Home/Nekazaritza / Higienea nekazaritza-ekoizpen primarioan

Higienea nekazaritza-ekoizpen primarioan

Europa mailan, elikagaien higieneari buruzko 852/2004 (CE) Araudi orokorrarak nekazaritza-ekoizpen primarioan  aplikatu beharreko higiene-neurriak ezartzen ditu.

Estatu mailan, el 9/2015 EDak nekazaritzaren ekoizpen primarioan elikadura produktuen higienearen arloan arautegia aplikatzeko baldintzak arautzea du helburu.

Higiene betebeharrak

Elikagaien higieneari buruzko 852/2004 Araudi orokorraren I. Eranskineko A atalak nekazaritza-ustiategietan aplikatu beharreko higiene-neurriak ezartzen ditu:

  • Instalazioak, ekipamenduak, edukiontziak eta ibilgailuak garbitzea.
  • Ur edangarri edo garbia erabiltzea.
  • Higienea manipulazioan,  laboreetan, uztan, garraio-ekipamenduetan, biltegiratzean eta ontziratzean.
  • Ustiategiko langileak.
  • Landareen gaixotasunak eta izurriteak.
  • Fitosanitarioak erabiltzea.
  • Begetalen gaixotasun eta izurriak.
  • Hondakinen kudeaketa.

Neurrien helburua da agente patogenoen kutsadura ekiditea, ekoizpen begetalen segurtasunari eragin ahal badiote.

Jardunbide egokiak

Elikagaien higieneari buruzko 852/2004 Araudiak ezartzen du ekoizleak, ustiategiko arduraduna den heinean, bere ekoizpenari loturiko arriskuak ezagutu eta kontrolatu behar dituela.

Oro har, lehenengo mailako ekoizpenean autokontrolerako metodo hedatu eta gomendatuena Higiene-jardunbide egokien gida ezartzea da.

Nekazaritza-utiategietako higieneari eta fitosanitarioen erabilerari buruzko jardunbide egokien eskuliburua

Eskuliburua 2018

Babesplanak fruta eta barazki freskoen Euskadiko nekazaritzako ustiategientzat

Babesplanak- 2021

Fruta eta Barazki freskoak manipulatzeko higiene-arauak eta jardunbide-egokiak

Liburuxka – 2021

Erregistro-ereduak: Garbiketa eta Ura

Ereduak – 2021

 Informazio gehigarria

Eguneraketa data: 2026/05/07