Kalamua eta kannabinoideak gizakien elikaduran: galderak eta erantzunak

Bi izendapenak landare-espezie berdinaz ari diren arren, Cannabis sativa L., kalamu hitza xede industrialetarako ereiten diren barietateentzat erabiltzen da, THC eduki txikiagoa izaten dute (gehienez ere % 0,3) eta elikaduran erabili daitezke; aldiz, marihuana hitza kalamu landarearen “puntei” buruzkoa da, estupefazienteak dira eta ezin dira elikaduran erabili.

EFSAk kanabidiolari buruz joan den otsailean egindako adierazpenen ondoren, AESANek berraztertu eta eguneratu egin du “giza elikaduran kalamua eta kannabinoideak erabiltzeari buruzko galderen eta erantzunen dokumentua”, eta galdera hauen erantzunak aurki daitezke, besteak beste:

  • Nola arautzen dira kannabinoideak
  • Elikaduran erabili EZIN diren Cannabis sativa L.ren eratorriak.
  • Elikagai gisa merkaturatu daitezkeen kalamuaren produktu eratorriak.
  • Merkaturatu daitezkeen elkarrekiko aitorpen printzipioa erabilita.
  • Nola etiketatu beharko dira elikagaiak, alderdi ez fiskalizatuak edo horietatik eratorriak badira.
  • Marihuanaren produktuak eta kannabinoideak dituztenak edo substantzia estupefazienteak edo baimendu gabeko elikagai berriak dituztenak, produktu ez–jangarri bezala aurkezten direnak baina elikagaiak imitatzen dituztenak: gozokiak, gailetak, garagardoak.
  • Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) 2026eko otsailean argitaratutako adierazpena, kanabidiol edo CBDri buruz, non behin-behineko dosi seguru bat ezartzen den.

Eguneraketa data: 2026/04/20

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…