Txostena: fitosanitarioei buruzko legediaren egoera

Europako Batzordeak txosten bat idatzi du Europako Parlamentuarentzat eta Kontseiluarentzat. Horren bidez, ebaluatu egiten da produktu fiotosanitarioen merkaturatzeari eta plagiziden hondakinen gehieneko mugei (HGM) buruzko legediaren (1107/2009 (EE) Araudia eta 396/2005 (EE) Araudia hurrenez hurren) egoera. Txostenak honako epe hau hartzen du: araudi horiek indarrean jarri zirenetik 2018 urtearen amaierara arte. Xedea da aztertzea ea egokiak diren euren helbururako eta ea euren helburuak lortzen dituzten EBko legedia zaildu gabe, beharrezkoak ez diren kargak baztertuta.

Gizarteak gero eta kontzientzia handiagoa du nekazaritzako ekoizpen-sistemen jasangarritasunari buruz, eta horrek Europako politikak kontsumitzaileen osasuna bermatzea ekarri du. Politika horiek, gaur egun, zorrotzenak dira mundu mailan, fitosanitarioei dagokienez. Europako araudi horiek guztiak bideratuta daude ekosistema osasungarriak, bioaniztasuna, elikagaiak ekoizteko sistema jasangarriagoak eta elikadura osasungarriagoa sustatzeko xedea duen estrategiara, eta estrategia horrek bat egiten du 2030 Agendaren garapen jasangarriko estrategiekin, Europako Itun Berdearekin eta, zehazkiago, “baserritik mahaira” estrategiarekin.

Europako Araudiak modu eraginkorrean aplikatzen direla eta EBko araudia zailtzen ez dutela bermatzeko, Europako Batzordeak fitosanitarioei buruzko araudiak ebaluatzen dituen txostena idatzi du, zehazki, 1107/2009 (EE) Araudia, produktu fiotosanitarioen merkaturatzeari buruzkoa, eta 396/2005 (EE) Araudia, plagiziden hondakinen gehieneko mugei buruzkoa. Horretan, aplikazioa hobetu daitekeen 16 eremu identifikatzen dira:

  1. Araudia hobeto aplikatzea: atzerapenei aurre egitea eta gardentasuna areagotzea.
  2. Mugak ezartzeko irizpideak hobeto aplikatzea.
  3. Ordezkatu daitezkeen substantzien konparazio-ebaluazioa erraztea.
  4. Arrisku metagarriak ebaluatzea.
  5. Ingurumenaren jarraipena eta jarraipen biologikoa.
  6. Ingurumena babesteko xedeak definitzea eta orientazio-dokumentuak eguneratzea.
  7. Produktu fitosanitarioak baimentzeko eremuen sistema hobetzea.
  8. Gutxiago erabiltzeko irtenbideak.
  9. Larrialdietarako baimenak maizago gainbegiratzea.
  10. Entseguak ornodunekin egiteko beharra gehiago murriztea.
  11. Babes fitosanitario jasangarria, arrisku txikiko irtenbideak eta arriskuen arintze eraginkorra sustatzea.
  12. Produktu fitosanitarioei buruzko araudiaren betetze-maila hobeto kontrolatzea.
  13. HGMei buruzko araudiaren betetze-maila hobeto kontrolatzea.
  14. HGMei eta aurrerapen teknikoari buruz sor daitezkeen galderei lehenago erantzutea.
  15. Plagizidentzat diplomazia berdea erabiltzea, agenda berdea sustatzeko.
  16. Barneko koherentzia eta EBko araudiarekiko koherentzia areagotzea.

Laburbilduz, araudiaren alderdi larrienetako bat araudien aplikazioaren eraginkortasunari buruzkoa da. Estatu kideek baliabide gutxi dituzte, eta, horren ondorioz, prozedura gehienek atzerapen handiak izaten dituzte. Espero da 16 eremu horien identifikazioak dagoen legedia eta horien aplikazioa hobetzea, epe motz eta ertainean.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…