Noticias
Filtrar por áreas:
Aimar Mendez
-
Animalien elikaduran kadmioari buruzko iritzi zientifikoa – EFSA 2004
EFSAren Elikakatearen Kutsatzaileen Batzorde Zientifikoak (CONTAM) irizpide bat hartu du kadmioari buruz, animalien elikaduran osagai kutsatzailea delarik. Batzordeak jakinarazi du lehengaietan kutsadura agertzea ezin dela guztiz saihestu, lehengai horiek ingurumenean dagoen kadmioa jasotzeko arriskua dutelako. Egungo nekazal jardueren baldintzetan, zaila da ehun finak duen kadmio kopurua animalia-jatorriko elikagaientzako ezarritako gehienezko kopuruen gainetik egotea. Artikulu osoa
-
Arriskuen Analisia Elikagaien Bidez Igaroarazitako Infekzio eta Intoxikazioei Buruzko 5. Nazioarteko Biltzarrean – ELIKA – 2004
Artikulu hau hirugarren atalako (Arrisku Mikrobiologikoen Analisia) Elikagaien Bidez Igaroarazitako Infekzio eta Intoxikazioei buruzko 5. Nazioarteko Biltzarraren laburpena da Artikulu osoa
-
Elikagai alergenikoen buruz iritzi zientifikoa, etiketatua helburu duelarik – EFSA – 2004
Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzako (EFSA) Dietako Produktu, Nutrizio eta Alergien batzorde zientifikoak (NDA) elikagai alergenikoei buruzko iritzia argitaratu du, berorien etiketatua helburu. Ondorioztatu dutenez, produktu baten osagaien artean, osagai alergenikoak eta horien ohiko eratorrien derrigorrezko aipamena oinarritzeko froga nabarmenak daude. Artikulu osoa
-
B1 aflatoxinari buruzko Zientifikoa iritzia – EFSA 2004
Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzako (EFSA) Elikakatearen Kontaminatzaileen Batzorde Zientifikoak (CONTAM), animalien elikaduran B1 Aflatoxinari buruzko irizpen zientifikoa eman du. Esne-zentraletako esnetan M1 aflatoxinaren datuek erakutsi dutenez, oso lagin gutxitan gainditzen da ezarritako muga, banakako abeletxeetako esnearen parekoa, alegia Artikulu osoa
-
Arrainetan merkurioa egoteko arriskuari buruzko iritzi zientifikoa – EFSA 2004
Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzako (EFSA) Elikakatearen Kontaminatzaileen Batzorde Zientifikoak (CONTAM) bere iritzia argitaratu du, merkurioak kutsatutako elikagaien kontsumoak (arrain eta itsaskiak, batik bat) giza osasunean eduki litzakeen arriskuei buruz. EFSAk gomendatzen du Elikagaien Segurtasunerako Agentziek arraina jateko emandako aholkuei jaramon egitea (gutxienez, astean bi aldiz jatea). Halaber, azpimarratzen du arrisku taldeek jango dituzten arrain espezieak…
-
Mikotoxinek zerealetan eragiten duten kutsadura ekiditeko eta murrizteko Praktiken Kodea eta A Okratoxinari, Zearalenonari, Fumonisinei eta Trikotezenoei buruzko eranskinak
Mikotoxinak zerealetan ager daitezke. Mikotoxinek zerealetan eragiten duten kutsadura ekiditeko eta murrizteko, lehen ekoizpenean zenbait neurri har daitezke, besteak beste, Nekazaritza arloko Praktika Egokiak. Praktika horien helburua da mikotoxinek eragiten duten kutsadura ekiditea. Lehen ekoizpeneko ondorengo faseetan detoxifikazio-metodoak eta APPCC sistemak ezartzen dira. CODEX ALIMANTARIUS Batzordearen (FAO-OMS) dokumentu honek biltzen ditu Nekazaritza arloko Praktika Egokiak,…
-
Mikotoxinak kontrolatzea xedea duen HACCP sistema ezartzeko eskuliburua – FAO 2003
Nekazaritzarako eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) Gida bat argitaratu du. Bertan Arriskuei eta Kontrolgune kritikoei buruzko azterketaren oinarriak berrikusten dira eta mikotoxina (aflatoxinak, trikotezenoak, zearalenona, fumonisinak, A okratoxina eta patulina) kontrolarentzako aplikazio plana garatzen da. Artikulu osoa