728/2007 Errege Dekretua, ekainaren 13koa, abereen mugimenduen erregistro orokorra eta abereak banaka identifikatzeko erregistro orokorra ezarri eta arautzen dituena.
479/2004 Errege Dekretua, martxoaren 26koa, abeltzaintzako ustiategien erregistro orokorra ezarri eta arautzeari buruzkoa.
217/2004 Errege Dekretua, otsailaren 6koa, esnearen sektorean parte hartzen duten eragileen, establezimenduen eta edukiontzien identifikazioa eta erregistroa eta, halaber, esnearekin egindako mugimenduen erregistroa arautzen dituena.
361/2009 Errege Dekretua, martxoaren 20koa, hiltegira eramaten diren abereekin batera elikakateari buruz aurkeztu beharreko informazioa arautzen duena.
Animalien trazabilitateari esker, janari-abereen historia, kokapena eta mugimenduak ezagutu daitezke baserritik hiltegira. Funtsezkoa da animalien osasunerako eta elikagaien segurtasunerako.
Abeltzaintza-produkzio primarioan, animalia bizien trazabilitatea bermatu egiten da jaiotzen direnetik hiltzen diren arte, honako tresna hauek konbinatuta:
- Animalien Identifikazio Indibidualeko erregistro orokorra (RIIA).
- Abereen Mugimenduen Erregistro Orokorra (REMO).
- Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorra (REGA).
Sistema horiek guztiak beste sistema orokor batean sartuta daude: Animalien Trazabilitaterako Sistema Integrala (SITRAN).
Bestetik, Animalia Bizien Garraiolarien Sistema (SIRENTRA) bat ere badago.
Horrez gain, animaliek ekoitzitako elikagai batzuetarako, esnea eta esnekiak, tresna espezifikoak daude abeltegitik industria eraldatzaile/banatzailera arteko animalien trazabilitatea bermatzeko:Q letraren datu-basea.
Animalien Trazabilitaterako Sistema Integrala (SITRAN)
Autonomia-erkidegoetako erregistroak estatu mailako erregistro zentralizatu batekin komunikatzen dituen datu-basea da.
Euskal Autonomi Erkidegoan, SITRAN autonomiko bat existitzen da (Eusko Jaurlaritzak kudeatuta), Foru Aldundiek kudeatutako lurralde datu baseek ornitutakoa.
SITRAN hiru moduluk osatzen dute: RIIA, REMO y REGA.
Animalien Identifikazio Indibidualeko erregistro orokorra (RIIA)
Animalien Identifikazioa (RIIA) eta Abereen Mugimenduen Erregistroa 728/2007 Errege Dekretuaren bidez arautzen dira.
Animalien Identifikazioa ezinbesteko elementua bihurtu da animalia-jatorriko elikagaien segurtasunean, horien jatorriaren arrastoari jarraitzea ahalbidetzen baitu, mahaitik abeltegira arte.
RIIA sistema banaka identifika daitezken edozein espezietako animaliak identifikatzeko erregistro-sistema da. Animaliarekin zerikusi zuzena duten oinarrizko datuak, atributuak eta ezaugarriak biltzen ditu. Eredu hori gai da edozein espezietako animalien banakako identifikazioan gertatzen den kasuistika guztia jasotzeko. Animaliak sisteman sartu ondoren, modu unibokoan identifikatu ahal izango dira kode jakin batekin. Kode horren bidez oinarrizko datuak, zer herrialdetatik igaro den, ondoz ondoko identifikazioak eta abar lortzen dira.
Animalia-espeziearen arabera, identifikazio-sistema indibiduala edo lotekakoa izan daiteke:
- Indibiduala: behiak, ardiak, ahuntzak eta zaldiak.
- Lotekakoa: txerriak eta hegaztiak.
Hauek dira animalien identifikazio indibidualeko sistema osatzen duten elementuak:
- Identifikazio-bitartekoak: animaliari aplikatutakoak
- Datu-base informatizatuak
- Mugimendu-dokumentuak
- Ustiapenaren erregistro-liburua
Animalien Identifikazioko informazioa animalia-espeziearen arabera:
Abereen Mugimenduen Erregistro Orokorra (REMO)
Abereen Mugimenduen Erregistroa (REMO) 728/2007 Errege Dekretuaren bidez arautzen da.
REMOk espezie ezberdinen mugimenduei buruzko informazioa jasotzen du: behi, ardi, ahuntz, zaldien, kamelidoen eta zerbidoen kasuan modu indibidualean, eta gainerako espezieen kasuan loteka.
REMO sistema Mugimenduen Erregistro sistema bat da, beste herrialde batzuetako inportazio-mugimenduak eta beste herrialde batzuetarako esportazio-mugimenduak barne hartzen dituena. Mugimenduarekin zuzenean lotuta dauden oinarrizko datuak, ezaugarriak eta bereizgarriak jasotzen ditu. Datuen eredua gai da abeltzaintza-intereseko edozein espezietako animalien mugimenduen erregistroan ematen den kasuistika osoa jasotzeko.
Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorra (REGA)
Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorra (REGA) 479/2004 Errege Dekretuaren bidez arautzen da.
REGAk ekoizpen-animalien ehun eta berrogeita hamar espezie desberdin baino gehiagori buruzko oinarrizko datuak biltzen ditu.
Animalien osasunari buruzko 8/2003 Legearen 38. artikuluaren 1. paragrafoan ezartzen da nahitaezkoa dela informazio hori erregistratzea. Artikulu horrek agintzen du animalien ustiategi guztiek egon behar dutela erregistratuta dauden autonomia-erkidegoan, eta erregistro horietako oinarrizko datuak erregistro nazional informatibo batean sartuko dira.
Erregistro nazional informatibo bat da; ustiategietako gutxieneko datu batzuk jaso eta lege-betebehar komunitario nahiz nazionalei erantzuna ematen die. Sistema horren helburua da Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Nazional bat osatzea, indarreko legeriarekin bat datorrena, autonomia-erkidegoen arteko datu-fluxua bideratu, informazioa modu homogeneoan bildu, ustiategia osatzen duten kokaleku guztiak ezagutzea ahalbidetu, beste sare eta sistema batzuei babes gisa baliagarria izan (RASVE, zaintza epidemiologikoko sareak, etab.), trazabilitatea bermatu, animalien osasuna kontrolatzea erraztu eta laguntza-erregimen jakin batzuk kontrolatzea errazten duena.
Animalia Bizien Garraiolarien Sistema (SIRENTRA)
SIRENTRA 542/2016 Errege Dekretuaren bidez arautzen da.
Animalia bizien garraiolarien, garraiobideen eta edukitzaileen baimen eta erregistroaren derrigortasuna jasotzen du, arau hauen araberakoa dena:8/2003 Legea, Abereen Osasunari buruzkoa; 1/2005 Erregelamendua, garraioan zehar animaliak babestekoa; eta 32/2007 Legea, animaliak zaintzekoa, ustiatu, garraiatu, saiakuntzak egin eta hiltzeko orduan.
Elikakateari buruzko informazioa (ICA)
ICA 853/2004 Erregelamenduko III. ataleko II. eranskinean dago ezarrita.
ICAk jaso beharreko gutxieneko datuak 361/2009 Errege Dekretuaren II. eranskinean daude jasota.
Elikatze-katearen (ICA) informazioa abeltzaintza-ustiategien titularrek hiltegira bidalitako animalien osasun- eta ekoizpen-egoerari buruz eman behar duten datu-multzoa da.
Arauz ezarritako legezko betebeharra eta elikadura-segurtasunaren bermea da titular guztientzat.
Helburua da animalien osasuna, haragiak giza kontsumorako duen gaitasuna eta higieneari eta kontrolari buruzko Europako araudia betetzea.
Barne hartzen ditu tratamenduen erregistroak, elikadura, prebentzio-neurriak eta ikuskapen ofizialerako garrantzitsua den edozein informazio.
- TRACES – CE
Esne kalitatea– Q letra
Honako hau da Q letra izeneko datu-basea erregulatzen duen araudia:
- Estatuan:
989/2022 Errege Dekretua, azaroaren 29koa, esnearen sektoreko agenteak, esnearen mugimenduak eta kontrola erregistratzeko oinarrizko arauak ezartzen dituena ekoizpen primarioaren eremuan eta lehen deskargara arte.
- Euskal Autonomia Erkidegoan:
60/2012 Dekretua, apirilaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoan gizakiek jateko ez diren animalia-jatorriko azpiproduktuen arloko eginkizunak antolatzeari eta banatzeari buruzkoa.
31/2007 Dekretua, otsailaren 20koa, behi-esne gordinaren trazabilitateari eta elikagaien segurtasunari buruzkoa.
Q letra izeneko datu-baseak bermatu egiten du esnearen trazabilitatea, abeltegitik hasi eta esnea eraldatzen eta merkaturatzen duten industrietara artekoa. Esnearen sektorean esku hartzen duten eragile guztien erregistroa da: administrazioa, operadoreak, ekoizleak eta laborategiak.
Honako hauek dira esnearen sektorean esku hartzen duten eragileek Euskal Autonomia Erkidegoan bete beharreko betekizunak:
- Esne-salmenten eguneroko erregistroa gordetzea.
- Esnea jasotzen duten bakoitzean, operadoreak eman behar dizkien entrega-ziurtagiriak gordetzea.
- Analisi-laborategiak igorritako analisiak gordetzea.
- Behar bezala identifikatuta izatea hotz-tankeak Q letra etiketaren bitartez.
- Hilabeteko, gutxienez bi laginketa baliodun egitea esnea ematen dion ekoizle bakoitzari.
- Beren instalazioetan deskargatzen den zisterna ororen laginak gordetzea eta dagozkien derrigorrezko analisiak egitea esnea deskargatu baino lehen.
- Q letra etiketaren bidez identifikatuta edukitzea zisterna eta edukiontziak.
- Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari jakinaraztea Q letra datu-basearekin erlazionatutako analisiei buruzko intzidentzia oro, baita erregistratutako eragile eta edukiontzietan dauden aldaketa guztiak ere.
- Q letra aplikazioari komunikatzea beren esne-zentroetan egiten diren esne-deskargetan hautematen diren inhibitzaileekiko emaitza positiboak.
Operadore guztientzat zehaztutako betebeharrez gain, behi-esnearen operadoreek honako hauek ere bete behar dituzte:
- Ekoizleari hartu-agiri bat ematea esnea jasotzen duten bakoitzean, gutxienez, honako informazio hau jasoko duena: ekoizlea, ustiapena, jasotze-data eta -ordua, jasotako esne-kopurua, operadorea, esne-zisternaren kodea eta lagina hartu den edo ez.
- Hotz-tanke, zisterna edo silo bakoitzari dagozkion mugimenduen erregistroa egitea, eskuz edo era informatizatuan.
- Q letra datu-baseari jakinaraztea mugimendu horiek, gehienez ere mugimendua egin eta 48 ordura.
- Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari jakinaraztea Q letra datu-baseari mugimenduak komunikatzearekin erlazionatutako edozein intzidentzia.
- Nahitaezko analisiak egitea, legeriak ezarritakoaren arabera.
- Analisi horien emaitzak Q letra datu-baseari jakinaraztea.
- Q letrari buruzko informazioa – Eusko Jaurlaritza
- Q letraren webgunea – MAPA
Eguneraketa data: 2026/02/24
