Europa-mailan, erreferentziazko araudia 183/2005 Erregelamendua (EB) da; haren bidez ezartzen dira pentsuen inguruko higiene-betekizunak.
Estatuan, 629/2019 Errege Dekretua, animalien elikaduraren sektoreko establezimenduen erregistro orokorra, establezimendu horiek eta sarrera-puntu nazionalak baimentzeko edo erregistratzeko baldintzak, pentsu-operadoreen jarduera eta animalien elikaduraren arloko Koordinazio Batzorde Nazionala arautzen dituena.
183/2005 Erreglamendua
- Helburu nagusia da giza osasunaren babes-maila handia lortzea, baita animalien eta ingurumenaren osasunarena ere.
- Araudiaren helburua da pentsuen segurtasuna ziurtatuta egotea pentsuen eta elikagaien segurtasunean eragina izan dezaketen etapa guztietan, lehen mailako ekoizpena barne.
- Gainera, erantzukizun- eta betekizun-sistema bat ezartzen du, ziurtatzeko pentsuak seguruak direla, eta kalitate onekoak, animalien elikadura-kate osoan trazabilitatea ziurtatuz.
Definizioak, 178/2002 Erregelamenduaren (EB) arabera:
“PENTSUA”: edozein substantzia edo produktu (gehigarriak barne), animaliak ahoz elikatzeko, erabat edo zati batean aldatu direnak edo aldatu ez direnak.
“PENTSU ENPRESA”: edozein enpresa publiko edo pribatu, irabazi asmoz, edo irabazi asmorik gabe, pentsuak ekoizteko, fabrikatzeko, eraldatzeko, biltegiratzeko, garraiatzeko edo banatzeko edozein jarduera egiten duena; bere ustiategiko animaliak elikatzeko pentsuak ekoizten, eraldatzen edo biltegiratzen dituztenak ere aintzat hartzen dira.
“PENTSUEN LEHEN MAILAKO EKOIZPENA“: nekazaritza-produktuen ekoizpena, bereziki, abereen laborantza, uzta, jeztea eta hazkuntza (hil aurretik) edo arrantza-jarduera, baldin eta emaitza gisa uzta, bilketa edo harrapaketaren ondoren beste eragiketarik egiten ez duten produktuak badira, tratamendu fisikoa izan ezik. (Rgtoren arabera. 183/2005)
Aplikazio eremua
- Pentsu-ustiatzaileak, etapa guztietan
- Animalientzako elikadura
- Inportazioa/esportazioa
- Norbere kontsumorako edo elikagaiak ekoizteko erabiliko ez diren animalientzako etxeko pentsu-ekoizpena.
- Norbere kontsumorako, edo kopuru txikietako salmenta zuzenerako edo tokiko txikizkako salmentarako animalientzako elikadura.
- Giza kontsumorako ez diren animalien elikadura.
- Ekoizleak abeltzainari pentsuen lehen mailako ekoizpeneko kopuru txikiak zuzenean hornitzea.
- Laguntzako animalientzako pentsuen txikizkako salmenta
Higiene betekizunak
ANIMALIEN ELIKAKATEAN ESKU HARTZEN DUTEN ERAGILE GUZTIENTZAT, hauen inguruko betekizunak ezartzen dira:
- Higienea
- Erregistroak/trazabilitatea
- Baimenak
LEHEN MAILAKO EKOIZPENERAKO BETEBEHARRAK
183/2005 Erregelamenduaren honako eranskin hauek bete beharko dituzte:
- I. eranskina. Lehen mailako ekoizpena
- Ekoizpen-tokian lehengaiak garraiatzea, biltegiratzea eta maneiatzea.
- Ekoizpen-tokitik saltoki batera garraiatzea.
- Gehigarririk gabeko pentsuen nahasketa (siloraketa kenduta). Ustiategian bakarrik erabiltzeko.
- II. Eranskina betetzea, ustiategian gehigarriak edo aurre-nahasketak erabiltzen badira pentsuak nahasteko, ustiategian bakarrik erabiltzeko (siloraketa-gehigarriak kenduta).
- III. eranskina. Praktika onak animalien elikaduran
- Bazkatzea
- Ukuiluak eta elikadura-ekipamenduak
- Elikadura (biltegiratzea eta banaketa)
- Pentsua
- Ura
- Langileak
LEHEN MAILAKO EKOIZPENEAN EDO HARI LOTUTAKO OPERAZIOETAN JARDUTEN OPERATZAILEENTZAKO BETEBEHARRAK
- 183/2005 Erregelamenduaren II. Eranskina betetzea:
- Instalazioak eta ekipamenduak
- Langileak
- Ekoizpena
- Kalitate-kontrola
- Biltegiratzea eta garraioa
- Erregistroak eta trazabilitatea
- Erreklamazioak eta produktuak kentzea
- APPCC-HACCPen oinarrietan (kontrolerako puntu kritikoak eta arriskuak analizatzeko sistema) funtsatutako prozedura idatzi etengabe bat edo gehiago aplikatzea eta mantentzea.
Lotura interesgarriak
- Pentsuen fabrikazioaren higienea triptikoa
- Pentsuen garraioko higienearen triptikoa
- EAEko portuetan animalien elikadurarako lehengaiak biltegiratzeko eta zamatzeko higienearen triptikoa
Autokontrola
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 183/2005 Erregelamenduaren bidez pentsuen higiene-baldintzak ezarri ziren. Horrela, Erregelamendu horrek adierazten du pentsu-enpresek betebeharra dutela APPCCren oinarrietan funtsatutako prozedurak martxan jarri, aplikatu eta mantentzeko.
Adierazten da, APPCCren oinarriak pentsuen ekoizpenera aplikatzean, kontuan hartu behar direla Codex Alimentarius-ean ezarritako oinarriak.

Erregistroa eta baimena
Animalien elikaduraren sektoreko operadore guztiek animalien elikaduraren operadoreen erregistroan izena eman beharko dute.
Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzaren Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Elikagaien Trazabilitate eta Segurtasun Zerbitzua da Animalien elikatze eragileen erregistroa kudeatzearen arduraduna.
Eguneraketa data: 2026/03/05




