AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia.

Elikagaiak egoki etiketatzea, heziketa, orientazio dietetikoa eta ikerketa funtsezkoak dira FIHa edo fruktosaren malabsortzioa duten pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzeko.

Fruktosarekiko intolerantzia motak

  1. Fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) gaixotasun genetikoa eta ez oso ohikoa da, eta aldolasa B entzimaren defizitak eragiten du. Horrek fruktosa-1-fosfatoaren pilatzea eragiten du gibela eta giltzurrunak bezalako organoetan. Eta horrek sintoma larriak ekar ditzake, hala nola hipogluzemia, gorakoa, gibeleko eta giltzurrunetako kaltea, eta hazkuntzaren atzerapena.
  2. Fruktosaren malabsortzioa edo hesteetako intolerantzia nahasmendu ohikoagoa da, eta ez hain larria. Fruktosa heste meharrean behar bezala absorbatzen ez delako gertatzen da. Ondorioz, kolonera igarotzen da, eta han bakterioek hartzitzen dute, sintoma digestiboak eraginez (haizeak, abdomeneko distentsioa, beherakoa, eta abar).

Inplikatutako elikagaiak

Patologia horiek metabolismoan eta fruktosaren absortzioan dute eragina. Fruktosa hauetan guztietan dago: fruituak, ortuariak eta eztia, mahaiko azukrea eta sakarosa, eta fruktosa-iturriak dituzten elikagai prozesatuak (sorbitola, maltitola edo glukosa-jarabea, adibidez, elikagai-industrian beren propietate edulkoratzaileagatik erabiltzen direnak).

Ondorioak

  • Funtsezko bereizketa: Ezinbestekoa da FIHa (larria, genetikoa) eta malabsortzioa (ohikoagoa eta ez hain larria) bereiztea. Izan ere, horien abordatze kliniko eta dietetikoa erabat ezberdina da.
  • Diagnostiko goiztiarraren garrantzia (bereziki FIHarena): Detekzio goiztiarrari esker, konplikazio larriak ekidin daitezke kontsumitzaileen osasunean.
  • Kontsumitzaileentzako, osasun-arloko profesionalentzako eta elikagai-industriarentzako heziketa eta kontzientziazioa behar da patologia horiek osasunerako dituzten arriskuei buruz.
  • Informazio egokia etiketatzerako: Nabarmentzen da oso garrantzitsua dela egoki etiketatzea eta fruktosaren eta deribatuen edukia ezagutzea (gehigarriak edo eszipienteak barne), intolerantzia horiek pairatzen dituztenek modu seguruan hauta ahal izan ditzaten elikagaiak.
  • Dietan oinarritutako tratamendua:
    • FIHan: fruktosa, sakarosa eta sorbitola erabat eta betiko baztertzea.
    • Malabsortzioan: mugapen indibidualizatua tolerantziaren arabera.
  • Ikerketa beharra dago, bi afekzio horien mekanismoak eta tratamendua hobeto ulertu ahal izateko.
  • Ebidentzia zientifiko nahikoa behar da FIHa edo fruktosaren malabsortzioa duten pertsonentzat seguruak diren fruktosaren ingestio-mailei buruz.
  • Teknika analitiko sendoak behar dira, eta horiek UNE-EN ISO/IEC 17025:2017 arauaren arabera akreditatuta egon behar dute elikagai-mota ezberdinetan aplikatzeko, eta elikagaien ekoizpenari eta kontrol ofizialari zerbitzu ematen dioten laborategientzat erabilera orokorrekoak izan behar dute

.

Eguneraketa data: 2026/05/20

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…