAko adituen panelak (CONTAM) aztertu egin zuen gizakien eta animalien osasunean zer-nolako arriskua eragin dezaketen elikagai eta pentsuetako deoxinibalenolak (DON), alde batetik, eta haren forma azetilatu eta aldatuek (3-azetil-DON (3-Ac-DON), 15-azetil-DON (15-Ac- DON) eta DON -3-glukosidoa), bestetik. Horretarako, aditu taldeak 2007 eta 2014 artean bildutako 27.537, 13.892, 7.270 eta 2.266…
-
Zearalenonaren presentziak animalien osasunean eragiten dituen arriskuak 17/08/04
Zearalenona (ZEN) mikotoxina bat da, batez ere Fusarium onddoek sortutakoa, eta zereal-aleetan sortzen da nagusiki. Europako Batzordeak irizpen zientifiko bat eskatu zion EFSAri pentsuetan dagoen ZENak eta haren forma eraldatuek animalien osasunean eragin dezaketen arriskuari buruz. Pentsuan dauden ZENaren forma eraldatuek I faseko metabolitoak (α-zearalenola (α-ZEL), β-zearalenola (β-ZEL), α-zearalanola (α-ZAL), β-zearalanola) eta II. faseko konjugatuak…