Dioxinak, PCBak eta Furanoak

Laburpena
Dioxinak eta dioxinen antzeko PCBak (DL-PCBak) ingurumenean dauden konposatu toxikoak dira eta, nagusiki, animalia-jatorriko elikagaietan metatzen dira. Ondorioz, gizakiei transmititzen zaizkie, kontaminatzaile horien kontzentrazio altua duten elikagaiak kontsumitzearen bidez.
419ko 30 konposatu toxikoenak dira. TCDD dioxina da gizakiarentzat kantzerigenotzat sailkatutako bakarra, eta gainerakoak kartzinogeno probabletzat sailkatuta daude. Konposatu hauek nerbio-sistemari eragiten diote nagusiki, eta haien efektu toxikoekiko zaurgarriena den taldea jaioberriak dira.
Elikagaietan metatzen direnean, ezin dira ezabatu. Hori dela eta, gizakien esposizioa murrizteko modu bakarra jatorrira jotzea da, hau da, ingurumenean dagoen kontaminatzaile horien maila murriztea. Horretarako, industria-prozesuen kontrol zorrotzak ezarri behar dira, konposatu toxiko horiek sortzea minimizatzeko.
Dioxinak modu orokortuan daude ingurumenean; hori dela eta, pertsona guztiak egon dira dioxinekin kontaktuan, maila baxuetan, baina uste da horrek ez duela eraginik gizakion osasunean.
Horrenbestez, aintzat hartuta animalia-jatorriko elikagaiak direla dioxina, eta DL-PCB gehien dituztenak, gomendatzen da animalia-jatorriko elikagai gehiegi ez kontsumitzea: arrainak, haragia eta arrautzak, horien deribatuak; baita animalia-jatorriko olio eta gantzen kontsumoa mugatzea ere.
Beste aldetik, azpimarratzekoa da arriskutsua dela furanoa eta haren metilfurano konposatuak irenstea. Metilfutano horiek elikagaien tratamendu termikoan zehar sortzen dira, eta esposizio-maila handiena duen populazio-taldea bularreko haurrena da, batik bat pote edo latetan ontziratuta dauden eta kontsumitzeko prest dauden elikagaiak kontsumitzen baitituzte. Gomendatzen da elikagaik horiek marian berriz berotzea, estalkirik gabe, haien esposizioa % 51-30 murritz baitaiteke. Halaber, helduei gomendatzen zaie kafea ez birberotzea.
1. Zer dira?
Dioxinak eta PCBak nazioartean onartutako hamabi kontaminatzaile organiko eta iraunkorren (COP) artean daude antzeko propietate kimiko eta ezaugarriak dituztela, baina beren emisio-iturriak ezberdinak dira (Reglamento (UE) 2019/1021 sobre contaminantes orgánicos persistentes).
Dioxinak nahigabeko azpiproduktu gisa sortzen dira kloroa dagoen errekuntza- edo errausketa-prozesuen multzo batean, eta materia organikoaren errekuntza bukatugabeko prozesuetan (hondakin solido eta ospitalekoen errekuntza, zementu-fabriketako labeak, galdategiak, kloroaren bidez paper-orea zuritzea, zenbait herbizida eta pestizida fabrikatzea, berogailuak, sumendi-erupzioak, baso-suteak, etab.).
“Dioxinak” termino generikoa honako hauek batera izendatzeko erabiltzen da: dibentzo-p-dioxina polikloratuak (PCDD) eta dibentzofurano polikloratuak (PCDF); izan ere, egituraren, kimikaren eta toxikologiaren ikuspegitik elkarren artean lotuta dauden konposatuen familiak dira (EFSA, 2025).
Poliklorobifeniloak (PCBak) konposatu kimiko sintetikoak dira, eta askotariko industria-aplikaziotan erabiltzen dira, hoztaile eta lubrifikatzaile gisa transformadoreetan, kondentsadoreetan, bero-trukagailuetan eta beste ekipo elektriko batzuetan, plastikotzaile, pigmentu, tindu eta abar gisa. Nolanahi ere, horiek erabiltzea debekatuta dago 1985etik, toxizitate erreproduktiboa eta efektu biometagarriak dituztelako.
PCBak ingurumenera askatzen dituzten beste iturri garrantzitsu batzuk dira zabortegiak, migrazioa, lurrunketaren ondoriozko atmosferarako emisioak, hondakinen errekuntza, hondakin-urak eta olio-hondakinen errekuntza. Produktu horien gehiengoa, lurzoru, sedimentu eta ur-ingurune osoan zehar hedatzen da.
PCB batzuek dioxinen antzeko propietate toxikoak dituzte; hortaz, talde horretan sartzen dira “Dioxinen natzeko PCBak” (DL-PCBak) izenpean. Konposatu hauek egonkorrak eta degradazio kimiko eta biologikoarekiko oso erresistenteak dira, baita oso iraunkorrak ere: naturan egon daitezke hamarkadetan zehar. Hori dela eta, horien desagerpena oso motela da.
Ingurumenean daudenez, ur, lurzoru eta sedimentuetan metatzen dira; nagusiki lurreko eta uretako animalietan eta, ondorioz, horietatik eratorritako elikagaietan. Gero eta gorago egon animalia bat elikakatean, orduan eta handiagoa izango da bere dioxinen kontzentrazioa. Uretako mailak baxuak dira, ingurune horretan disolbagarritasun txikia dutelako.
Horrez gain, gantzetan disolbagarriak direnez, biometagarriak dira animalien gantz-ehunean eta, ondorioz, erraz iristen dira elikakatera biometagarritasun eta biohanditze bidez. Kalkulatzen da horien erdibizitza organismoan 7 eta 11 urte artekoa dela.
Nolanahi ere, dioxinak DL-PCBak baino toxikoagoak diren arren, azken 10 urteetan ingurumenerako dioxinen emisioak murriztu egin dira, eta ingurumenean dauden DL-PCBen kantitateak, berriz, hainbat aldiz handiagoak dira.
Beste aldetik, Furanoa eta bere konposatu metilfuranoak konposatu organikoak dira, eta elikagaien bero-tratamenduan zehar sortzen dira, elikagaietan naturalki dauden substantzia aitzindarietatik abiatuta (adibidez, C bitamina, karbohidratoak, aminoazidoak, gantz-azido asegabeak eta karotenoideak) (EFSA, 2017).
2. Elikagaien bidezko espozioa
Dioxinekiko giza esposizioaren % 90 elikagaietatik dator; zehazki, gantz-eduki altua duten animalia-jatorriko elikagaiak dieta bidezko dioxinen eta DL-PCBen guztizko esposizioaren % 80 dira.

Arrainak eta deribatuak
Haragiak eta haragikiak
Esnea eta esnekiak
Arrautzak eta deribatuak
Animalia-gantzak
Zerealak eta deribatuak
neurri txikiagoan

Frutak eta ortuariak
neurri txikiagoan
Landare-olioak
neurri txikiagoan
Halaber, hauek dira furano eta metilfurano kantitate handienak dituzten elikagaiak:

Kafea eta zereal-aleak
furano eta metilfurano kantitate handienak dituzten elikagaiak dira
![]()
Elikagai-kontserbak, izan latatan nahiz kristalezko potoetan
furano eta metilfurano kantitate handienak dituzten elikagaiak dira.
3. Giza osasunean dituzten ondorioak
Toxikotasuna
Dioxinak eta doxinen antzeko PCBak
Gutxi gorabehera, 149 dioxina, dioxinen antzeko PCB eta horiekin lotutako konposatu mota identifikatu dira, baina 30 inguruk baino ez dute eragiten toxikotasun handia, eta TCDD (2,3,7,8-tetrakloro dibentzo-p-dioxina) da toxikoena. TCDD gizakiarentzat kartzinogeno gisa (1. taldea) sailkatu du Minbiziaren Ikerketarako Nazioarteko Agentziak (IARC). Hala ere, ez dio material genetikoari eragiten, eta dagoen esposizio-maila aintzat hartuta, haren eraginez minbizia izateko arriskua oso txikia da (OMS, 2023).
Gainerako konposatuak gizakiarentzako kartzinogeno probabletzat (2 taldea) sailkatu dira, eta toxikotasunaren baliokidetasun-faktore bat esleitu zaie, beren toxikotasuna TCDD dioxinarenarekin erlazionatzen duena.
Kontzentrazio handietarako esposizio akutuak azaleko lesioak eragin ditzake (adibidez, kloraknea eta orban ilunak), baita gibeleko asaldura funtzionalak ere, ingestaren kantitatearen eta esposizio-denboraren arabera.
Uste da esposizio kroniko eta denbora luzekoak lotura duela garatzen ari den nerbio-sistemako, sistema endokrinoko eta ugaltze-aparatuko immunitate-asaldurekin, baita gibeleko kalteekin eta zenbait minbizi motarekin ere. Horrez gain, diabetesa eta gaixotasun kardiobaskularrak ere eragin ditzake.
Furanoak
Laborategiko animaliekin eginiko ikerketetan hauteman da furanoak efektu kartzinogenikoa duela (IARCen 2B taldea-gizakiarentzat kartzinogeno posiblea), baina ez da frogatu gizakientzat kartzinogenoa denik.
Animaliekin egindako hainbat esperimentazio-ikerketak adierazten dute hepatoxizitatea eta gibeleko minbizia direla epe luzean furanoarekin lotutako ondorio larrienak. Izan ere, traktu gastrointestinalean xurgatzen eta gibelean metatzen dira. Gainera, dosi oso altuetan, giltzurrunak eta birikak kaltetu ditzake.
Arrisku taldeak

Fetoa
Dioxinen eta DL-PCBen kasuan, biztanleria talde zaurgarriena fetuena da; izan ere, umetokian dioxinekiko esposizioa jasaten badute, askotariko ondorioak izan ditzakete: asaldurak sistema immunologikoan eta neurologikoan, azaleko arazoak (esaterako, kloraknea), atzerapenak garapenean, entzuteko gaitasuna murriztea eta portaeraren nahasmenduak. DL-PCBetarako esposizioak, berriz, zuzenean eragiten dio fetuen nerbio-sistemaren garapenari. Jaioberriek ere jasan ditzakete eragin batzuk, horien organoak garapen azkarreko fasean egoten baitira oraindik.

Haurrak
Furanoen eta metilfuranoen kasuan, haurtxoak dira esposizio handiena jasaten dutenak, elikagai-kontserben bidez (adibidez, poteko janariak eta fruta-zukuak).
4. Arriskuaren Ebaluazioa
Dioxinak eta doxinen antzeko PCBak
Ondorioak
EFSAk 2018an egin zuen dioxinen eta dioxinen antzeko PCBen arriskuei buruzko azken ebaluazioan, ondorioztatu zuen dioxinak eta dioxinen antzeko PCBak arriskutsuak izan daitezkeela giza osasunerako, adin tarte guztietan gainditu baitzen Asteko Ingestio Onargarria (TWI).
Balioztatutako ingesioak
EFSAk 2018an dioxinen eta dioxinen antzeko PCBen asteko ingesta onargarria (TWI) eguneratu zuen: 2 pikogramo TEQ (baliokide toxiko) gorputzaren pisuko kilo bakoitzeko; alegia, 2015ean ezarritako TWIa baino 7 aldiz txikiagoa. Beherakada horren arrazoi nagusiak izan ziren substantzia horien toxikotasunari buruzko datu epidemiologiko eta esperimental berriak eskuratu zirela, eta teknika berri eta hobeak sortu zirela substantzia kimiko horien giza gorputzeko mailak aurresateko, denboran zehar.
Europako herrialdeek emandako esposizio-datuek gainditu egin zuten TWI berria (2 pc EQT gorputzaren pisuko (gp) kilogramo bakoitzeko astean) adin talde guztietan, ehuneko 95ean.
| Adin taldeak | Asteko ingestio onargarria (pg / kg gp / ast.) (gutxieneko LB- gehieneko UB) |
| Bularreko haurrak (0 eta 1 urte artean) | 0,4-3,3 |
| Haur txikiak (1 eta 3 urte artean) | 0,7-5,9 |
| Haur nagusiak (3 eta 10 urte artean) | 0,6-6,6 |
| Nerabeak (10 eta 18 urte artean) | 0,3-4,3 |
| Helduak (19 eta 65 urte artean) | 0,4-3,1 |
| Adinekoak (>65 urte) | 0,4-3,8 |
Ziurgabetasunak
EFSAk honako informazio ziurgabetasun eta/edo hutsune hauek identifikatu ditu, elikagaien bidezko dioxina eta dioxinen antzeko PCBekiko esposizioa ebaluatzerakoan:
- Baliteke dioxinen antzeko PCBen toxikotasuna balioetsi izana. Izan ere, nazioartean «toxikotasunaren baliokidetasun-faktore» (TEQ) gisa ezagutzen diren balioak erabili ditu eta horiek, datu zientifiko berriak ikusita, berrikusi behar ditu.
- Egun batzuk bakarrik hartzen dituzten kontsumo-inkestak kontuan hartu izanak, esposizioa balioetsi dezake ehuneko 95ean.
- Halaber, egosketa eta prozesatzearen eraginaren inguruko datuak falta dira. Horrek ziurgabetasuna handitzen du esposizioa balioztatzean. Izan ere, egosteak aldaketak eragin ditzake prozesatutako elikagaien kutsatzaile lipofilikoetan, horiek elikagai gordinekin konparatzen badira.
- Dioxina eta dioxinen antzeko PCBekiko datu berrietan oinarrituta, arraina kontsumitzearen arriskua/onura berriz balioztatu behar da.
Furanoak y metilfuranoak
Ondorioak
EFSAk 2017an egin zuen furano eta metilfuranoen arriskuei buruzko ebaluazioan, ondorioztatu zuen batez besteko ingestioa kezkagarria dela giza osasunerako, biztanleria talde guztietan gainditzen direlako erreferentziako balioak furanoaren ondorio neoplastikoei eta metilfuranoen ondorio hepatoxikoei dagokienez.
Balioztatutako ingestioak
EFSAk 2017ko arriskuaren ebaluazioan erabaki zuen ez zela egokia eguneko ingestio onargarria (TDI) ezartzea, furanoaren kartzinogeno-ekintza gisa agertzen den mekanismo genotoxiko bat dela eta. Horregatik, MOE esposizio-marjinak erabili zituen erreferentzia-dosian (BMDL10), furanoen eta metilfuranoen ondorio toxikoak ebaluatzeko.
Esposizioa handiagoa da metilfuranoak hartzen direnean. Izan ere, elikagai askotan, metilfurano maila furano maila baino altuagoa da (adibidez, kafean, laukoitza da). Hala ere, irakitutako kafeak iragazkiarekin egindako kafeak edo kafe espresak baino hiru edo lau aldiz furano gehiago galtzen du. Horrek esan nahi du ehotzeko prozesuan furanoa galtzen dela.
| Adin taldeak | Eguneko batez besteko ingestioa (μg/kg gp /egun) (gutxieneko LB- gehieneko UB) |
| Bularreko haurrak (0 eta 1 urte artean) | 0,2-2,4 |
| Haur txikiak (1 eta 3 urte artean) | 0,3-1,4 |
| Haur nagusiak (3 eta 10 urte artean) | 0,2-1,4 |
| Nerabeak (10 eta 18 urte artean) | 0,1-1,4 |
| Helduak (19 eta 65 urte artean) | 0,2-5,8 |
| Adinekoak (>65 urte) | 0,3-6,1 |
| Adin taldeak | MOE batez besteko esposizioa (gutxieneko LB- gehieneko UB) |
| Bularreko haurrak (0 eta 12 hilabete artean) | 459-35 |
| Haur txikiak (1 eta 3 urte artean) | 292-60 |
| Haur nagusiak (3 eta 10 urte artean) | 338-75 |
| Nerabeak (10 eta 18 urte artean) | 584-111 |
| Helduak (19 eta 65 urte artean) | 584-53 |
| Adinekoak (>65 urte) | 536-51 |
| Adin taldeak | MOE batez besteko esposizioa (gutxieneko LB- gehieneko UB) |
| Bularreko haurrak (0 eta 12 hilabete artean) | 9.388-722 |
| Haur txikiak (1 eta 3 urte artean) | 5.974-1217 |
| Haur nagusiak (3 eta 10 urte artean) | 6.917-1.528 |
| Nerabeak (10 eta 18 urte artean) | 11.948-2.266 |
| Helduak (19 eta 65 urte artean) | 11.948- 1.077 |
| Adinekoak (>65 urte) | 10.952-1.035 |
Ziurgabetasunak
EFSAk jarraian aipatzen diren informazio ziurgabetasunak eta/edo hutsuneak identifikatu ditu, elikagaien bidezko furano eta metilfuranoen esposizioa ebaluatzerakoan:
- Furanoaren arriskuen ebaluazioan ziurgabetasunek duten eragina neurrizkoa da. Beraz, ziurrenik ebaluazioa kontserbatzailea izango da.
- Elikagaietan dauden metilfuranoen datu falta dela eta, ezin izan da erabateko ebaluazioa egin eta ziurgabetasunak oso esanguratsuak dira.
- Beharrezkoa da furano eta metilfuranoen kontzentrazioaren aldaketa datuak jakitea kafe mota guztiak prestatzeko etapatan zehar.
- Beharrezkoa da zuzenean egiten diren ikerketa gehiago egitea genoman furanoaren ondorioak ezagutzeko, ekintza-kantzerigenoa nola gauzatu argitzeko.
- Metilfuranoen oxikotasunaren eta propietate genotoxikoen inguruko informazio falta.
5. Arriskuaren prebentzioa eta kontrola
5.1. Elikakatean
Elikagaiak eraldatzean, garrantzitsua da higiene-jardunbide egokiak eta arriskuen eta kontrol-puntu kritikoen analisia (AKPKA) egiteko programak aplikatzea.
Murrizteko neurriak
Hala dioxinak nola DL-PCBak biometagarriak dira gantz-ehunean; horrenbestez, elikagaian metatzen direnean, ez dago horiek kentzen dituen tratamendurik. Hori dela eta, prebentzio-neurrien xede nagusia da ingurumenera isurtzen diren industriako dioxinak murriztea, Europako Erkidegoaren dioxinei, furanoei eta PCBei buruzko estrategiak (2011) ezartzen duen moduan.
Horrez gain, Stockholmeko Hitzarmena aplikatzen dela bermatzeko (kontaminatzaile organiko eta iraunkorrak kontrolatzeko tresna, giza osasuna eta ingurumena babesteko), argitaratu da 2019ko ekainaren 20ko 2019/1021 Erregelamendua (EB), kontaminatzaile organiko eta iraunkorrei buruzkoa (horien artean, dioxinak eta DL-PCBak).
Furanoen kasuan, zailagoa da elikagaiak prozesatzean horien sorrera murriztea; izan ere, berez sortzen dira elikagaien propietate organoleptiko batzuk garatzen direnean.
5.2. Etxean
Dieta orekatua izatea (fruta, barazki eta zerealen kantitate egokiak janez), lagungarria da iturri bakar baterako gehiegizko esposizioa saihesteko. Animalia-jatorriko elikagaiak dira dioxina eta DL-PCB gehien dituztenak; hori dela eta, gomendatzen da animalia-jatorriko elikagai gehiegi ez kontsumitzea: arrainak, haragia eta arrautzak, horien deribatuak; baita animalia-jatorriko olio eta gantzen kontsumoa mugatzea ere.
Bestetik, furanoarekiko eta metilfuranoekiko elikadura-esposizioa murrizteko, horien eduki handiena duten elikagaiak berotzean jardunbide egokiei jarraitzea gomendatzen da:
- Haurtxo eta haur txikientzako elikagai prestatuak marian berotzea, taparik gabe, horrek elikagaien esposizioa % 15-30 murriztu baitezake.
- Kafea ez berotzea berriro.
6. Lege-mugak
Europar Batasunean Europako Batzordearen 2023ko apirilaren 25eko 2023/915 (EB) Erregelamenduak elikagai jakin batzuetako dioxina eta DL-PCB-edukiaren gehieneko mugak arautzen ditu. Erregelamendu hori elikagaietako kutsatzaile jakin batzuen gehieneko mugei buruzkoa da eta 1881/2006 (EE) Erregelamendua indargabetzen du.
Horrez gain, 2013ko abenduaren 3ko 2013/711/EB Gomendioak, pentsu eta elikagaietan dioxina, furano eta PCBen mailak murrizteari buruzkoak, “ekintza-mailak” ezartzen ditu zenbait elikagaitan. Ekintza-maila horiek kontaminazio-mugak dira, eta alerta azkarrerako tresna gisa balio dute operadore ekonomikoentzat eta kontrol ofizialentzat, balio onargarrienak gainditzen dituzten dioxina-kontzentrazioen berri ematen baitute. Ekintza-mailak gainditzeak adierazten du kontaminazio-iturri bat dagoela hortik gertu.
7. Erreferentziak
EFSA:
- 2018- EFSA Risk for animal and human health related to the presence of dioxins and dioxin-like PCBs in feed and food
- 2017– EFSA Risks for public health related to the presence of furan and methylfurans in food
- 2015– Scientific statement on the health-based guidance values for dioxins and dioxin-like PCBs
- 2013: Scientific Opinion on the presence of dioxins (PCDD/Fs) and dioxin-like PCBs (DL-PCBs) in commercially available foods for infants and young children
AESAN
OMS– 2023. Las dioxinas y sus efectos en la salud humana. Nota descriptiva
EFSA:
- 2018- EFSA Risk for animal and human health related to the presence of dioxins and dioxin-like PCBs in feed and food
- 2017– EFSA Risks for public health related to the presence of furan and methylfurans in food
- 2015– Scientific statement on the health-based guidance values for dioxins and dioxin-like PCBs
- 2013: Scientific Opinion on the presence of dioxins (PCDD/Fs) and dioxin-like PCBs (DL-PCBs) in commercially available foods for infants and young children
- Video: Food processing contaminants
- Topic: Dioxins and PCBs
OMS– 2016. Las dioxinas y sus efectos en la salud humana. Nota descriptiva
Eguneraketa data: 2026/06/09






