Home/Nekazaritza / Landare-produktuen etiketak

Landare-produktuen etiketak

Elikagaien etiketak (EB) 1169/2011 Erregelamenduak arautzen ditu, kontsumitzaileari emandako elikadura-informazioaren arloan. Elikadura-sektore guztiei eragiten die, eta nahitaez bete behar dira eskakizun guztiak (araudian bertan jasotako salbuespenak izan ezik).

126/2015 Errege Dekretuak nahitaezko elikadura-informazioa finkatzen du ontziratu gabeko elikagaientzat, erosleak eskatuta ontziratutakoentzat edo xehekako saltegiek ontziratutakoentzat, kontsumitzailearen babesa eta salmentako gardentasuna bermatzeko.

Trazabilitatea

Trazabilitatea Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2002ko urtarrilaren 28ko 178/2002 Erreglamenduak definitzen eta arautzen du. Erregelamendu horrek elikagaiei buruzko legeriaren printzipio eta betekizun orokorrak ezartzen ditu, Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritza sortzen du eta elikagaien segurtasunari buruzko prozedurak finkatzen ditu.

Elikagaietako industrietan aplikatu beharreko traza bilitatea honela definitu dezakegu: “ekoizpen, eraldatze eta banatze etapa guztietan zehar elikagaien, pentsuen edo elikagaiak ekoizteko abereen zein elikagaietan edo pentsuetan gehitu behar ditugun substantzien arrastoa antzeman edo jarraitzeko aukera”.

Eguneraketa data: 2026/05/21

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad