Noticias
Filtrar por áreas:
Aimar Mendez
-
EBn glifosatoa 5 urteko epean erabiltzea onetsi dute 17/12/20
Europako Batzordearen prentsa-oharraren arabera, glifosatoari buruzko datu guztien zientzia-ebaluazio zehatza egin da, eta ondorioztatu da ez dagoela loturarik substantzia horren eta gizakien minbiziaren artean. Hala, Estatu kideetako ordezkariek 2017ko azaroaren 27an emandako aldeko botoaren bidez, Batzordeak erabaki du glifosatoa beste bost urtez erabiltzea onestea. Onespen-irizpide guztiak betetzen diren kasuetarako, Batzordeak 15 urteko epea ezartzen…
-
2016ko RASFF urteko txostena 17/11/30
2016an, RASFFen bitartez, jatorrizko (hasierako) 2.993 jakinarazpen egin ziren guztira. Jakinarazpen horietatik % 28 (847) alerta gisa sailkatu ziren; % 13 (378), jarraipena egiteko informazio gisa; % 20 (598), “laguntzarako” informazio gisa; eta % 39 (1.170); mugetako baztertzeen jakinarazpen gisa. Hasierako jakinarazpen horietatik, beste 7.288 jarraipen-jakinarazpen egin ziren ondoren; hau da, batez beste 2,4…
-
ELIKAk ERA-Net-SusAn sarea hartu du Euskal Herrian
Elikak ekitaldi batzuk antolatu ditu Bilbon, “Animalia Ekoizpenerako Sistema Iraunkorrak” ERA-Net SusAn sarearen harira: Azaroaren 22an SusAn partzuergoaren urteko bilera egin zuten, eta Europako 22 herrialdetako 38 erakunde bertaratu ziren. Azaroaren 23an eta 24an, SusAnen lehen deialdian diruz lagundutako 14 proiektuak ezagutarazteko hasierako mintegia egin zen, eta 58 lagunek parte hartu zuten, tartean 14 proiektuen…
-
Hegazti-gripea dagoen eremuetako arrautzak etiketatzeko irizpide berriak 17/11/27
Orain arte, 2008. urteaz geroztik, arrautzen ekoizleek produktuak landako produktu edo produktu ekologiko gisa merkaturatzen jarraitu ahal zuten, baita oiloak gehienez ere 12 astean aire zabalera ateratzen ez baziren ere. Arrautzak etiketatzeko irizpidearen azken aldaketarekin, 2017ko azaroaren 25etik aurrera, 16 astera luzatuko da epe hori. Horrela, Europako Batzordeak zuzenean erantzungo die EBko abeltzainek “aire…
-
Elikagaiak ekoizteko animalietan antimikrobianoak erabiltzeari buruzko gida 17/11/10
OMEk jarraibide batzuk atera berri ditu elikagaiak ekoizteko animalietan medikuntzarako garrantzitsuak diren antimikrobianoak nola erabili azaltzeko. Hain zuzen ere, gomendatu dute abeltzainek eta elikagaien industriak utzi egin behar diotela antibiotikoak eguneroko jardunean erabiltzeari, eta animalia osasuntsuen hazkuntza sustatu eta gaixotasunak prebenitu behar dituztela. Jarraibide horiekin, giza medikuntzarako garrantzitsuak diren antibiotikoen eraginkortasunari eutsi nahi diote, animalietan…