Noticias

Filtrar por áreas:

Aimar Mendez

  • Elikagaien segurtasuna ekonomia zirkularrean

    2024ko azaroaren 29an, Genovan egin zen Codex Alimentarius 47. bilkuraren esparruan (CAC47), FAOren “Food safety un a circular economy” ekitaldia egin zen, nekazaritzako-elikagaien ekoizpenean zirkulartasun-praktikak ezartzerakoan kontutan hartu beharreko elikadura-segurtasun alderdiei buruzko eztabaida pizteko. FAOk jardunaldiaren edukia laburbiltzen duen dokumentu bat argitaratu du, eta zirkulartasun-praktiken aplikazioan elikadura-segurtasunerako arrisku hauek antzeman ditugu: Jardunaldia amaitzeko, FAOk gogoeta…

  • Elikagaiekin kontaktuan dauden materialetan Bisfenol Aren erabilera debekatzea

    Batzordeak elikagaiekin kontaktuan dauden materialetan Bisfenol A (BPA) erabiltzea debekatu du gaur, osasunerako kaltegarria izan daitekeelako. Debekuak esan nahi du ezingo dela BPA erabili elikagai edo edariekin kontaktuan dauden produktuetan, hala nola metalezko laten estalduran, plastikozko botila berrerabilgarrietan, ura banatzeko hozkailuetan eta sukaldeko beste tresna batzuetan. BPA zenbait plastiko eta erretxina fabrikatzeko erabiltzen den substantzia…

  • Informazio-liburuxka: hanburgesak eta E. coli

    AESANek informazio-liburuxka bat argitaratu du hanburgesen edo gutxi eginda edo gordinik kontsumi daitezkeen haragien (Steak tartar, carpaccioak, etab.) kontsumoari buruz. Zehazki, Shiga toxinak ekoizten dituen Escherichia coli bakterioak (STEC) eragin dezakeen kutsadura du ardatz, nahiz eta egia den elikadura-intoxikazioak eragin ditzaketen beste bakterio-mota batzuk ere egon daitezkeela. AESANek zenbait aholku eman ditu E. coli STECentzat…

  • Arrisku emergenteak Europan, 2023an

    EFSAk urteko txostena argitaratu du, 2023an gaixotasun emergenteak identifikatzen parte hartu duten talde guztien jarduerak (Arrisku Emergenteak Trukatzeko Sarea (EREN); Arrisku emergenteekiko alderdi interesdunen Taldea (StaDG-ER); eta EFSAren zientzia-panelak) laburbiltzen dituena. Arrisku emergenteak Guztira, 32 gai emergente eztabaidatu ziren 2023an. Gai horiek arriskuaren arabera sailkatu ziren: biologikoak (9), kimikoak (17), biologiko eta kimikoak (2), beste…

  • EBko elikadura-sistemaren jasangarritasunari buruzko jarraipen-panela

    Europako Batzordearen Joint Research Centrek (JRC) bere lehenengo jarraipen-panela sortu du, ingurumena errespetatzen duen eta bidezkoa eta osasungarria den elikadura-sistema baterako aurrerapenei buruzko informazioa emateko. Horretarako, ingurumeneko adierazleak eta adierazle ekonomiko eta sozialak (osasuna barne) kontuan hartzen dituzten adierazle-multzo bat izango du oinarri. Jarraipen-esparru horrek EBko elikadura-sistemaren jasangarritasunari buruzko informazio garrantzitsua emango die arduradun politikoei,…

  • Txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten berria

    EFSAk txosten bat argitaratu du berriki txerri-izurri afrikarraren (TIA) arrisku- eta babes-faktoreak ebaluatzeko etxeko txerrietan eta EBko basurdeetan. Horrez gain, txerri eta basurdeetan gaixotasuna kudeatzeko arintze-neurriak jaso ditu. Txostenean TIAren bost alderdi epidemiologiko ebaluatzen dira, eta ondorioak, oro har, hauek izan ziren: Risk and protective factors for ASF in domestic pigs and wild boar in…

  • Elikagaietan organoartsenikoek duten arriskuaren ebaluazioa

    EFSAk konposatu organoartsenikoko espezieen arriskua ebaluatu du, eta, identifikatutako ziurgabetasun guztiak aintzat hartuta, ondorioztatu da ez dela oso gertagarria artsenobetainarekiko (AsB) eta glizerolaren artsenoazukrearekiko (AsSugOH) elikagaien bidezko esposizioak kalteak eragitea gizakien osasunari. Bestalde, ezin izan da artsenolipidoen arriskua zehaztu, datuak eskasak baitira. Zein dira konposatu organoartsenikoko espezieak? Espezie horiek artsenikoari lotutako metilo taldeak dituzte, baina,…

  • Elikagaiek transmititutako birusen arriskuaren ebaluazioa

    Arrisku Mikrobiologikoen Ebaluazioko (JEMRA) Adituen FAO/OME Batzordeak Elikagaien birusen arriskuaren ebaluazioaren lehenengo zatia argitaratu zuen 2023. urtean, aurrerapen zientifiko berrienetan eta elikagaien bidez transmititutako birusei lotutako datuetan oinarrituta. Helburuak Txosten hau honako xede hauekin egin da: Ondorioak Norobirusa AHB EHB Prestatutako eta kontsumitzeko prest dauden elikagaiak Itsaskiak Txerrikia Baia izoztuak Baia izoztuak Basa-ehiza Itsaskiak Prestatutako…

  • Europako zoonosiari buruzko 2023ko «One Health» txostenaren analisia

    Txostenaren arabera, 2023an, Listeriosi kasuak maila altuenera heldu dira 2007tik. Kasu-kopuruak gorako joera izan du 2019 eta 2023 urteen artean, eta azken urte honetan gizakietan 2.952 listeriosia kasu jakinarazi dira. EFSA eta ECDCren EBko zoonosiari buruzko urteko «One Health» txostenak, gainera, ondorioztatu du orokorrean gizakietan gaixotasun zoonotikoen jakinarazitako kasuek gora egin zutela, nahiz eta elikagaiek…

  • Berotegi-efektuko gasak arintzeko nekazaritzako jardunbide egokiak

    REMEDIA Sareko ikertzaileek eta PROVACUNOko behi-aziendaren sektoreko teknikariek berriki argitaratu dute nekazaritza eta basogintzaren sektorean berotegi-efektuko gasak arintzeko jardunbide egokien kode hau. PROVACUNOren Karbono Neutralerako 2050erako Estrategiaren ardatza da berotegi-efektuko gasen (BEG) emisioak murriztea eta karbonoaren bahiketa areagotzea, larreak eta ustiategien bazka-baliabideak kudeatu eta erabiltzeko jardunbideen bidez. Estrategia horren barruan, Go Secuesvac sortu da, behi-azienden…